Kultura

Páginas: 11 (2523 palabras) Publicado: 27 de noviembre de 2011
KULTURA

Aurreko gaiean ikusi dugun bezala, guk osatzen dugu jendartea, eta jendarteak gu baldintzatzen gaitu. Hau da, hain zuzen ere, soziologiaren diskurtso partekatua, pertsona eta jendartearen arteko elkarreragina. Gai honetan, berriz, testuinguru soziologiko eta historikoaren arabera ezberdin egiten gaituen hori aztertuko dugu, hau da, kultura.

• Kultura eta jendarteaKulturaren gaian sartzeko, egin beharreko lehenengo lana kultura bera definitzea da. Honetarako Valero Matas eta Horton eta Hunt-en definizioak erabiliko ditugu, elkar-osagarriak baitira. Haien arabera, kultura pertsonaz pertsona eta belaunaldiz belaunaldi pasatzen diren ezagutza, hizkuntza, baloreak, ohiturak eta objektu materialen multzoa da. Horrez gain, esperientziak, eta hasiera bateanbizirauteko sortutako jokaera edo tresnak ere kulturaren barne daude. Taylor-en arabera, berriz, kultura pertsona talde batek ikasi eta partekatzen duen guztia da.

Kultura definitzerakoan jendartea aipatu dugu, baina zer da jendartea? Lurralde konkretu batean, autoritate politiko berarekin funtzionatzen duen pertsona taldea, kultura dominatzailearen espektatibak mantentzen dituena. Baina zeerlazio dago bien artean?

Kulturak irizpide batzuk ezartzen ditu jendartean, baina jendarteak berak kultura eraldatu dezake, beraz, pertsona eta jendartearen artean zegoen elkarreraginaren antzekoa dago jendartea eta kulturaren artean. Adibidez, kultura euskaldunak, mutil eta nesken arteko erlaziorako irizpide batzuk ezartzen zituen, jokatzeko erak, ezkontzeko baldintzak... baina jendarteakkultura hori eraldatu egin du, gaur daukaguna lortu arte.

Kultura, alde batetik, jendartearen biziraupenerako (adibidez, nomada izatetik sedentario izatera pasatzea biziraupenerako baldintza bat izan zen) eta jendarte barruko pertsonen arteko komunikaziorako (adibidez, hizkuntza, edo sinboloak, elkarren artean ulertzeko balio dutenak) berebiziko garrantzia du.

Bestetik, kultura materialaeta ez materiala bereiz ditzakegu. Lehenak pertsonok sortutako elementu fisikoek (adibidez eraikuntzak) osatzen duten bitartean, bigarrenak sorpen abstraktu eta ez tangibleei egiten die erreferentzia (adibidez, legeak, ohiturak, sinesmenak...)

Borobilduz, gizarte talderik gabe kulturarik egongo ez zela ondorioztatu dezakegu, eta horregatik kultura giza talde bati loturik dagoela, taldehorretako pertsonek daukaten arau eta baliozko sistema antolatua delarik, aurretik aipatu bezala. Hori dela eta, gizarte batean kultura ezberdinak dituzten giza taldeak egon daitezke, bakoitza bere ezaugarriekin. Beraz, definizio hauek emanda, ondoriozta dezakegu edozein kulturak badituela hainbat ezaugarri.

• Kultura ororen ezaugarriak

Kultura orok ezaugarri batzuk ditu, baina zerda ezaugarri bat? Horton eta Hunt soziologoen arabera, gauza txikiena, datu txikiena da ezaugarria, eta horien multzoak osatzen du kultura konplexua. Adibidez, sinbolo bat (katu beltza) zorte txarraren adierazle izatea kultura baten ezaugarri izan daiteke, eta halako sinbolo askok, eta beste motako ezaugarriek kultura konplexua osatuko lukete.

Beraz, hauek dira edozein kulturak dituenezaugarriak, Valero Matas-en arabera:

- Partekatua da: pertsonek konpartitzen dutelako existitzen da, aurretik aipatu bezala
- Ikasia da: gure ingurukoengandik ikasten dugu, eskolaren, familiaren, lagunen bidez... eta gure izaeraren baitan geratzen da
- Onartua da: bizirik mantentzeko onartua izan behar da, eta ez da dudan jartzen txikitatik ikasi ohi dugulako- Sinbolikoa da: identifikatzeko, komunikatzeko... bakoitzak bere sinboloak ditu. Adibidez, etxerako egin genuen ariketan ikusi genuen nola sinboloak txikitatik erabiltzen ditugun (ezetza burua bi aldetara mugituz, bata txuria medikuarena, urdina erizainarena, berdea zirujanoarena, seinaleak, keinuak...). Badakigu zertarako diren eta zer esan nahi duten, horrek egiten ditu kuluraren ezaugarri,...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Ensayo kulturas
  • Kultura Okupa
  • Bye Bye Kultura
  • Euskal kultura
  • Festival Hiphop Planeta Rock 2011 "De Kultura A
  • Människor och kultur
  • Gizartea, Kultura Eta Gaixotasun Mentalaren Estigma
  • Kan universitets kulturer påverka undervisning och resultaten på utbildning?

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS