Liberalismoa

Páginas: 9 (2235 palabras) Publicado: 18 de octubre de 2012
3. GAIA
FORUAK ETA LIBERALISMOA: KARLISTADAK ETA FORUAK INDARGABETZEKO PROZESUA ( 1833-1878)

1. SARRERA: foruak eta liberalismoa

Foruak lurralde bateko ohiturak dira, lege balioa dutenak eta idatziz jaso direnak. Antzinako Errejimenak aldaketa handirik gabe eutsi zion , baina foruak zituzten lurraldeak gutxituz joan ziren (Aragoiko Koroak 1714ean galdu zituen) eta XIX. mendeanEAEko probintziak eta Nafarroak bakarrik mantentzen zituzten. Foruei esker lurralde hauek berezitasunak zituzten: zerga eta soldadutza salbuespena, foru pasea, bereko zuzenbide zibila, kaparetasun unibertsala, eta erakunde bereziak ( Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiak). Antzinako Errejimenaren krisiarekin batera foruen sistemaren krisia gertatu zen. Burgesia liberalak berdintasun juridikoan,jabetza pribatuan eta sistema parlamentarioan oinarritutako sistema aldarrikatu zuen, eta foruetan oinarritutako sistemarekin bateraezina zen. Iraultza liberalak foruak ezabatzea mehatxatzen zuen , uniformetasun juridikoa eta zentralizazioa lortzeko , eta , modu horretan, euskal gizartearen gehiengoa karlisten eskuetara igorri zen, beraiek zirelako onurak ekartzen zien sistema defendatzen zutenbakarrak. Karlistek aprobetxatu zuten eta euren programari “Jaungoikoa, Aberria eta Erregea” FORUAK gehitu zioten. Karlistek foruen defentsan masa atsekabetua atxikitzeko bide zoragarria aurkitu zuten eta karlismoaren bilakaeran gero eta indar handiagoa izango du, Hirugarren Karlistadan indar nagusi bihurtu arte.
Euskal lurraldeetako burgesia liberalismoarekin lerrokatu zen, foru-sistemannagusi ziren landetako noble edo jauntxoek hartutako erabakietan alde batera uzten zituztelako. eta sistema liberala eraikitzen parte hartu zuen . Batez ere, merkatarien aldarrikapen nagusia Espainiako merkatuaren batasuna lortzea zen eta foru- sistemarekin barnean zeuden aduanek eragozten zioten eta bere hazkunde ekonomikoa geldiarazten zuen.
Hala ere, etekinak eman zitzaketen foruen alderdiakzaintzen ahalegindu zen ( “lo bueno del fuero”).
Foruen lehen krisia Cadizeko Konstituzioarekin iritsi zen, ez baitzuen foruen berezitasunik jasotzen, baina epe laburrean ezarri zenez, ez zuen eragin handirik izan. Lehen Gerra Karlistan izan zuen foruen arazoak gatazka mailarik handiena.


2. LEHEN GERRA KARLISTA ETA IRAULTZA LIBERALAREN GARAIPENA (1833-40)

1833-39 urteen artean gertatutakokarlista eta isabeldarrak edo liberalen arteko gerra dinastikoak baina zergati sakonagoak izan zituen konflikto edo arazoa izan zen: gerra honetan ez baitzegoen bakarrik tronuaren jabetza eztabaidan, azpian arazo edo konflikto ideologiko sakon bat zegoen karlisten- tradionalisten eta isabeldar-liberalen mundua ulertzeko bi ikuspegi ezberdinen artean, iraultza eta kontrairaultza aurrez-aurrezeuden: Antzinako Erregimena eta Erregimen berria. Gerra horrek erabakiko zuen erregetza nork hartuko zuen, baina, horrez gain, Estatuko eredua, liberala edo absolutista jarriko zuen.

2.1. ARAZOAREN JATORRIA
Arazoaren jatorria Fernando VIIaren erregealdiaren azken urteetan bilatu behar da: bere alaba jaio aurretik FernandoVIIak Santzio Pragmatikoaren bitartez Lege Salikoa deuseztatu zuen. Horriesker, bere alabak tronua heredatuko zuen eta erregearen anaia Karlos Maria Isidrok koroa heredatzeko itxaropenak zapuztu zituen.
Fernando hiltzean Karlosek koroa erreklamatu zuen eta Penintsulako zenbait tokitan Don Carlosen aldeko altxamendu armatuak izan ziren, zazpi urtez luzatuko zen gerra zibila hasiz.

2.2. BANDOAK
Aurretik esan dugun bezala, gerra bi bando eta bi ikuspegiezberdin izango ditugu aurrez aurre:
a) Liberalak: isabeldarrak edo kristinoak: Isabel IIaren aldekoak . Liberalismoaren aldekoak ziren: subirotasun nazionala, Konstituzioa,botere banaketa, eskubideak eta askatasunak eta foruekin eta euskal sistema tradizionalarekin batera ezin zitekeen lege berdintasuna eta zentralizazio. Gizarteari begira ikuspegi honetakoak burgesia, armada, goi mailako noblezia...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Foruak Eta Liberalismoa

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS