Proiektua

Páginas: 5 (1066 palabras) Publicado: 31 de marzo de 2011
7. Ingurumen arazo baten konponbidean ekiteko eskuhartze didaktikoko proiektua

Proiektua diseinatzeko, lehenengo arazoa ezagutu behar da (I Fasea), ondoren kolektiboa aukeratu eta eskuhartze proiektua diseinatu behar da (II Fasea).

I FASEA. ARAZOAREN ANALISIA

• 1. ZATIA: SARRERA

– Sarrera, definizioa. Aukeratutako arazoaren analisi osoa egingo den I Fase osoaren sarrera laburraegin behar da. Arazoa definitu egin behar da, zergatik kontsideratzen den arazoa argituz.
– Ondorioak. Aukeratutako arazoak sortzen dituen mota desberdineko ondorioak (ekonomikoak, ekologikoak, politikoak, sozialak...) izendatu eta azaldu behar dira. Atal honetan eta kausen atalean kontuz ibili behar da kausak, ondorioak eta arazoa bera ez nahasteko. Atal honetal aukeratutako arazoak sortzendituen ondorioetaz hitz egin behar da.
– Egoera munduan. Arazoa nola dagoen munduan azaldu behar da, datuak edo bestelako egiaztapenak emanez. Arazoak horrela eskatzen badu, toki desberdinetan ematen diren egoera desberdinak azaldu behar dira (Iparra / Hegoa...).
– Arazoaren egoera tokiko mailan. Arazoa maila baxuago edo hurbilagoan nola dagoen azaldu behar da. Arazoaren arabera, tokiko mailaEuropa, estatua, probintzia, herria, auzoa... izan daiteke.

Erantzuteko galdera posible batzuk:
Nola agertzen da? Non agertzen da? Ze ondorio ditu ingurumen globalean? Ze giza-talde izango dira beraien bizi kalitatean eragin handiena jasoko dutenak? Zeintzuk izango lirateke efektu ezberdinak «iparrean» eta «hegoan»?
Nola azaltzen da problema hau bizi garen inguruan? Ze ezaugarri ditu gurelurraldean? Noiz izaten da nabariagoa? Zeintzuk dira ondorioak?

• 2. ZATIA: ARAZOAREN KAUSAK

Aukeratutako arazoaren kausa desberdinak aipatu eta azaldu behar dira, hau da, arazoa sortu duten edo larritu duten mota desberdineko (ekologiko, politiko, ekonomiko, sozial...) faktoreak. Kausa nabarienetatik abiatu eta sakontzea komeni da, hain nabariak ez diren kausak aipatuz.

Erantzutekogaldera posible batzuk:

Zeintzuk dira problemaren kausak? Egoera honek zein interes eta beharrei erantzuten die? Egoera honetan nortzuen interes eta beharrak agertzen dira?

Zein da gure parte hartzea? Nola eragiten dugu arazoan? Gure bizitzako zein jarduerek areagotzen dute arazoa?

• 3. ZATIA: ARAZOARI IRTENBIDEAK

3.1. Aukeratutako arazoaren irtenbide posibleak aipatu eta laburki azaldubehar dira maila desberdinetan eta arlo desberdinetan.
Mailak: bi hartu behar dira kontutan:
norberak egin dezakeena: pertsona modura edo talde modura, guk egin dezakeguna. globala: gure esku ez dagoena, teknologiak, gobernuek, enpresek... egin behar dutena.
Arloak: zientifiko-teknologikoa, soziala, ekonomikoa, politikoa...

3.2. 1-2 irtenbide global eta 1-2 norbanako irtenbidesakonkiago azalduko dira.

II FASEA. INGURUMEN HEZKUNTZAKO PROIEKTUA

Ingurumen hezkuntzako proiektua testuinguru zehatz batean eskuhartzeko izango da, beraz testuingurua aukeratu eta deskribatu beharko da. Proiektuaren helburua, I fasean (ingurumen arazo baten azterketa) aukeratutako ingurumen arazo bera konpon dadin laguntzea da. Proiektu honen diseinuan garrantzitsuena, ekintzen edo jarduerendiseinu koherente eta zehatza da, diseinua helburuak kontuan hartuz arrazoituta egon behar delarik.

Proiektuak hiru zati ditu:

• 1. ZATIA: SARRERA

– Atal honetan aukeratutako eta I fasean aztertutako X arazoaren inguruan egingo den Ingurmen Hezkuntzaren proiektuaren nondik norakoak azalduko dira laburki.

– Testuingurua/taldearen azterketa. Eskuhartzea egiteko testuingurua aukeratueta aztertuko da, proiektuaren diseinuan garrantzia izango duten aspektuak azpimarratuz (proiektuan parte hartuko dutenen motibazio aurrikusia, arazo zehatzari buruz izango duten ezagupena, ingurumen arazoekiko izango duten sentikortasuna eta ezagupena, espero diren erantzunak...).

• 2. ZATIA: EKINTZAK

Ekintzak batzuk diseinatuko dira (4-5 kopuru egokia izan daiteke ekintz-motaren...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Frege Eta Russelen Proiektu Logizista
  • Hezkuntza proiektua

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS