Psikomotrizitatea

Páginas: 46 (11272 palabras) Publicado: 13 de diciembre de 2012
psikomotrizitatearen garapena

[pic]

3-5 urteko haurren eboluzioaren ezaugarriak





Psikomotrizitatearen garapena


Adin-tarte horretan, gorputz-eskema erabat finkatzen da, eta gorputz atalak identifikatu egiten ditu haurrak. Horrekin batera, haurra lateralitatea lantzen hasten da, alde bat / beste alde bat kontzeptuen bitartez. Ikasleak, Haur Hezkuntza amaitutakoan, 6 urte ingurudituztela, norberaren ezkerra eta eskuina bereizten hasten dira.

Gutxi gorabehera 3 urte dituztela, haurren mugimenduen koordinazioa nabarmen hobetzen da, jauzi egitean eta lasterka egitean bereziki. Pixkanaka-pixkanaka hasten dira arrapaladan ibiltzen eta oin bakar baten gainean jauzika.

3-4 adin-tartean, haurrek gorputz-eskema osatzen dute, elementuak erantsiz:


|| |
|• Buruan |Ilea, belarriak, aurpegia eta aurpegiaren osagaiak (masailak, begiak, sudurra, ahoa, |
| |ezpainak, mihia eta hortzak) identifikatu eta bereizten ditu. |
|| |
|• Enborrean |Sabela, bizkarra eta ipurdia. Kanpoko sexu-organoak bereizten ditu, bere identitate |
| |sexuala finkatu ahala. |
|| |
|• Goiko gorputz-adarretan |Besoak, eskuak, hatzak eta azazkalak. |
| | |
|• Beheko gorputz-adarretan|Hankak eta oinak. |


4 urtetik aurrera, psikomotrizitatean egindako aurrerabidea finkatu eta zabaldu egiten da. Aldi berean, haurrak hobeto daki zer gorputz-ahalbide dituen.

Gorputz-jarrerei eta mimikari dagokienez, zehaztu eta jolas jakin baterako erabiltzen ditu. Hau da, gero eta keinu zehatzagoak erabiltzen diraekintza bakoitzerako; keinu koordinatuak, mugimenduari xarma eta grazia emateko.

4 urteko haurrak gorputzaren ezaguera osatuko du, bere eta besteen gorputzak ikertu ahala. Gutxiago aipatzen diren beste gorputz atal batzuk aurkituko ditu: bekokia, betazalak, betileak, kokotsa, sorbalda eta gerria.

5-6 adin-tartean, abiadura eta indarra areagotzen da motrizitate-trebetasunetan. Haurrak beregaitasun fisikoak xehe-xehe aztertzen ditu.

Eguneroko jolasari dagokionez, umeak psikomotrizitate-saio luzeak egin ditzake, arau batzuk kontuan izanda (askotan umeak berak asmatutakoak).

6 urterekin gutxi gorabehera, haurrek motrizitate xehea eta larria eskuratzen ditu, neurri handi batean, eskolako zereginetarako beharrezko baititu: idazmena hobetzeko; gero eta tarte luzeagoetan geldirikegoteko; ikasitako prozesuak gero eta errazago barneratzeko; arretaz jarduteko...

Horretarako, ezinbestekoa da nork bere burua menderatzea; hau da, inhibizio-gaitasuna garatua izatea eta funtzio toniko malgua eta kontrolatua izatea.

Zenbat eta hobeto ezagutu bere gorputza, orduan eta motibazio handiagoa izango du haurrak, ezkerra eta eskuina gorputzean kokatzeko, eta alde bateko eta bestekogorputz atalak bereizteko (besoak, eskuak, hankak, oinak, begiak eta belarriak).



Garapen kognitiboa


Haurrek 3-6 urte dituztela, garapen kognitiboaren eboluzioa eta deszentrazio-prozesua aldi berean gertatzen dira. Prozesu hori azaltzeko, ezkutaketaren adibidea erabiltzen da: 3 urteko haurrak begiak estaltzen ditu eskuekin, horrela inork ikusiko ez duelakoan; 4 urteko haurra ezkutatu...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS