Sozializazioaren eragina titulazioen aukeraketan

Páginas: 12 (2791 palabras) Publicado: 21 de abril de 2010
{draw:rect} {draw:g}
{draw:frame}
AURKIBIDEA
SARRERA………………………………………………………………………………………………… 3
HIPOTESIAK…………………………………………………………………………………………… 3
TEORIAK…………………………………………………………………………………………………. 3
{text:list-item} {text:list-item}
DATU ENPIRIKOAK………………………………………………………………………………….. 6
ONDORIOAK…………………………………………………………………………………………… 10
HEZKUNTZAN EGINBEHARREKOA, HEZKIDETZA HELBURU……………………… 11
BIBLIOGRAFIA……………………………………………………………………………………….. 16
ERANSKINA…………………………………………………………………………………………… 17
SARRERA Lan honen helburu nagusia titulazio unibertsitarioetan emakumezko eta gizonezkoen parte hartzean genero estereotipoen rolak duen eragina aztertzea da. Hasieran, gai honen inguruko hipotesiak formulatu ditugu eta hauenerantzuna aurkitzeko, hainbat teoria eta EHUko titulazioen sarreren datuak begiratu ditugu. Datu hauek interpretatu eta ondorio batzuetara iritsi ostean, hezkuntzak horren baitan duen eragina ikusita, etorkizunera begira hezkidetzaren beharra azpimarratu dugu; horretarako, hainbat aholku edo proposamen emanez.
Izan ere, “zer dela eta, adibidez, mutilek nahiago dituzte ikasketa batzuk eta neskekbeste batzuk? Sorpresaz onartzen dugu edo aipamen dibertigarriekin, baina moda edo kuriositate bat izatetik haratago, gaixotasun beraren sintomak dira” (Mujeres en el Campus, El País, 2007ko martxoaren 26).
2. HIPOTESIAK
Titulazioen aukeraketan eragin nabarmena dauka genero estereotipoen rolak.
Gizon eta emakumeen artean berdintasun bat lortzen ari da titulazioen aukeraketan,rolen eragina indarra galtzen ari delako.
3. TEORIAK
Teoria bat baino gehiago dauden arren, gu Rol sozialen teorian (Eagly, 1987) oinarritu gara. Pertsonak bere sexu taldearen rol sozialari ezarririko jokaerak barneratzen ditu, sozializazio prozesuen bitartez, egia ukaezin bihurtuz. Mertonen (1948) “Teoría de la profecía autocumplida”ren adibide da sozializazio prozesuan sexuezberdintasunaren arabera sortzen den genero bereizketa. Izan ere, teoria honek dionez, zerbaitengan edo norbaitengan sineskera tinko bat daukagunean baieztatzen bukatzen dugu. Honela, gizartean guztiz erroturik dauden “egiak” dira emakume eta gizonek bete behar dituzten rolak.
Rol sozialaren teoria hau kontuan hartuz, bertze hainbat ikerketa egin dira eta horien berri emanen dugu. Alde batetik Eccles etaColsen teoria eta bestalde Ahujaren teoria.
Rol sozialaren kontzeptua Parsons-ek (1951) talde bati atxikituriko jarrera, ahalmen, balore eta espektatiba multzo bat bezala definitu zuen.
Familia, eskola eta ingurua (Weitzman, 1979) instrumentutzat dituen sozializazio prozesuak mutil eta nesken mundu sozialen banaketa eragiten du, bi kultura ezberdinei bide emanez (Archer, 1989) eta “ni”arengenero identitatea baldintzatuz (Benhabib, 1995; Woodward, 1997). Genero identitatea gure gorputzean ikusten diren diferentzia biologikoetatik hasten da eraikitzen, izendapen sexual batetik, bestea ere identifikatzera eta norbanakoaren irudia sortzera iritsi arte.
Generoak, emakume eta gizonek gizartean jokatu behar dituzten rol ezberdinak zehazten ditu eta kultura baten barneko ezaugarripsikosozialek (ezaugarri, rol, motibazio eta jarrerak) eraikitzen dute. Beraz, genero estereotipoaz hitz egiten dugunean, sexuaren arabera bakoitzak bete behar dituen prototipikoak diren ezaugarri psikosozialen sinesmen kultural bateratuez ari gara. Generoaren sozializazio prozesuan emakumeek ezaugarri femenino gehiago eta gizonezkoek maskulino gehiago garatzen dituzte (Martínez Benlloch y Bonilla, 2000).Honela, neskak esanekoak, sentiberak, ordenatuak, familiaren zaintzara dedikatua izatera eta menpekotasunera bideratzen dituen bitartean, lan arrakasta, familiaren mantenua, indarra, agresibitatea, lehiakortasuna… maskulinitatearen ezaugarritzat hartzen dira.
Archeren (1989) esanetan, maskulinitatea klub bat da, mutilek gauza ezberdinen truke bertan sartzea lortzen dutelarik. Onartua izateko...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Ingururgiro Eragina

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS