Archivo 1

Páginas: 8 (1772 palabras) Publicado: 23 de abril de 2011
ATLANTIAR EDO ESKUALDE EUROSIBERIARERKO FAUNA ZIRAUNA (Anguis fragilis)

Ezaugarri nagusiak Zirauna hankarik gabeko saurioa da, eskualde eurosiberiarrean oso arrunta dena. Bere itxurarengatik sugeekin nahas daitekeen arren (gorputz luze, disdiratsu eta irristakorra du), ez da sugea, saurio bat baizik, muskerren taldekoa alegia. Orokorrean euren gorputzaren koloreak ilunak, apalak etadisdiratsuak dira, hala ere sexu-dimorfismoa bereizi daiteke:  Ar helduetan bizkarraren eta alboen kolorea uniformea izaten dan, arregris kolorekoa alegia. Alboetan urdin kolorea har dezaketen orban marroiak dituzte.  Emeen gorputzaren kolorazioa aldiz ez da horren uniformea izaten, goialdea arre-marroi kolorekoa izaten dute, arrena baino argiagoa eta bizkarraren erdian lerro ilun bat izan dezakete.Alboetan aldiz marroi ilun kolorea hartzen dute. Emeek gainera buztan luzeagoa izaten dute arrek baino. Jaioberri eta gazteek kolore arre iluna, zilarkara edo horixka izaten dute alboetan eta sabelaldea beltza. Bizkarrean burutik buztaneraino hedatzen den marra iluna izaten dute. Tamaila aldetik esan daiteke orokorrean luzera 16cm ingurukoa izan ohi dela burutik kloakaraino, eta buztana gehienez20cm-takoa izan dezaketela. Tamainan ere dimorfismo sexuala agerikoa da emeak arrak baino handi eta pisutsuagoak izaten dira eta.

Banaketa Zirauna eskualde eurosiberiarrean aurkitu dezakegun narrastia da, nahiz eta kasu batzuetan ingurune mediterraneoan ere aurkitu daitekeen. Hedapen zabala du, ia Europa osoan eta Asia mendebaldean aurkitu dezakegu eta. Iberiar penintsulako banaketari dagokionezorokorrean iparraldeko ia ingurune guztietan eta ipar-erdiko gune menditsuetan aurkitu dezakegu. Honetaz gain esan behar da badirudiela ziraunaren banaketa urteko 600mm-ko prezipitazio-tasa minimoekin lotuta dagoela, datu horien azpitik dauden guneetan ez direlako aurkitzen normalean. Aldagai klimatiko gehiagorekin egindako azterketek, zirauna urtean zehar prezipitazioak homogeneoki banaturikdituzten Iberiar Penintsulako gunerik heze, hotz eta lainotuenetan agertu ohi dela erakusten dute. Euskal Herrian banaketa esan bezala banaketa oso zabala du eta lurralde osoan aurki daiteke, nafarroako hegoaldean (bareak) salbu.

Habitata Habitatari dagokionean landaredi dentso eta baxudun inguruekin lotuta dagoela esan daiteke, nahiz eta sastraka artean eta basoetan ere aurki daitekeen.Landaredidentso eta baxudun inguruekin loturiko espeziea da, nahiz eta sastrakadi eta baso irekietan ere aurki daitekeen. Itxian egindako ikerketek erakutsi dutenez, lurraren hezetasunak zerikusirik izan gabe, edozein lurzorutan lurperatzen da, baita enbor eta arroken azpian ere. Hala ere, substratu solte eta hareatsuak nahiago ditu. Elikadura Elikadurari dagokionez, ziraunak mugimendu geldoko harrapakinezelikatzen dira (barraskiloak, lur-zizareak… horiek euren dietaren %80 osa dezakete. Horietaz gain intsektuez ere elikatzen dira. Ugalketa Zirauna arrak ez dira territorialak baina hala ere ugalketa sasoian arren arteko borrokak izaten dira emeak ugaltzea lortzeko.

Ekaina amaieran, uztailean eta abuztuaren lehen erdian garapen-fase ezberdinetan dauden arrautzak egon ohi dira eme ugaltzaileenobiduktuetan. Ernaldiak 2,5 - 3 hilabete irauten du eta kumeak abuztua eta irailean jaiotzen dira. Erditzean 2 eta 22 kume bitartean jaiotzen dira, eta kopurua emearen tamainarekin handitu ohi da.

TRANTSIZIO ZONALDEKO FAUNA (ZONALDE SUBKANTABRIKO-SUBMEDITERRANEARRA) PIRRIPIOA (Lullula arbórea)

Ezaugarri nagusiak Pirripioa Alaudidae familiako hegazti paseriformea da. 14 eta 16 cm bitarteko tamainaizaten dute. Marra beltzak dituen bizkarralde arrea, pileo marroi eta marraduna, masail gorrixkak, gandor txikia eta espeziearen berezko ezaugarri den bekain zurixka aurkezten ditu, azken hau garondoraino luzatzen delarik. Ale heldu baten hegoek orban zuri bat izaten dute hegoa tolesten duen giltzaduraren erpinean eta isatsaldeko hegoek beste orban zuri bat izaten dute muturrean. Lumajean...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • archivo 1
  • Archivo 1
  • archivo 1
  • archivo 1
  • Archivo 1
  • archivo 1
  • Archivo 1
  • Archivo 1

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS