Caperucita roja y los estereotipos

Páginas: 6 (1433 palabras) Publicado: 27 de enero de 2011
Txanogorritxo ipuinean agertzen diren estereotipoen eragina gizartean

AURKIBIDEA

Ipuinaren historia laburra...................................................................................................3

Sexo- genero teoria eta Txanogorritxoren ipuinaren estereotipoak...................................4

Eragina otedu?..................................................................................................................5

Konklusioa.........................................................................................................................7

Bibliografia........................................................................................................................9

TXANOGORRITXO IPUINEAN AGERTZEN DIREN ESTEREOTIPOEN ERAGINA GIZARTEANIpuinaren historia laburra

Gutxi batzuk dira Txanogorritxu ipuina ezagutzen ez duten pertsonak, izan ere, askok eta askok ipuin honekin hazi gara-eta. Gure oroimenetan dago sentitu genuena, otsoak, amona eta Txanogorritxu jan zituenean eta ondoren ehiztariak salbatu zituenean ere. Tristura eta ondorengo poza, ahaztezinak.

Hala eta guztiz ere, ezaguna zaigun ipuin hau hainbatbertsio dituela aipatzea ezinbestekoa da. Gure kulturan ezagunena den bertsioa, Grimm anaiek idatzi zutena da 1812. urtean idatzia. Baina jatorrizko ipuina, 1697an idatzi zen Charles Perraulten eskutik.

Perraulten bertsio honek, ez du egun ezagutzen dugun bertsioarekin zerikusirik: Azken batean, ipuin honek krudeltasuna eta erotismoz beterik dagoen ipuina da, Grimm anaien bertsioarekinzerikusirik ez duena. Gainera, Perraulten bertsioan ez da amaiera zoriontsurik ematen. Hori kontrajarriz, anaien bertsioan amaiera zoriontsua ematen da.

Hau aipatuta eta Grimm anaien bertsioan sakonduz, ipuin honetan agertzen diren pertsonaien estereotipo ezberdinei analisi bat egitea garrantzitsua iruditzen zait: Txanogorritxuren papera, otsoaren papera, amonaren papera eta ehiztariarenpapera.

Zer adierazten du pertsonai bakoitzak?
Zer funtzio betetzen du?

Askotan, ipuinetan idazten diren istorioak gizartearen isla bat da edota ipuin horien istorioak eragina izan dezakete gure gizartean.

Txanogorritxuren ipuinaren kasuan, pertsonaien estereotipoek gure gizartean eragina izan dezakete? Eta eragina izanez gero, zertan izango luke?

Jarraian,galdera hauei erantzuna bilatzeko asmoz, ipuin honen analisia egitea komenigarria litzateke.

Sexo- genero teoria eta Txanogorritxoren ipuinaren estereotipoak

Ipuin honetan gertatzen dena, gizartearen erreflexu gisa har daiteke eta hortaz mintzatzen den teoria bat dago, sexo-genero teoria, alegia (Lamerias, Rodriguez, Ojea, Dopereiro, 2004) . Teoria honen arabera, sexua eta generoaezberdintzen dira:

Alde batetik, sexua, alderdi biologikoari dagokio, hau da, arra eta emearen arteko bereizketa biologikoa. Honen barruan ezaugarri fisiologikoak sartuko lirateke.

Bestetik, generoa dago, eta generoa gizakiak sortutako rolak, jarrerak, estereotipoak....dira. Horrek, genero femeninoa eta maskulinoa bereiztea suposatzen du eta genero bakoitzari jarrera, rol etaestereotipo zehatz batzuk ezartzen zaizkio( Parsons, 1966).

Teoria honen arabera, maskulinitatea instrumentalitatean oinarritzen da, hau da, gizonezkoek orokorrean kontrola edo iniziatiba eramateko joera dute, beraiengan konfidatza dute, independenteak dira, babesteko joera dute.....

Txanogorritxuren ipuinarekin alderatuz, genero maskulinoaren aurkako estereotipoak agertzen direlaikus daiteke, otsoa eta ehiztaria, alegia.
Otsoaren kasuan adibidez, indartsu, mehatxatzaile, gaizkile....bezala agertzen da, instrumentalitatearen ezaugarri ‘txarrak’ azalduz. Horrek, estereotipo honengan mesfidantza adierazten du, batez ere beste generoarengan (emakumearengan).
Ehiztariak aldiz, maskulinitatearen alde ‘onak’ adierazten ditu guztiz: babesa, egoerarekiko kontrola,...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Caperucita Roja
  • Caperucita Roja
  • Caperucita roja
  • Caperucita Roja
  • caperucita roja
  • caperucita roja
  • Caperucita Roja
  • Caperucita Roja

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS