Emaus

Páginas: 25 (6075 palabras) Publicado: 7 de mayo de 2012
[pic]













EGILEAK:

NAIARA GOROSTIDI

ANE RUIZ DE EGINO

AINHIZE CASTRO

PAULA CORDOBA




1. EGOERAREN AZTERKETA



Emaús Frantzian fundatu zuen Abbé Pierrek 1947an , erortzear zegoen etxe bat alokatu eta berrituta gazteentzako alberge gisa zabaldu zuen Emaús izenpean. 1949an Georges Legayri (etsituta zegoen gizon bat) etxeak eraikitzen jarri zion kale gorrian zeudenentzako. Honela Legaryri lana eskaini eta behartsuenei etxea eskaintzeko helburua zuen.

Abbé Pierrek diputatu gisa kobratzen zuenaren bitartez, bere poltsikotik finantziatzen zuen 1951rarte, jada ezin izan zuen arte. Orduan zaborren artean aurkitzen zituzten gauzak saltzen hasi ziren. Gerora, denboraren poderioz,nazioartean zabaltzen hasi zen mugimendua “traperos de Emaús” izenpean. Estatu hispano askotan zaborraren kontua dela eta zabaltzen joan zelarik. Beste herrialde batzuetara ere zabaldu zen, 1969.urtean “Emaús mugimenduaren manifestu unibertsala” 20 herrialdek sinatu zutelarik. Manifestu honen helburua, pertsona bakoitzak, gizarte bakoitzak eta nazio bakoitzak elkartrukearen eta konpartituz bizi ahalizatea zen.










Emaus erakunde moduan oso zabala denez gure eskuetara dagoen informazioa eta eremu geografikoa duen Emaus Bilbon zentratuko gara komunikazio plana burutzeko.

EMAÚS BILBO
Sorrera eta bilakaera
1970ean Emaús mugimendua Euskal Herrira iritsi zenetik gaurdaino, Emaús-ek bilakaera nabarmena izan du gizartearekin batera. Kudeaketa-formula berrietara egokitu da erakundegisa, baina ez dute horregatik galdu haien konpromiso sozial, solidario eta iraunkorra, eta gizarte-bazterketan edo arriskuan dauden pertsonei arreta emateko ereduaren aldeko apustua egin dute, aldi baterako enplegu babestuaren bidez.
Gaur egun, Emaús Gizarte Ekimeneko Sozietate Kooperatiboa enpresa berritzailea, profesionalizatua eta erreferentea da bere jarduera sektorean.
Emaús-ek, beregizarte-ekintzaren helburua hezurmamitzeko, prozedura profesional homologatuak erabiltzen ditu gizarteratze eta laneratze bidean dauden pertsona guztiekin. Prozedura horien arabera;arreta ematen zaien pertsona guztiek bi ibilbide osagarri egiten dituzte helburu berera iristeko: gizarteratzea eta laneratzea.
Banakako ibilbide horiek iraupen eta ezaugarri ezberdinak dituzte eta espazio jakin batzuenbidez gauzatzen dira: gizarteratzeko enpresak, laneratu aurreko programak eta prestakuntza eta enplegu programak.
Betiere, oinarri eta eragile gisa pertsonak hartuta, eta gizarteratzeko Enpresei buruzko Legearen arabera, Emaús-ek zenbait ekimen sustatu ditu pertsonei bere prestakuntza eta praktika ibilbidean laguntzeko, benetako lanpostu baten bidez.

Misioa
Gizarte Ekimeneko Emaús BilbaoSozietate Kooperatiboaren misioa da gizarte-bazterketan edo arriskuan dauden pertsonak gizarteratzen laguntzea, ingurumen zerbitzuetako jardueren bitartez, eta ekonomia sozial eta solidarioaren balioetan oinarrituta.


Baloreak eta kode etikoa

Honakoak dira erakundearen baloreak:

• Kooperazioa
• Sormena
• Inplikazioa
• Profesionaltasuna
• Erantzukizuna
• ElkartasunaHaien baloreak guztiaren gainetik jarraitzeaz gain, kode etiko bat jarraitzen dute. Jarduera eta zerbitzu guztiak nola burutu laburbiltzen duen kode etikoa da. Kode etiko honek, Gizatea izena hartzen duenak eta Gizarteratzeko eta Laneratzeko Euskadiko Enpresa desberdinen Elkartea denak, gizarte justuago bat eraikitzeko lan egiten du.
Elkarteak daukan errazteko rolari esker gizarteratzeko etalaneratzeko enpresa bazkide guztiek taldean eta eraginkortasunez jorra ditzakete aurrez aurre dituzten erronkak.
Hiru helburu lortu nahi ditu:
1) Enpresen arteko lankidetza sustatzea
2) Sektorea hobetzen eta indartzen laguntzea
3) Erakunde publikoen aurrean eta gizartearen aurrean elkarrizketa bilatzea.

Erakundearen helburu orokorrak
Bi helburu nagusi ditu, egoera kaskarrean (...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Emaus
  • emaus
  • Emaus
  • la cena de emaús
  • CAMINO EMAUS
  • Cena emaus
  • HISTARIA DE EMAUS
  • TP.CACHO(EMAUS-)

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS