Haurren psikopatologiak

Páginas: 9 (2080 palabras) Publicado: 19 de noviembre de 2010
HAURREN PSIKOPATOLOGIAK

Zer da Psikopatologia?

Pertsonen jokabidearen akatsak eta adimenaren eritasunak aztertzen dituen psikologiaren adarra da. Haur-Psikopatologiak haurtzaroan izaten diren arazo psikologikoak aztertzen eta tratatzen ditu, hauek kausa eta ezaugarri bereziak dituztelako, beraz modu desbedinean tratatu behar dira.
Arazo psikopatologikoak mota askotakoak izan daitezke:elikadura-arazoak, ezabatze-arazoak, loaren arazoak, arazo afektiboak, jokabide-arazoak...

Haurtzaroko arazo psikopatologikoen eta jokabide-arazoen hainbat sailkapen daude.

Arazo arinen eta larrien araberako sailkapena

Sailkapenetako baten arabera, haurren arazo psikopatologiko
arinak eta larriak bereizten dira.

Arazo psikopatologiko arinak. Arruntak ere deitu ohi zaie, maiz sortzendirelako. Iragankorrak dira eta espezialistak parte hartu beharrik izan gabe desagertu egiten dira.
Hona hemen arazo psikopatologiko arinen zenbait adibide: amorraldiak, arauen aurka jokatzea, jelosia, beldurrak, atzazalak jatea, gezurrak esatea eta
toteldura fisiologikoa. Ikaskuntza txarrarekin lotzen dira eta tentsioa libratzeko era bat dira. Mantentzen badira, psikologoari kontsultatzea komenida.

Arazo psikopatologiko larriak. Arazo hauek gehiago irauten dute, espezialistaren laguntza
behar izaten da eta psikopatologia klinikoaren arloan sartzen dira. Arazo larri hauek eragin handia dute haurrarengan eta familiakoengan.
Arazo psikologiko larrien adibideak: autismoa, eskizofrenia, fobiak, elikadura-nahasteak, esfinterren nahasteak, loaren nahasteak eta hiperaktibotasuna.
Zenbaitarazo larri nerbio-sistemako arazoekin lotuta daude; adibidez, eskizofrenia.

FOBIAK ETA BELDURRAK

Haur baten beldurrei dagokienez, garrantzi berdina daukate zertan laguntzen
jakiteak eta zer egin behar ez den jakiteak. Oso garrantzitsua da gurasoek haurren
beldurrak errespetatzen eta ulertzen saiatzea.

Beldurrak ekidinezinak dira, baina kontrolagarriak, haurrak guraso edo
zaintzaileenkonfiantza eta laguntza baditu. Hona hemen haurrari beldurra gainditzen laguntzeko hainbat aholku:

Ez beldurtu haurra munstro, fantasma eta sorginen istorioekin, bereziki
ohera joan aurretik. Pertsonaia horiek ez direla existitzen esan behar diezu.

Ez barrerik egin haurrak azaltzen dituen beldurrez. Haien beldurrei burla
egiten badiezu, beren buruenganako konfiantza murriztu egingo da. “Ezizan tentela, zu bezalako haurrek ez lukete horren beldur izan behar” edo
“Ez duzu beldur horien lotsa izan behar?” bezalako esaldiek ez dute haien
beldurra gutxituko. Aitzitik, beren beldurren berri emateko gogoa kenduko
diete.

Duen baino beldur gehiago ez sentiarazi haurrari. Berak zure ziurtasun eta
konfiantza eduki behar ditu. Ez alde batera utzi haren beldurrak.

Ez gezurrik esan,beldurrezko egoera bati buruz gezurra esaten baduzu
beldurra areagotu egingo da eta.

Ez behartu haurra beldurra ematen dion egoeratik pasatzera. Beldurrak ez
dira gainditzen egoerari behin eta berriro aurre eginez; askotan, horrek
beldurra handitu dezake. Haurra poliki-poliki ohitu behar da beldurra
ematen dioten egoeretara.

Ez sentiarazi haurrari zeure beldurrak. Armiarmei beldur badiezu,haurrak
igarri egin dezake. Zure beldurrei aurre egiteko moduak haurrari antzeko
egoeretan aritzeko gaitasuna ematen dio.

Ez tratatu haurra beldurtia edo haur txikia balitz bezala, egoera baten aurrean
beldurtzen bada. Ez haiei trufa egin. Horrek ez dio lagunduko: bakarrik
dagoela eta ulertzen ez dutela sentituko du.

Ez behartu haurra bere beldurrari bakarrik aurre egitera. Akats handiada. Ez
behartu haurra bakarrik gela ilun batera sartzera, hark ez badu nahi.
Horrela, haren antsietatea areagotu, eta beldur hori luzatu daiteke. Gainera,
egoerari ezin aurre egiteak ez dio bere buruaz harro egoten utziko.

Ez eman garrantzi handirik. Bestela, askotan haurrak pentsa dezake bere
beldurrak guztiz errealak direla, eta ezingo ditu egoera horiek gainditu.

Ez utzi alde...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • 3-5 Haurren Ezaugarriak

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS