Hezitzaileak Eta Drogak

Páginas: 15 (3616 palabras) Publicado: 27 de febrero de 2013
Hezitzaileak eta drogak















Aurkibidea

Aztergaia………………………...3
Helburuak……………………….6
Metodologia…………………….6
Emaitzak………………………..8
Ondorioak……………………...10
Eranskinak……………………..13
Bibliografia…………………….22













AZTERGAIA

Egun, gure gizartean droga kontsumitzen duen pertsona bat, bai arrotzak baita arinak ere, edozein txokotan aurkitzeaegunerokotasunean guztiok ikusten dugun jarduera bat da eta, “ohikotzat” hartzen dugun jarduera gainera.

Gizarte Hezitzaile batek hezitzailea den heinean, aukera zabal bat du lan munduan lan egiteko. Aukera zabal horietako bat drogomenpekotasuna edota droga munduan murgilduta dauden horiekin lan egitea da. Bertan, drogek pertsonengan duten eraginaren prebentzioez hitz egin dezakegu, baita drogakez kontsumitzea aholkatu hauek pertsonengan duten eragina adieraziz, baita nerabeengan lidergoa daukaten heinean drogengandik ahalik eta urrunen utziz eta drogomenpekotasuna daukaten horiekin egunerokotasunean beraiekin bizitzea. Baina, zer gertatzen da horietako hezitzaile bat droga munduan murgilduta dagoenean? Edo bere aisialdian drogak kontsumitzen jarduten bada?

Gai hau aukeratzearenarrazoia drogak egunerokotasuneko bizitzan kontsumitzen diren sustantzia bat direla da. Guztiok dakigun moduan, droga mota asko daude eta batzuk arrotzak zein arinak izan daitezke eta, guztiok modu batekoak edo bestekoak kontsumitzen ditugu maiztasun eta une ezberdinetan.

Drogak giza gorputzean hainbat funtzio (pertzepzioa-hautematea, jokabidea, motrizitatea...) eraldatzeko sartzen dirensubstantzia kimikoak (naturalak edota artifizialak) dira, baina horiek sor ditzaketen efektuak, ondorioak eta funtzioak hainbat faktoreengandik baldintzatuak daude. Hala nola, drogei buruz egiten diren definizio sozialen (diskurtso sozialak), ekonomikoen eta kulturalen menpe. Horrela, drogen erabilpenean substantziak, pertsonak eta testuinguru soziokulturalak elkarri-eragiten diotela esandezakegu.


1. Farmakologia ezaugarri konkretuak (psikoaktiboak) dituzten substantziak.


2. Substantzia horren erabiltzaileak dituen ezaugarri indibidualak edota pertsonalak.

3. Kontsumoa ematen deneko testuinguruaren ezaugarri soziokulturalak eta antolaketa sozialak
DROGA MOTAK

NATURALAK

• GORDINAK: landare batetik eratorriak (koka hostoak, opio amapola edo lo-belarra, cannabissativa...).
• BIRFINDURIKOAK: landaretik eratorriak dira, baina hauen printzipio aktiboa handitu egiten da laborategiko prozesu bat pasa eta gero. Hauts moduan aurkezten dira (morfina, kokaina eta meskalina).


SASI-SINTETIKOAK

Birfinduriko drogen egitura kimikoan aldaketa batzuk egin ondoren sortutako substantzia berriak dira. Mota horietako drogak ondokoak dira: kokaina-klorhidratoa(kokaina baseari aldaketa batzuk egin eta gero kokaina klorhidratoa bihurtzen da, hau da, kalean dabilen kokaina), LSD...


Gai honen garrantzia eta aukeratzearen arrazoia, azken finean, jende askok uste duen ez bezala, hezitzaile batek beste edonork bezala drogak kontsumitu ditzakeela baita kontsumitzen dituela ere da. Horregatik lan egingo dugun errealitateaz jabetzeko eta benetako egoerazelakoa den ikusteko ikerketa hau egitea pentsatu dugu.



SINTETIKOAK EDO ARTIFIZIALAK

Jatorrian ez dago inongo landarerik, zuzenean laborategian artifizialki sintetizatutakoak dira (anfetamina eratorriak edo estasia, speed, ketamina...)



KONTSUMITZEKO BIDEAK

AHOTIK

• EDANDA: likidoak direnak bere horretan hartuz edo edariren batekin nahastuaz (zukuak...).
• JANDA:pilula moduan edo janariekin nahastuaz.
• MURTXIKATUTA: murtxikatzean droga xurgatzen da, tragatu eta gero eragin handiagoa duelarik.

ARNASTUTA


• INHALATUTA (gasak) eta ESNIFATUTA (hautsa).
• ERRETA: lehenik substantzia birikara doa eta ondoren garunera iristen da, azkar batean.

ZAIN-BIDEA edo ODOL-BIDEA

• INJEKTATUTA (xiringarekin).


KONTSUMITZAILE MOTAK...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Que son las ETA
  • Las ETA
  • La Eta
  • ETA
  • La Eta
  • La eta
  • Que Es Eta
  • Eta´s

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS