Ii.errepublika

Páginas: 13 (3079 palabras) Publicado: 10 de abril de 2011
7.Gaia Bigarren Errepublika: 1931ko konstituzioa eta erreformak (1931-1939)

Monarkiaren erorialdian,Primo de Riverak militarren eta erregearen babesa galduta dimituti egin behar izan zuen 1930eko urtarrilean. Alfontso XIII.ak gobernua eratzeko eskatu zion Berenguer jeneralari,normaltasun konstutizionalera itzultzeko. Urte bereko abuztuan alderdi errepublikanoek eta Kataluniako eta Galiziakonazionalistek Donostiako Ituna adostu zuten errepublika aldarrikatzeko.Era horretan Batzorde iraultzaile bat eratu zen erregimenean aldaketak prestatzeko eta horrela errepublikako batzordeko kideek behin behieneko gobernua osatuko zuten, sozialistak errepublikanoekin batu gobernu bat sortzeko.
Jakako altxamendua eman zen monarkia ordezkatuko zuen errepublika osatzeko. Koordinazio faltaren erruz,honek porrot egin zuen. Hainbat fusilatu egon ziren bai Madril eta bai Huescan.
1931ko otsailean Berenguerrek dimititu egin zuen sozialistek eta alderdi dinastikoek antzinako politikan parte hartuko ez zutelako. Honen ordez Aznar almirantea ezarri zen gobernu buru. Handik gutxira hauteskundeak eta konstituzio berriaren sorrera eman zen. Errepublikanoek eta sozialistek hauteskundeetan partehartzea erabaki zuten, era horretan hauek irabaziko zuten eta Bigarren Errepublika aldarrikatu zen.
ERREPUBLIKAREN ALDARRIKAPENA ETA LEHEN ERREFORMAK.
Agerian geratu zen monarkiak ez zuela babesik, ez landan ez hirian(landan jauntxoak geroz eta kontrolatuagoak zeudelako eta hirian koalizio errepublikano-sozialistak irabazi zutelako) .
1931ko apirilaren 14ko gauean Alcalá Zamora,Eskuin liberalerrepublikanoa, izango zen II.Errepublikako presidente eta Azañas, Ezker errepublikanoa, gobernuko presidente. Donostiako Itunaren eraginez sortutako iraultzaren eraginez Iraultza Batzordea ezarri zuen errepublikako behin behineko gobernua.
Berehalako erreformak
Helburu nagusia Gorte konstituziogileetako deia egitea zen,hauteskundeak egiteko. Horrez gain, zenbait erreforma egin zituzten.Lurralde-eztabaida.Besteak beste, Kataluniako Ezker Errepublikanoko buruzagi erradikalenak Kataluniako Errepublika aldarrikatu zuen.Horrela sortuko zen Generalitat, Kataluniako gobernu autonomoa, Gorteek autonomia-estatutua onartu arte.
Nekazarien miseria. Lege berri bat sortu zen gizarte-erreformen arloan,lur-jabeek lursailak lantzeko betebeharra zuten.Hori Lurra nahitaez lantzeko dekretu baten bidez ezarrizen indarrean.Langabeziari aurre egiteko lur-jabeek lursailen udal-barrutiko peoiak jarri behar zituzten.Hau ere, dekretu baten bidez ezarri zen;Udal barrutiko dekretua.Lan istripuen asegurua eta zortzi orduko lanaldia onartu ziren.
Hezkuntza erreforma.Hemen helburu nagusia alfabetismoari aurre egitea eta irakaskuntza laikoa bultzatzea izan zen.Domingo ministroak 7000 ikastetxe eta beste hainbatirakasle kontratatzeko dekretu guru egin zuen. Alde batera utzi zen Erlijioa ikastetxeetan irakastea.
Armadaren erreforma. Azaña Gerra-ministroak armada moderno eta eraginkorra osatu zuen, ofizial kopurua murriztu eta botere zibilari nagusitasuna eman nahi zion, baina arazo handiak sortu zituen.Lehen dekretuaren arabera,Errepublikari leial izango direla zin egin behar zuten militarrek.Erretirodekretuaren bidez, borondatezko erretiroa hartzeko eta soldata osorik kobratzeko aukera eman zieten ofizialei.
Ordena publikoa. Erasoko Gradua zeritzon polizia armatua sortu zuten, eta hirietako segurtasuna haren ardurapean geratu zen.
Lehen erreakzio eta gatazkak
Errepublika ezarri zenean, eragile ekonomikoak, lur jabeak industrialariak eta finantzariak asko beldurtu ziren .Madrilgo burtsakbehera egin zuen, banku pribatuetan maileguak eta kredituak murriztu egin ziren eta ia mila milioi pezeta atera zituzten bankuetatik.
Lehen gatazka handia Eliza katolikoarekin izan zen.Batzuek Vatikanoaren arauei jarraitu zieten eta beste batzuek berriz,Espainiako Elizaren buruari jarraitu zioten eta kontra egin zioten erregimen berriari.
Segura kardinalak pastoral bat argitaratu zuen.Istiluak...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS