Innatismo

Páginas: 6 (1490 palabras) Publicado: 13 de diciembre de 2012
- Portada ………………………………………………….. 1.orria
- Aurkibidea ………………………………………………. 2.orria
- Sarrera ………………………………………………….. 3.orria
- Edukiak …………………………………………………. 3-7 orriak
- Arnold Gesell ………………………………………… 3-5 orriak
- John Bowlby …………………………………………. 5-6 orriak
- Noam Chomsky ……………………………………… 6-7 orriak
- Bibliografia ……………………………………………… 8.orria

Innatismoa sistema arrazionaletan eman denezaugarria da; esperientzia, hots zentzumenetik datorren informazioa, ez den beste iturri ezberdin bat aurkitzeko beharretik datorrena. Ezagutza ez bada zentzumenetik etortzen, orduan, beste lekuren batetik etorri beharko da. Era berean, ulermena baldin bada ezaguera lantzen duena, ideia garrantzitsuenak jaiotzetikoak izan behar dute. Laburbilduz, esan dezakegu, innatismoa jaiotzez jakintza batzukberez dakizkigunaren doktrina dela, hau da, jakintza horiek ez ditugula esperientziaren bitartez jasotzen.

ARNOLD GESELL
Arnold Lucius Gesell estatu batuarra 1880ko ekainaren 21ean jaio zen Alma herrian, Wisconsin-en eta 1961eko maiatzaren 21ean hil zen Cambridge herrian, Massachusetts-en. Bere aita argazkilaria zen eta ama irakaslea eta biak zeuden interesatuta hezkuntzaren munduan. ClarkUniversityn ikasi eta gero, eskola publikoko irakasle izan zen. Gerora, haurren garapenaren inguruko ikerketetan hasi zen (bere anaien ikaste eta hezte prozesua ikusi ahal izateak, haurren garapenean interesatu zuen Gesell). Unibertsitateko irakasle ere izan zen (laguntzaile modura), Yale unibertsitatean hain zuzen ere, eta urte haietan medikuntzako doktoretza osatu zuen.
Ikasketa hauek egin ondorenbere bizitza haurraren garapenaren ikerketan zentratu zituen bere lan guztiak. Ikerketa hauek egiteko bideo, argazki eta norabide bakarreko ispiluez baliatzen zen, honela Gesell-ek aurren jokaera, mugimenduak, motrizitatea eta izaera astiroago analiza zitzakeen.
Bere lan esanguratsuena jaiotzetik bost urte betetze-arteko tartean zentratzen dena da (The first five years,1940) eta Gesell-ek umeengarapeneko lehen urteak neurtzeko eskala metrikoa ere osatu zuen (Gesell Development Schedules).
Innatismoaren barruan, Gesell heltzearen teoriarekin lotu dezakegu. Teoria honen adierazgarri nagusiena dugu psikologo iparamerikar hau. Bere esanetan, giza garapena progresiboa da eta faktore biologikoek (genetikoek eta heltzeari dagozkionek) erabakirik dago; beraz, pertsonaren etorkizunekojokamoldearen egiturak hasieratik aurrez eraturik leudeke. Ikuspegi horretatik, Gesell-entzat, haurrak bere burua garapen-prozesuaren bidez eskuratzen du, gorputza eskuratzen duen modu berean.
Haurrak, bere eboluzioaren momentu batetik aurrera, ekintza jakin batzuk egin edo trebetasun berriak erakutsi ahal izango ditu. Baina hori ez du nahi duenean egingo, bere gorputza edo organismoa horretarakoprestatuta dagoenean bakarrik egingo du.
Hemen, haurraren ingurune fisiko eta sozialak, badu zeresana eta, garapena sortzen ez badu ere, norabide bat eman diezaioke, finkatzen lagundu, aldatu, eta estimulatu egin diezaioke.
Gesell-ek oso argi zuen umeak bere adinaren arabera garatzen zirela, baina horrez gain, inguruneak eta bere erlazioek haren bizitzan influentzia izaten zuela uste zuen, etainfluentzia horrek norabide batera edota bestera bideratzen zituen.
Haurraren haztearekin lotua dagoen nerbio-sistemaren heltzeak markatuko ditu eboluzio-erritmoak kontuan hartzen diren alor ezberdinen egituretan (eragilea, pertsonal-soziala, egokitzapenekoa eta hizkuntzarena). Aldi berean, unibertsalak diren garapen-etapak zehaztuko ditu, heltze-profil ere izenda daitezkeen portaerazko jarraibideakdituztenak.
Hauek lirateke Gesell-ek zehaztutako lau garapen-etapen edukiak.
- Lehenengoa, mugimendu-jokamoldea. Bere baitan hartzen ditu muskuluen tonua, mugimenduen koordinazioa, oreka, posturari dagozkion alderdiak (zutitu, katuka ibili, eseri,…), etab.
- Bigarrena jokamolde pertsonal-soziala daukagu. Bere baitan hartzen ditu, batetik, higiene-ohiturak, elikadurakoak, ordu erritmoak, janzteko...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • innatismo
  • innatismo
  • Innatas
  • Teoria innatista
  • ideas innatas
  • Inmunidad innata
  • Comportamiento Innato
  • Violencia Innata

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS