Joan Mateo Zabala- Alegiak

Páginas: 28 (6933 palabras) Publicado: 13 de mayo de 2012
Fábulas en dialecto vizcaino

Juan Mateo Zabala

__________

BERBA-AURREKOA

Zeinbat gauza egiten dituzan gizonak asko asko uste ez ebazanak! Nok esango eustan neuri ipuin-giñan egingo nebala? Nik beintzat ez neuntsan sinistuko asko, niretzat nengoalako eze etzala ori ez ene bururako, ez ene bizi-modurako. Alan da guzti makal-aldi baten, beste gauzatarako ez nintzanean prestu, eta oeanbesteetan baño astiroago egon bear izaten nebanean, ene atsegin garrirako uste ez neban eginen oneri eutsi ta ekin neuntsan, eta neureak geienak orduantxe eginak dira.
Bein nagusiena egin ezkero, eta esan daroagun legez, lanari zaia kendu ezkero, erraz izaten da zerbait geiago aziten: eta gero eginai esku-aldi batzuk emotea zorra legez artu doa. Bada nik bere besteak erabili oi daben bidetikeztot urten eta bigun-aldia ezkero, bat edo beste egin dot, eta oneek eta lengoak leundu, ta apaindu, eta eskuak emon deustezan iñorenak Bizkai-koratu: baita onenbestegaz osotu ta biribildu dira orain argitara ateratzen dodazan ipuin mamintsu on onek.
Egia da guztiak bere esku bete baxen eztireala; eta ezin izan bere, jolas-garritzat, eta tarte-garritzat egiteko au artu dodan ezkero, ta ezsailltzat, ez eguneko lantzat. Ogeta bat dira neureak ta amabi besteenak, eta bitzuok alkar jota ogeta amairu guztiak, onei aurretik ganetu jakez Euskaldunen alabantzaak, eztakit norenak eta atzetik Perugaz Joanen arteko berbeta eder erakutsi andikoa, D. Vicenta Antonia Mogel.
Baakit nik geure euskaldunak ipuinzaleak direala. Gogoan dot oraindo zelan umetan entzun geroazan aoa zabalik, eta adurraerigula, Peru ta Mariaren ipuin sustraibaakoak. Oraingo oneek dira sustrai andikoak, mamiñ ederrekoak, eta on ta onura zabalekoak. Alan balira geiago.
Nik gura neunkeana da ze, oneetatik bidea artuta, edo ainbagakoan, nik baño buru, gatz, asti ta gogo obea daukanen batek geiago ta ederragoak egin balegiz. Baita, zer dakigu izango bada? Au baño gatxagorik ikusi da mundu zabalean. Eta iñok uste baleukeeze zer-egin au deungea dala, edo bai beintzat adinona ta alperrena, irakurri begi Ebanjelio santuan amar donzelleen irudia, Erregegaz errenteru gaitoen artekoarena, bearginak maztuira eroan ebazan ugazabarena, eta beste an dagozan ainbeste, eta gero esango deust.
Bitartean barriz irakurri egizuz ta egikezuz ipuin on oneek: eta alan baderitzazu buruz artu; eta zeuretzat eta besteentzat askoikasiko dozu zer zelan egin bear dan. Eurak dagoz berba neurtuetan, eta neurri labur-luze, ta gera-aldi era askotakoetan: eta onelangoak izan daroe berezko gatza, gazigarria ta uia, gogoa joteko, begizkoa egiteko ta errazago oratu ta erantsiteko.

__________

SARREREA

Bizkaiko errietan
gara euskaldunak
egin daiguzan bada
euskeraz bersoak.
Ez dogu euskaldunak
erdera bearrik,
bersoakiminteko
ondo apaindurik.
Euskeraz kantateko
prest nago ni beti,
Bizkaitarren legea
ez galtzea-gaitik.
Ezin itzi giñaike
Bizkaiko lurrean
euskeraz kantatzea
ondo jakunean.

__________

ANTXINAKO EUSKALDUNEN
ALABANTZAK

Jaunaren lege ona
euskeran da sendo
Adaneganik ona
garbi eta ondo.
Gorde izan da beti
garbiro fedea
baita geure legeak
eta berbeitea.
Erbestetar gaistoak
naieukezan galdu
euskaldunak eztabe
bururik makurtu.
Beste erri askotan
jaretxi arren au
eztau iños guretan
kanpokoak agintau.
Alperrik gura eban
Anibal andiak
ezer-ez-etan euki
geure euskaldunak.
Beste gaztelu baga
euren besoetan
koldarturik lotu zan
ta ondo benetan.
Nun, nun dozu indarrak
Anibal arroa?
Zer otzitu izan dok
enkarren beroa?
Martizdi azkarrakaz
burrukatu baaz
atorbildur bagarik
gudatuten geugaz.
Erromatarrak eurak
datoz axeturik
zapaltzeko usteaz
alde au bertatik;
baia doaz igesi
ondo lotsaturik,
esku bete gizonek
arpegi emonik.
Augusto Erromako
Enperadoreak
nai ebazan menpetu
euskaldun zagaiak;
baia oneek galtzarrai
erruz eraginik
iges arazo eutsen
euren mugeetatik.
Andi egin ebazan
Erroma zendoak
guretarren biotzak
bai eta besoak.
Ez...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • zabala
  • Joana
  • Joana
  • joan
  • Joan
  • Joana
  • Joana
  • Joana

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS