Karlistaldiak

Páginas: 21 (5201 palabras) Publicado: 23 de octubre de 2012
Sarrera
Karlistaldiak XIX. mendeko hiru garaitan Espainian gertatutako gerra zibilak izan ziren. Europako historian erregenahien arteko azken gerrak izan ziren.
1833 eta 1876 artean karlistek -Karlos infantea (Karlos V.a izango zena) eta bere oinordekoen jarraitzaileak- zenbait aldiz "Jainkoa, Aberria eta Erregea" lelopean matxinatu eta balio tradizionalak (legitimismo eta katolizismoa)aldarrikatu zituzten liberalismo hasieran eta gero errepublikanismoaren aurka.
1833an Fernando VII.a Espainiakoa hil zenean, bere laugarren emaztea zen Maria Kristina Borboikoa erregeorde bilakatu zen Isabel bere alabaren izenean. Honek bitan zatitu zituen bere mendekoak, alde batetik “cristinoak” edo “isabelinoak” eta bestetik “karlistak” izanda. Cristinoek erregeorde eta bere gobernua babestenzituzten, karlistek, berriz, Karlos infantea, Fernando VII.aren anaia, erregetzat zuten..
Euskal Herrian eragin handia eduki zuten, herritar gehienek Karlos erregegaien alde egin baitzuten. Bigarren Karlistaldia Katalunian nabarmendu zen bitartean, Euskal Herrian bereziki hirugarren gerra nabarmendu zen.

Nola hasi zen?

1793an, Frantziako erregea gillotinan hil zuten herrialde horretan gertatu zeniraultza zela eta. Ondoren, Espainiak gerra deklaratu zion Frantziari, artean Borboien dinastiak gobernatzen zuen herrialdeari. Konbentzioaren Gerra izeneko gatazka horretan, berriro botere politikoa kontrolatzen zuten handikien taldeen eta iraultzaren ildoa onartzen zuen gutxiengo progresistaren arteko tirabira zaharrak berriro azaleratu eta are larriagotu ziren.
Horren ondorioz, eraso eginzieten foruei, eta, zehatzago esanda,
herri-ondasun asko saldu ziren militarren talde handiak bidaltzeak zekartzan gastuak ordaintzeko, lurraldea babestu behar baitzen frantsesen mehatxuaren aurka.
Zamakolada ere gatazka esanguratsua izan zen. Arratiako merindadeko foruaren eskribau eta alkate Simón Bernardo Zamakolak proposatu zuen portu askea eraikitzea, "bakearen portua" izenekoa (Godoyrenomenez, Bakearen printzea) Abandoko elizatearen jurisdikzioan, eta Batzar Nagusiek proposamena onartu zuten dekretu bidez.

Portu hark Bilbo hiribilduaren ekonomi hondamena izan zen, eta ondotik, hiribilduen eta eremu lauaren arteko areriotasuna nabaria izan zen, Zamakolak Godoy-ri laga baitzion zerbitzu militarra, portua erabiltzeko baimenaren truke.
Independentziaren Gerrak sorrarazi zuenfrantsesen okupazio-aldian (1808-1814), hiribilduetako burgesia, erreformista eta liberala, Karlos IV.aren ministro-ohiak Mariano Luis de Urquijo eta José de Mazarredo almirantea buru zituela, José I.ari atxiki zitzaion. Gutxiengo hori saiatu zen euskal herritarron iritzia frantsesen kausaren aldera lerratzen, hiri eta landa eremuetako bizilagunen aurka. Handikiek eta kleroak xaxatzen zituztenazkenak, eta, gainera, nahikoa suminduta zeuden gorantz zihoan krisialdi
ekonomikoaren zioz. Hori dela eta, erlijioaren alde, ordena tradizionalaren eta moralaren alde altxatu ziren, hots, Fernando VII.ak ordezkatzen zituen balioen alde.

Bestalde, frantsesen okupazioa atzerriko inbasiotzat eta gehienek ulertzen ez zituzten ideia berriak indarkeriaz nork bere egiteko ezarpentzat hartu zuten, baitaforuari egindako erasotzat ere, zerga sistema berria ezarri baitzen garai hartan.

Horren arabera, jaurerriak 2,3 milioi erreal eman behar zituen, eta horietatik 4.918 erreal Leioak eman behar izan zituen. Zerga presio hark Euskal Herriko herritarren altxamendua eragin zuen; hartarako, Leioako elizateak 30 soldadu ere eman zituen. Horietako asko Longa eta Jauregi "artzaina"ren agindupeanborrokatu ziren. Bien bitartean, Cadizen Konstituzioaren oinarriak ari ziren finkatzen.

Konstituzio aldi horrek, etena izan zuen 1814ko maiatzaren 4an, Fernando VII.ak absolutismoa ezarri zuenean. Fernando VII.ak 1830a arte gobernatu zuen eta haren erregealdian berriro biziagotu ziren liberalismoarekin fidatzen zirenen eta gehiengoaren arteko tirabirak, lehenek pentsatzen zutelako liberalismoak...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS