Negu Teknikak Euskeraz

Páginas: 24 (5768 palabras) Publicado: 27 de febrero de 2013
NEGU TEKNIKA

A. SARRERA Naturako Kirol Jardueren Gidaritza erdi mailako heziketa zikloko gidariaren eskumena behe mendi eta mendi ertaina dira. Errealitate honek lan eremu zehatza finkatzen du aipaturiko zikloko ikasleentzat, alegia, ez du zailtasun handiko eremuetara bezeroak eramateko eskumenik ematen, ez eskalatzera, ezta goi mendiak bere baitan dituen betiereko elur eremuetara ere. Halaere, mendi ertainak, neguan maiz elurrez janzten dira, eta udan eremu lasaia zena eremu arriskutsu eta zail bilakatzen ahal da. Mendi gidariak arrisku horiek aurreikusi behar ditu, ibilaldia egin beharreko inguruneko ezaugarriak eta klimatologiari buruzko informazio bilduz eta behar den kasuetan ibilaldia tokiz aldatuz. Hala ere, litekeena da, ibilaldi baten baitan eguraldi aldaketa azkarra suertatueta baldintzak erabat aldatzea. Horri guztiari erabateko bermez erantzun ahal izateko, mendi gidariak elurraren ezaugarriak eta elurretan ibiltzeko teknikak ezagutu eta menperatu behar ditu. B. ELURRA Hotz dagoenean, alegia, atmosferako tenperatura 0ºC-tik beherakoa denean, atmosferako ur lurruna kondentsatu ordez, zuzenean sublimatu egiten da, ur lurruna horma kristal bilakatuz. Horma kristalak,airean dauden partikula mikroskopikoen (polen, hautsa ... ) inguruan itsatsiz sortzen dira eta ur lurruna edota ur tantak, kristal horien gainean sublimatu edo itsatsi ahala, handituz joaten dira. Horma kristalen neurria airean eskegita egoteko modukoa ez denean, alegia, nahikoa handitu direnean, elur maluta modura erortzen dira lurrera. 1. Egitura Elurra erortzen denean, malutak forma hexagonalaizan ohi du, baina forma horren baitan, aldaera eta neurri anitzak izaten ahal ditu. Malutaren forma eta neurri zehatza, airearen tenperatura eta malutak duen ur lurrun kantitatearen araberakoa da. Horma kristalak, tenperatura eta ur lurrun ezaugarri desberdinetako aire masak zeharkatu ahala, hasierako ezaugarriak aldatu egiten dira, kristal konplexu eta anitzak eratuz. Ondoren, eguzki, euri,haize eta tenperatura aldaketen eraginez, hamaika formatako elur malutak eratzen dira. Hona hemen elur maluta egitura desberdinak: a) b) c) d) e) f) g) h) i) j) Laminaduna Izarra Zutabea Orratza Dendrita kristala Ertz zabaleko zutabea Partikula irregularrak Graupel partikulak (kristal mikroskopikoen pilaketa) Elur bustia (horma barruan eta ura kanpoan). Txingorra (horma sendoa)

Ondorengomarrazkian kristal baten urtze eta eraldatze prozesua ikusten da: Elurraren dentsitatea, elurrak duen ur kantitateari dagokio eta baldintza atmosferikoen araberakoa da. Dentsitate guttienekoa, hau da, arin eta idorrena, hotz dagoenean erortzen dena da. Tenperatura zenbat eta altuagoa izan, orduan eta dentsitate handiagoa izanen du elurrak, alegia, astun eta hezeagoa izanen da. Elur egin berriaren urkantitatea, %1-30 bitartekoa izaten ahal da; mendian, eskuarki % 1-7 artekoa izan ohi da. Haizeak ere eragin handia du; zenbat eta haizetsuago, orduan eta dentsitate handiagoa izanen du elurrak. Elurra etengabe aldatzen ari da, eta beraz, goizean abiatzen garenean topatuko dugun elurra eta eguerdi edo arratsaldean jaisten garenean topatuko duguna, desberdina izanen da. Eguratseko ajenteen eraginak(haize, eguzki, euri ... ) elurraren hiru ezaugarri aldatzen ditu: egitura, dentsitatea eta tenperatura. Horregatik, elur mota desberdinak eta bakoitzaren ezaugarriak ezagutzea derrigorrezkoa da, kasu bakoitzean behar den materiala hautatu eta segurtasunez ibili ahal izateko. 2. Elur motak 2.1. Elur hautsa Erori berria den elurra da, hagitz arina, fina, soltea, hauts modukoa. Horma kristalak ez dira iabatere aldatu eta beraz, dentsitate guttikoa da. Nekeza da elur mota honetan ibiltzea, oinak barruraino sartzen baitira. Elur lerak egokiak dira elur hautsetan ibiltzeko. Azpian ongi finkatutako elurrik ez badago, elur jausiak gerta daitezke; elur jausi azkarrak dira eta mendizalearen arrisku biziena itotzearena da. 2.2. Elur pikortsua Udaberri aldera, egunez eguzkiak berotu eta gauean...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Serigrafia teknikak
  • Platon(Euskeraz)
  • Jesusen Mezua (Euskeraz)
  • Txostena (Euskeraz) "Kalean Erretzea, Bai Ala Ez?"

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS