Pertsiarren Manifestua

Páginas: 5 (1130 palabras) Publicado: 15 de noviembre de 2012
Iruzkina: Pertsiarren manifestua
Sailkapena:
Hemen dugun testu hau 1814ko Apirilaren 12an sortutako pertsiarren manifestua da, izen hau hartzen du, manifestu honek pertsiarren ohiturei erreferentzia egiten dietelako. Hortaz, gutun politiko bat denez, izaera politikoa duela esan daiteke. Baina, izaera juridikoa duela ere esan dezakegu testu honek Cadizeko konstituzioa alde batera utzi behar delaesaten duelako. Manifestu honen egilea ez da indibiduala, kolektiboa baizik, hau da, 1812an konstituzioa promulgatu eta gero Cadizeko gorteetan hautatutako diputatu talde bat zen , monarkari zuzenduta. Talde hau 69 diputatuk osatzen zuten eta absolutismoaren jarraitzaile sutsuak ziren. hortaz gain, talde hau goi nobleziaz eta kleroaz osatuta zegoen (Cadizko konstituzioarekin kaltetuak aterazirenak). Hartzailea pribatua da manifestu hau garai hortan errege zenari zuzenduta zegoelako, hots, fernandoVII-a. Gutun hau 1814ko apirilaren 12an argitaratu zen Madrilen Frantziaren aurkako Independentzia gerra bukatuta zegoenean eta sei urteko absolutista garaia hasi zenean. Gudaroste hau (independentzia gerra) bukatu eta gero, Fernando VIIa Frantziatik itzuli zen espainiara valençaiko itunasinatu eta gero. Bera kanpoan egon zen bitartean Cadizko konstituzioa sortu zen eskubideak eta askatasuna aldarrikatzeko eta estatua gidatzeko. Baina, Fernando VIIa itzuli zenean hau dena bertan behera utzi eta gorteen kontrako estatu golpe bat eman zuen eta antzinako erregimeneko absolutismora bueltatu zen. Bestalde, manifestua idatzi zenean, europako berrezarkuntza martxan hasi zen. Justu, napoleonenporrotak liberalismoaren indarra geldiarazten duenean. Urte berean, Fernando VIIk Valentzian gutuna jaso eta absolutistei bere laguntza eskaintzen dieeta liberalekin bukatzeko plana egiten du odol izuri gabe. Testu honek hau du helburu: cadizko konstituzioa (la pepa) eta idea liberalak indargabetzeko eta absolutismoa berrezartzeko konbentzitzea monarkari, hau da, Fernando VIIri. Azkenik, testuhau lehenengo mailakoa dugu gertaerak gertatu ziren momentuan idatzita dagoelako zuzenki diputatuen bidez.

Azterketa:
Testu honetan bi ideia nagusi ikus ditzakegu. Alde batetik, defentsa publiko bat egiten du eta monarkia absolutua justifikatzen du despotismo ilustratuarekin identifikatuta, hau da, monarka konbentzitzen sahiatzen da absolutismoa berrezartzeko nobleziaren eta kleroen laguntzaduela esanez. Bestalde, 1812ko konstituzioaren, cadizko konstituzioaz edo La Pepa izenez ezagutzen direnak ere, ideia liberalekin bukatzeko eskaera ere egiten da. Testu honek egitura logiko bat darama idatzian zehar, parte hauetaz eratuta: planteamendua, problema, justifikatutako parte bat eta konklusioa den eskaera multzo bat.
Lehenengo parrafoan, autoreak, hots, diputatuak garai hartan dagoenarazoa azaltzen dute: kaosaren menpe dagoen herrialdea gerra zegoen bitartean ezarritako ideia liberalen aldaketengatik. Orduan, erregea kanpoan izandako sei urteetan egondako ideia liberalen eraginkortasun eza adierazten da eta pertsiarren ohiturekin alderatuta nazioaren kaosa eta desoreka, monarka faltarekin identifikatzen dute. Ideia hauetan oinarrituz, erregearen botere handia eta absolutismoarenbeharra dagoela justifikatuta geratzen da.
Bigarren parrafoan argudioak agertzen dira . Monarkia absolutuaren oinarriak adierazten dira , dagoen arazoaren aurrean monarkia absolutua zergatik den aukera onena arrazoitzen da eta monarkia ez suprimitzeko arrazoia. Autoreen iritziz ideia hauek dira absolutismoa ezartzeko arrazoiak: arrazoia eta adimena, ilustrazio espirituari jarraituz etajainkoaren eta justiziaren zerbitzura jarriz.
Parrafo hortan, aurreko ideiaren ondoren , despotismo ilustratuaren pentsamendua garbi adierazten da. Errege absolutuak herriaren mesederako, onurako eta nazioaren ongizatea bilatzeko gobernatuko zuen( “Todo para el pueblo pero sin el pueblo”) ; biztanleak erregearen aginduak betetzera behartuta egongo lirateke menpekoak zirelako eta ez, herritarrak...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Pertsiarren Manifestua
  • Pertsiarren Manifestua
  • Pertziarren Manifestua Testu Iruzkina

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS