Programazio Pedagogikoa

Páginas: 17 (4045 palabras) Publicado: 13 de marzo de 2013
PROGRAMAZIO PEDAGOGIKOA
PROGRAMAZIOA
1. SARRERA
Zabaldu ikastetxea sortzearen arrazoi nagusia gizartean gertatzen ari diren aldaketei erantzuna eman eta haurrei kalitatezko hezkuntza bermatzea izan da. Gure ikastetxeko oinarriak gaur egun garrantzia galtzen ari diren baloreak eta printzipioak sustatzea izango dira, gure ustez ezinbestekoak bait dira haurren garapen integrala etaformakuntzarako. Ikastetxe euskalduna izango da, horretarako D ereduaz baliatuko gara, nahiz eta atzerriko hizkuntza alde batera ez utzi.
Haurrak bere hezkuntzaren protagonista izango da, ikasleak aktiboki parte hartuko du ikastetxearen funtzionamenduan. Irakasleak haurraren nortasuna eraikitzea lagunduko dio haurrari. Talde lanak sustatuko ditugu eta helburuak lortzeko lankidetza eta haurren arteko harremanakezinbestekoak direla pentsatzen dugu. Inklusioan sinesten duen ikastetxea gara eta horregatik haur guztiei aukera berdinak emango diegu adiskidetasuna bultzatuz.

2. TESTUINGURUAREN EZAUGARRIAK ZEHAZTEA
Zabaldu eskola publikoa, Gipuzkoako Hernani herrian dago kokaturik. Hernanik 18.500 biztanle inguru ditu eta Gipuzkoako herrialdean kokatzen da. Hernanin zehar barreiaturik badira zenbaitikastetxe, hala nola: Monjen ikastetxea, Urumea, Elizatxo eta Langile Ikastola besteak-beste.

Beste herrietan ez bezala, Hernanin ikastolen zonifikazioa ez da ematen; eta beraz, gurasoek erabakitzen dute euren seme-alabak zein ikastoletan matrikulatu nahi dituzten.

Ikastetxearen ezaugarriak:

Ikasturte honetan, Zabaldu Ikastolan 978 ume daude matrikulaturik, gehientsuenak herrikoak bertakoakdirelarik:
• Hernanin jaioak: 755
• Donostian jaioak: 112
• Beste herrietan jaioak: 77
• Euskal Herritik kanpo jaioak: 34

Esan beharra dago Zabaldu D ereduko ikastetxea dugula. Hortaz aparte, ume hauen familien maila ekonomikoari dagokionez, esan beharra dago nahiko maila altua dela. Haurren gurasoen lanbide nagusienak hauexek direlarik: irakasleak (ikastola, institutu zein EHU), mekaniko,erizain, dendari, arkitekto, etxeko lanak, elektrizista...
Bertako ikasleen familien egoera sozioekonomikoa erdi mailakoa da orokorrean. Ikastetxe honetako ikasleak, orokorrean euskaldunak dira, Hernanikoak dira gehienak hala ere azken urteetan Donostialdeako eragina nabaria da eta bereziki Donostiatik etorritako ume batzuk ere badira. Ikastetxea, bi instalakuntza desberdinetan banatua dago.Lehen zikloko umeak instalazio batzuetan egongo dira, eta bigarren eta hirugarren ziklokoak beste batean. Haur hezkuntzako zentroa da guri bereziki interesatzen zaiguna, programazioa 5 urteko umeei eskainitakoa izango baita. Bertan, eraikin nagusi bat dago, nonbeste gauzen artean ondorengo ezaugarriak dauzkan: erabilpen anitzeko gela, psikomotrizitate gela, jangela, dantza gela, laguntza gela,esperimentazio gela etab. Bestalde ikastetxeko baliabideen artean ondorengoak nabarmen ditzakegu: telebista, radio kaxeta, fotokopiagailua, botikina, kirol materiala, psikomotrizitaterako materiala, jostailuak, liburuak, jantokiko material, etab. Ikastetxe honek, bertako ikasleentzat eskolaz kanpoko ekintzak antolatzen ditu antzerkigintza tailerrak, psikomotrizitate jarduerak, eskulan tailerrak etamasaje tailerrak esaterako.

Gure arloak garrantzia handia du, haurraren garapenean motorraz aparte beste garapen guztietan parte hartzen duelako (jakintzan, gizarteratzean…). Gure lana da curriculum berrian finkatzen direnak ikasleei helaraztea. Horretarako, lehenik curriculumaren edukiak aztertu behar ditugu. Ondoren, eskola, ingurua, herria… aztertu behar dugu. Baita ere eskolako plangintza etaproiektuak kontutan hartu behar ditugu. eta azkenik, gure programazioa osatuko dugu.
Hau dena ikusita, gure programazioa egiterakoan oinarrizko gaitasunak edukiko ditugu kontutan. Gaitasun hauek izango dira hezkuntza etaparen bukaeran lortu beharrekoak. Gure arlotik, ahal dugun neurrian gaitasun hauek landuko ditugu.

3. IKASTETXEA:

- Egoera administratiboa:
Zabaldu ikastetxea publikoa...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS