Rembrant

Páginas: 6 (1317 palabras) Publicado: 18 de febrero de 2013
REMBRANDT. "Gaueko erronda".

a) Obraren analisia.

Talde-erretratu bat da koadroa, XVII. mendean Holandako eskolako artistek sarritan landutako gaia ukitzen du, beraz. Berez, korporazioen osaera pinturen bidez aditzera emateko ohituratik sortu zen talde-erretratuak egiteko joera, pinturak kasuan-kasuko korporazioaren egoitzan eskegitzen zirelarik. Rembrandt-ek errotik berritu zuen generotradizional hori. Ikus ditzagun eraberritze horren ezaugarriak:

Talde-erretratuaren ikuskera berria.

Alkabuzari-konpainia baten -Banning Cocq-ena, hain zuzen ere- enkarguz egina, talde-erretratuek zutenaz guztiz bestelako ikuskera erakusten digu. Oro har, horrelako erretratuak egiteko erabili ohi ziren mihiseak zabalagoak ziren altuak baino, eta bertan irudikatutako pertsonaiak mahaibaten edo bilera justifikatzen zuen beste edozeren inguruan eserita zeuden. Normalean itzala zen nagusi, konposizioa guztiz horizontala zen eta argia uniformea, atorren lepo zuri handiek argitutako aurpegiak itzalen artetik azalera ekartzen zituena.

Horrelako koadroek arras ongi konpontzen zituzten talde-erretratuen bi arazo nagusienak: alde batetik, pertsona-kopuru handi samarra irudikatueta guztiei antzeko garrantzia emateko aukera ematen zuten; bestetik, barregarriak gerta zitezkeen pose artifizialegiak eta teatralak saihesteko bide aparta ziren, asmoa "talde-argazki" bat egitea besterik ez baitzen.

Rembrandt-ek ez zion bide horri jarraitu, aitzitik, konbentzio ororen aurka zegoen bide bat hartu zuen, bere independentzia eta bere hizkuntza pertsonalaren izaera esklusiboaaldarrikatuz. Karrika batetik irtetzen ari zirela irudikatu zituen alkabuzariak, pertsonaien indibidualtasuna unearen dinamikaren azpian jarri zuelarik, unea bera baita obraren gune emozionala. Taldea horrela ageri da, argazki-kamera batek bapatean harrapatuta bezala.

Hori dela-eta, konposizioa guztiz bizia da, asmo handirik gabekoa. Mugitzen ari den irudi bakoitza plano desberdin bateankokatuta dago eta pertsonaia guztiek jarrera desberdinak dituzte (bat alkabuza garbitzen ari da, beste bat bandera zabaltzen,...), benetan mugitzen ari balira bezala. Gainera, erretratatuak eta kaleko eszenak nahastu ditu, erretratuari koadroa enkargatu zion taldearekin inolako zerikusirik ez duten elementuak erantsiz: neskatila bat, argi biziz inguratua eta txori bat eskuan duela alkabuzarien arteankorrika, nano bat, zaunka ari den zakur bat, etab.

Eszenaren ikuskera horren arabera, erretratuan azaltzen diren guztiek ez dute jada garrantzia berbera konposizioan; batzuk besteak baino leku nabarmenagoetan ageri dira: Konpainiaren kapitaina, banda gorri bat jantzita, eta haren ordezkoa, satenezko arropak dituela, erdi-erdian daude eta argiak bete-betean jotzen die; gainontzekopertsonaiak, berriz, bigarren plano batean azaltzen dira. Era berean, pertsonaia bakoitzak jarrera desberdinak dituenez, zenbait irudi argi eta garbi ikusten da, beste zenbait, ordea, itzalpean galtzen da, buruak soilik soma daitezke iluntasunean (adibidez: bati aurpegi erdia besterik ez zaio ikusten, beste bat hirugarren mailan dago, hirugarren bat argi-ilunetan lausoturik dago...).

Konposiziohorren erruz, ordenarik gabeko talde-erretratuak pentsa ezinak ziren garaian eta erretratatuak bere burua argi eta garbi ikusi behar zuen hartan (guztiek diru berbera ordaindu baitzuten, bai atzekoek eta baita aurrekoek ere!), enkargua egin ziotenek ez zuten obra oso pozik hartu. Ikus dezakezunez, Gaueko Erronda obrak berrikuntza handiak ekarri zituen zenbait alderditan:

Alde batetik, multzoada nagusi, hots, eszena; hala ere, ez da erretrataturiko pertsonaien balio indibiduala galdu, erraz antzeman baitaitezke.

Beste aldetik, argia modu berrizalean erabilita dago. Uniformea izan gabe, espazioa osatzen eta taldea "eratzen" laguntzen du nolabait: hondo ilunetan pertsonaiak nabarmentzen dira, argi-izpiek zuzenean edo zeharka jotzen dietelarik. Eszena, hala badirudi ere, ez da...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Rembrant
  • Reseña rembrant
  • Analisis obra mujer bañanadose en el rio rembrant
  • Rembrant

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS