Unibertsoari Buruzko Galderak

Páginas: 8 (1821 palabras) Publicado: 17 de octubre de 2011
UNIBERTSOARI BURUZKO GALDERAK

1.- Nolakoa da unibertsoa?

• Tamainari dagokionez, ezin da zenbaki zehatz bat esan baina, bilioika argi urtetako luzera dauka, eta zabaleraz hitz egiten dugunean, berriz, 78.000 milioi argi urtekoa dela esaten da. Guk ikus dezakegun unibertso zatia 46.500 milioi argi urtekoa da.
• Formaz mintzo garenean, planoa dela esaten da, zimur batzukdituena. 3 dimentsiotakoa da.
• Kolorea berriz, nahiz eta hasiera batean beltza zela uste, kafe ebaki kosmikoa dela ziurtatu da.

2.- Noiz eta nola sortu zen?

Unibertsoa duela 13.500 eta 15.500 milioi urte artean sortu zela uste da. Baina, zehazki esanda, duela 13.700 milioi sortu zen.
Nola sortu zen esaterakoan astronomo guztiak edo gehienak ados daude: unibertsoa Big Bangleherketaren ondorioz sortu zen.

3.- Noiz eta nola bukatuko da?

Hemendik 2,0x1010 urtetara amaituko da unibertsoa, edo hori uste da.
Nola bukatuko den azaltzeko garaian bi teoria posible daude:
1. Big Crunch: teoria honen arabera, unibertsoko materia guztia berriro bilduko edo uzkurtuko da eta honen ondoren beste unibertso berri bat egingo da. Teoria hau ezeztatua geratu da,unibertsoa hedatzen doalako denbora guztian.
2. Big Rip: teoria honen arabera berriz, unibertsoko gorputzak gero eta gehiago urrunduko dira eta grabitate indarra ere desagertu egingo da ondorioz, planetak, izarrak eta atomoak suntsituko dira.

4.- Argirik igortzen ez duen gorputz bat aztertu edo ikus daiteke? Nola?

Ezin da aztertu. Badakigu hor daudela, gorputzak uhinak igortzendituztelako eta guk uhin horiek detekta ditzazkegulako. Ondorioz, badakigu hor daudela, baina ezin ditugu aztertu materia iluna direlako eta materia ilun hori espektro elektromagnetikotik igarotzen ez denez ikusezina delako.

5.- Zergatik mugitzen dira galaxiak?

Grabitate indarrak gorputzak zentro baterantz erakartzen ditu, horregatik, unibertsoak galaxiak erakartzen ditu. Baina duela gutxi,zientzialari batzuk, energia iluna aurkitu zuten. Indar hau unibertso osoan zehar dago, %90 da. Energia honek grabitatearen kontrakoa egiten du, eta horregatik unibertsoa zabaltzen doa.

6.- Nola jakin galaxia bat beste bat baino azkarrago mugitzen dela?

Hori jakin ahal izateko, galaxiak non dauden jakin behar da. Urrunago dauden galaxiak gertuago daudenak baino azkarrago mugituko dira. Horrekesan nahi du, zenbat eta urrunago dauden galaxiak gero eta azkarrago mugitzen direla uhinak luzeagoak direlako. Gertakizun horri Doppler efektua esaten zaio. Adibidez, GR8 galaxia, Enana de Can Mayor baino azkarrago mugituko da, zeren eta GR8 5.200.000 argi urtetara dagoelako eta Enana de Can Mayor, berriz, 25.000 argi urtetara.

7.- Galaxia guztietan ba al dago zulo beltzik?

Astronomo guztiakados daude ia galaxia guztien nukleoetan zulo beltz supermasiboak daudela esatean. Zulo beltz hauek sortzearen arrazoi nagusia edozein izarren masa Eguzkiarena baino 5 aldiz handiagoa denean, daukan erregai guztia xahutzen du eta bere buruaren kontra kolapasatzen denez, zulo beltzak sortzen dira.

8.- Materia nola antolatzen da unibertsoan?

Izarrak galaxiatan biltzen dira. Galaxiak, berriz,talde lokaletan. Talde lokalak, galaxia kumulutan. Eta azkenik, galaxia kumuluak unibertsoan.

UNIBERTSOA ( GALAXIA KUMULUAK ( TALDE LOKALAK ( GALAXIAK ( IZARRAK
(Bilioika planeta (Virgo galaxia (gurea) ( 30 galaxia ( Esne bidea ( Eguzkia

9.- Espazioan hutsa besterik ez badago, nola transmititzen dira uhinak?

Bi uhin mota daude:
• Uhin mekanikoak:uhin mekanikoek ingurune fisiko bat behar dute hedatu ahal izateko, hau da, airea edo dena delakoa behar dute hedatzeko. Adibidez, soinuak airea behar du transmititzeko.
• Uhin elektromagnetikoak: uhin elektromagnetikoek, berriz, ez dute ingurune fisikorik behar hedatzeko, ondorioz hutsean ere transmititu daitezke inolako arazorik gabe.

10.- Non dago Eguzki sistemaren muga?

Eguzki...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • galderak
  • Birusaren galderak
  • Galderak
  • Artikulo Baten Galderak
  • Konduktimoari buruzko adibideak
  • Euskal estatutuari buruzko legea
  • Gizarte: Gerra Hotzako galderak
  • Ezkontza Onartzeari Buruzko Hadita

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS