Hizkuntza Borroka

Páginas: 9 (2128 palabras) Publicado: 22 de enero de 2013
Gaitasun Komunikatiboa | Hizkuntza borroka |

Gaitasun Komunikatiboa | Hizkuntza borroka |

Hizkuntza borroka
0. Abstract
Artikulu akademiko hau hizkuntza borrokaz mintzatzen da, euskara, 2 estatuen artean egonik, jasaten duen zapalkuntzaz hain zuzen. Euskarak historian zehar inposaketa ugari jasan ditu eta inposaketa horiek gaur egunean duten eragina aztertzen da artikulu honetan. Bidebatez, gazteak euskararekin duten harremanaz hausnartzen da, dituzten arazoak azalaraziz, izan ere, gazteak etorkizuneko gizartea dira. Horren aurrean euskara bultzatzeko eta egunerokotasunean erabiltzeko teknikak aipatzen dira.
 Sarrera

Euskal Herrian euskaldun gehienak , gutxienez elebidunak gara. Hegoaldean euskara gaztelaniarekin kontaktuan dago eta Iparraldean, ordea, frantsesarekin. Hauhorrela izanik, beraien konstituzio eta marko juridikoen bidez oztopoak jarri dizkiote gure hizkuntzari eta horren ondorioz ez gara nahi dugun hizkuntzarekin bizi, baizik eta preso gaude beste hizkuntza baten menpe. Eta ez dugu nahi horrela luzaroan bizi, gure hizkuntzak dagokion tokia hartu behar du bai gure bizitzetan eta bai euskal gizarte osoan.
Euskal herriko arazo horren izenahizkuntza-borroka da eta hau hizkuntza komunitate bakoitzak bere interesak dituenean eta horiek sarri askotan bateragarriak ez direnean gertatzen da.( Katalunia soziolinguista) Baina honen jatorria elebitasun soziala da, diglosia beraz. Hau da, euskarak, gaztelaniak eta frantsesak funtzio batzuk bete zituzten garai batean eta batak ez zuen bestea ordezkatuko. Beraz, mundu elebakarrak ez luke horrelakogatazkarik ezagutuko, baina horrelako mundua ilusioa baizik ez da. Gizarte eleanitza behar da hizkuntza-borroka sortzeko baita diglosia gertatzea gainera, eleaniztasuna gizarteen aberastasun kultural handienetakoa da.
Esandako gatazka hori gehiengoaren hizkuntzaren eta gutxiengoaren arteko, edo boterearen hizkuntzaren eta hizkuntza gutxituen artekoa izaten da. Gure kasuan, frantsesa eta gaztelaniaboteredunena edo gehiengoena izango litzateke eta euskara gutxituena edo gutxiengoena, beraz hizkuntza ahula.
Hizkuntza Ahula
Ahuldutako hizkuntza, zer da? Hiztun-elkartea baten ohiko hiztunak ezin diola bere buruari eutsi, hau da, galtzeko arriskuan dagoen edo bere bizi-iraupena mehatxupean daukan hizkuntza da. Belaunaldi batetik bestera atzeraka doana; gero eta hiztun gutxiago baliatzen direlahizkuntza horretaz eta hiztun horiek gero eta esparru gutxiagotan erabiltzen dutela. Beraz, ondorioztatu dezakegu ahultzen den hizkuntza, ahultzen den hiztun-elkartea ekartzen duela.
Hizkuntza baten ahultze prozesuan bi osagai daudela esan dezakegu, demografikoak, gero eta hiztun gutxiago daudela eta funtzionalak, gutxi egon arren daudenak gero eta esparru murriztuagoetan erabiltzen dutela. Halaere komenta dezakegu hiztun kopuruarena nahiko erlatiboa dela. Herrialde txiki batean non 50.000 hiztun dauden, bere jatorrizko hizkuntzan hitz egiten dutenak gizarteko esparru denetan, hizkuntza hori ez dago ahultze prozesuaren barruan.
Ahultze kontua alde batera utzita, zer da hizkuntza bat bizirik egotea? Eta hilda egotea? Hizkuntza bat bizirik diharduela esan dezakegu hizkuntza bat etxeanikasten denean, gizarteko esparru guztietara zabalduta dagoenean , eremu formal eta informal batean erabiltzen denean edo gizarte oso bat hizkuntza horretaz elikatzen denean. Hilda dagoen hizkuntza batek, ama-hizkuntza izatearen ezaugarriak erabat galdurik ditu.( Mikel Zabalbidek “Ahuldutako hizkuntza indarberritzea: teoriak zer dio?”)
Ideia hau gure hizkuntzara ekartzen baldin badugu, non kokatukogenuen euskara? Hilda dago? Euskara ez dago hilda, ezta gutxiago ere. Ondarroa edo Goizuetara hurbiltzen bagara bertan euskaraz bizi dira herritar gehienak. Hala ere, argi dago Euskal Herri osoan ez dagoela egoera berdina eta bizirik egon arren bizi-maila edo osasun desberdinak daudela, ez delako berdina bizirik egotea edo osasuntsu egotea.
Baina, nola lortu dezakegu hizkuntza bat indartzea?...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Curriculum Aniztasuna. Hizkuntza Gizarte esparrua.
  • Hizkuntz paisia

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS