Infecciones Nosocomiales(En Euskera)

Páginas: 8 (1853 palabras) Publicado: 5 de marzo de 2013
INFEKZIO NOSOKOMIALAK


SARRERA

Infekzio nosokomiala (nosocomium latinez “ospitale” deritzo)osasun eremu batean (klinikan, ospitalean…) harturiko infekzioa da. Infekzio-sorburu nagusiak bakterioak, ondooak, birusak eta parasitoak dira. Osasun langileek haien lantokietan hartzen dituztenak ere infekzio nosokomialtzat jo daitezke.

Infekzio hauek ospitaletako arazo garrantzitsuenetariko batdira. Herrialde garatuetan, ospitaletan sartzen diren gaixoen %5-10ek (azkeneko hau arreta intentsiboko ataletan) infekzioa harrapatzen dute haien egonaldian. Adibidez, Estatu Batuetan 2 milioi inguru infekzio nosokomial agertzen dira urtero zuzen edo zeharka 80 000 hildako eragiten dituztenak eta, Italian 500.000-600.000 kasu.

Klinika eta ospitaleetan gehien harrapatzen diren infekzioekgernu-aparatuari, zauriei, arnas-aparatuari eta odolari eragiten diete batez ere. Infekzio horiek gailu baskularretatik sartzen dira eta mikroorganismoak gorputz osora hedatu, edota toki jakin batean geratzen dira . Horren arabera, infekzioa larriagoa edo arinagoa izan daiteke.

Gaitzen artean zistitisa, pneumonia, septizemia, gastroenteritisa, HIESa, hepatitisa, zaurien eta azalaren infekzioak,etab.. Aipatzekoa da ospitaletan harrapatzen diren infekzioen %1a izaten dela arriskutsua, gehienetan lehendik arazo larriren bat dutenek harrapatzen dituztelako. Ospitaleetan, infekzio gehienak ez dira airetik transmititzen, askotan hori uste den arren. Orokorrean, kontaktu hutsarekin transmititzen dira mikroorganismoak gaixo batetik bestera.

Zaintza handiko unitateetan arrisku handiagoa dagoinfekzioak harrapatzeko besteetan baino. Unitate horietan, or-ohar , lau pertsonatik bat infektatuta dago. Unitate horietan neurri zorrotzagoak hartzen dituzte, normalean airea iragazi egiten da, airean egon daitezkeen mikroorganismoek iragazkia ez dutela zeharkatuko bermatzeko. Eta badaezpada ere, gaixoak gela ezberdinetan egoten dira.



INFEKZIOA HARRAPATZEKO ARRISKU FAKTOREAK


Infekzioaharrapatzeko joera handiagotu egiten da bertan biltzen diren hainbat arrisku-faktorerengatik:

- Bertako gaixoen populazioa sentikorragoa da infekzioekiko biztanleria osasuntsua baino. Ospitaletako gaixo ugarik inmunitate-sistema ahula dute haien gaitzaren ondorioz edo ezartzen zaien tratamenduaren ondorioz. Baldintza horietan beste gizabanakoentzat kaltegarriak ez diren mikrobioak patogenoakbihurtzen dira ospitaleko biztanle gaixoentzat.
- Osasun eremuetan infekzio larriak dituzten gaixoak daude, mikrobio (birus edo bakterioen) eramaileak direnak. Mikrobio arriskutsu horiek klinika eta ospitale askotan pilatzen dira hain zuzen ere.

- Ospitaleetan erabiltzen diren hainbat teknika eta prozedurek infekzioak errazten dituzte: ebakuntzak (barruko organoak kutsadura-iturriekin kontaktuanjartzen dituztenak), kateterizazioa, biopsia eta bizkarrezurreko ziztadak (larruazaleko hesia zulatzen dutenak, mikrobioen sarrera erraztuz), odol-transfusioak (garai batean infekzio-iturri askoren eragileak),…

- Amaetxeetako jaioberriek sistema immunitario garatu gabea dutenez oso gaitzikorrak dira infekzio desberdinetarako.

- Inmunodepresiorako erabilitako hainbat drogek infekzioaedukitzeko aukera areagotzen du.

- Infekzioa kontrolatzeko erabiltzen diren antibiotikoak direla eta, mikroorganismoak erresistente bihurtzea ahalbidetzen du.

Infekzio hauek ekiditeko garrantzi handikoa da tresneria eta ingurugiroaren esterilizazioa ospitaleetan. Ebakuntzak, esaterako, ingurugiro esteril batean burutu behar dira, ebakuntza geletan, tresneria osoa ere esterila izanik.INFEKZIO-SORBURUAK

Infekzio nosokomialak eragiten dituzten mikroorganismoak gaixoaren, ospitalearen eta ingurune geografikoaren araberakoak dira eta bakterio, onddo, birus eta parasitoek sortarazten dituzte, infekzio gehien eragiten dituztenetatik gutxien eragiten dituzteneraino. Arriskutsuenak bakterio Gram (+) eta Gram (-) ak dira.

Gram (+)ak giza gorputzean izaten ditugu eta zaintza handiko...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Infecciones nosocomiales
  • Infecciones Nosocomiales
  • Infecciones nosocomiales
  • infeccion nosocomial
  • Infecciones Nosocomiales
  • Infecciones nosocomiales
  • Infecciones nosocomiales
  • Infecciones nosocomiales

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS