Jolas heuristikoa

Páginas: 9 (2128 palabras) Publicado: 27 de abril de 2011
( ZER DA JOLAS HEURISTIKOA?

Bizitzako lehenengo urteetan, inguruaren azterketa eta esperimentazioa dira, haurrak bere garapen kognitiborako gehien erabiltzen dituen ekintzak. Bere buruari honakoa galdetzen dio: nolakoak dira gauzak? Zein forma dute? Ze sentsazio sortzen dute horiek ukitzean? Zenbat pisatzen dute eta nola puskatzen dira? Tolesten edo zimurtzen al dira? Nola erortzen dira? Zesoinu egiten dute? Zer egin daiteke beraiekin? Bata bestearen barruan sartzen al dira? Nola ixten dira? Mantentzen al dira? Hauek dira haurrak izan ditzakeen zalantzetariko batzuk, bere eskura hainbat objektu jartzen zaizkionean. Ekintza hauek jakitearen beharra asetzen dute eta autonomia handitzeko lagungarriak dira. Honetarako, oso erabilgarria den jolas bat dago, jolas heuristikoa alegia.Jolas heuristikoa asmaketaren, sorkuntzaren, aurkikuntzaren eta esperimentazioaren jolas ludikoa da. 12-24 hilabete bitarteko haurrari zuzenduriko heziketa sistema bat da, non bertan haurrari, bere kabuz gauzak deskubritzea irakasten zaion. Objektu desberdinak eskaintzen zaizkio eskura eta modu askean erabiltzen ditu horien aukerak esploratuz eta horien ezaugarriak, erabilerak, orekak, kantitateaketa gainerako alderdiak deskubrituz. Hortxe dago jolasaren gakoa. Haurrak dakienetik abiatuta, bere aurkikuntza propioak egiten ditu, egitura kognitibo berriak sortuz.

Jolas heuristikoan haurra da bere ikaskuntzaren protagonista, berak ikertzen du, batzuetan bakarrik, besteetan bere ikaskideekin. Jolasa haurraren interesaren arabera egiten da, material erakargarria eta motibazioa pizten dutenakeskainiz, azterketara bultzatzen dutenak. Jolas heuristikoa buru-jarduera da, eta beren ikasketaren eragile izateko aukera ematen die haurrei. Ikasketa horrek “asmatu / huts egin” saiakerak ditu oinarrian, eta, ondorioz, ez dago porroterako lekurik, erabiltzen diren materialen bidez ez baita helburu
jakin bat lortu behar. Ez da funtzionamendu zehatz bat jarraitzen, horrela haurraren sormena etagarapena bultzatuz.

Beraz, jolas heuristikoa, haurrak beharrezkoa duen eta ikaskuntza mota guztien garapena indartzeko egiten den ekintza naturala da, honen ekintza espontaneoak, bat-batekoak indartzen dituelarik. Ondorioz, haurrak kontzeptuen prestakuntzarako lehenengo oinarriak jartzen ditu eta pertsonenganako eta gauzenganako jarrerak ikasten ditu. Aipatutakoaz gain, kausa-ondorioerlazioa eta oinarrizko kontzeptu batzuk, adibidez, barru-kanpo, kantitateak, asko gutxi ikasten ditu.

Honen bidez, haurrak ikasi beharreko edukiak modu aproposagoan egituratu, harremanetan jarri eta finkatzen ditu. Lehen aipaturiko moduan, haurrak objektuak manipulatu, beren ezaugarriak aztertu, sortzen diren aldaketez ohartu eta bere ekintzen ondorioak ikusteko aukera du. Objektuen jarrerenaurkikuntzak egiten ditu, baita naturako legeenak. Honela bere ikaskuntza eraikitzen doa.

Eskuartze gisa jolas askearen eta gidatuaren artean kokatu beharko litzateke jolas hau. Askea da, ez duelako aurrez ezarritako eta bete beharreko kontsigna, jarraibide edo erreferentziarik. Gidatua da “gela” espazioan, “berariazko egun batean” gertatzen delako eta iraupen bat duelako.

( HELBURUOROKORRAK: ETAPAKOAK ETA ARLOKOAK

Norberaren gorputza ezagutu, aurkitu eta kontrolatu, beren ekintza nahiz adierazpenezko gaitasun eta mugak baloratuz.

- Gero eta era autonomoago batean ihardun eta ekimenerako gaitasuna nahiz norberarekiko konfidantza garatu.
- Harreman sozialak gero eta eremu zabalago batean eraiki, entzuteko jarrera bereganatuz, besteen interesakerrespetatuz.
- Harremanak eduki, afektuzko adierazpenak elkarbanatuz, aniztasuna errespetatuz, laguntza nahiz elkarlanezko jarrerak garatuz.
- Bizi ezagutu edo irudikatu duten errealitatearen alderdi ezberdinak errepresentatu eta gogoratu, eta jolasak nahiz beste errepresentazio eta adierazpen formak erabili.
- Hitzezko lengoaia ohiko komunikazio egoeretara egokituz erabili, beren ideia,...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • jola
  • Jola
  • jola
  • jola
  • jola
  • jola
  • Jola
  • Jola

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS