Marxismo

Páginas: 5 (1099 palabras) Publicado: 5 de enero de 2013
ANTON SEMIÓNOVICH MAKARENKO

[pic]




BIZITZA



Ukrainako Jarkov izena zuen probintzia bateko Bielopoli herrian jaio zen 1888ko martxoak 13an. Zazpi urte geroago, 1895ean eskolan hasi zen, hemen bederatzi urte igaro ondoren bukatzen du. Geroago irakasle izateko prestaketa kurtso batean onartua izan zen eta ikasketa hauek bukatu ondoren, 1905ean bere aitak lan egiten zuentrenbideko eskolan irakasle moduan lehen esperientzi pedagogikoak eduki zituen.

Lehen gerra mundialaren bitartean bere formazioa bukatzen du eta irakaskuntzaren institutuak urrezko domina eman zion lortutako emaitzengatik eta Bigarren Hezkuntzan irakasteko titulua lortu zuen. 1917an, iraultza izan baino hilabete erdi arinago, lehen hezkuntzako zuzendaria izendatu zuten egin zuen lanagatik.Ikasketen aldia izan zen erabakigarri bere formakuntzarako irakasle moduan, eta hezkuntza sistema zaharren berritzaile nahia pizteko. Bere sinesmenak langile mugimendu iraultzailera hurbilduz joan ziren eta literatura demokratikoko orrialderik esanguratsuenak irakurtzen hasi zen: Chejov, Turgenev, Korolenko, Lermontov, Pushkin, Gogol eta bereziki Gorki, bere gidari eta maisua izan zena eta geroagoezagutu eta laguna bihurtu zena.


1929tik 1935era umezurtz, arau- hausle eta etxerik gabeko gaztentzat “Maximo Gorki” izeneko eskola zuzentzea proposatu zioten.
1935ean "Comuna Dzerzhinski"ren zuzendaritzaren ardura hartu zuen eta "Colonia Gorki" erabilitako irakaskuntza eredu berdina erabili zuen. Han zegoela idatzi zuen bere lehenengo liburua, Mars 30-go goda. Geroago bestelakoargitalpenak plazaratu zituen; Pedagogiceskaja poema, Cest’ (Ohorea) eta Flagi na basnah (Dorretako ikurrinak).
Bere mezu pedagogikoa zabaltzeko ahalegina egin zuen, konferentzi, egunkarietako artikuluekin eta irrati saioen bitartez. Bere konferentziak irakasle eta gurasoei zuzenduta zeuden eta hauetatik lortu zituen ekarpenak Eskola hezkuntzaren arazoak liburuan bildu zituen.
Bestelako ekintzaaipagarriak ere egin zituen, hala nola, umezurtzentzako lankidego etxeak egin zituen errusiar iraultza amaitzean. Zuzendari boltxebikeek umeak Estatuaren semeak zirela zioten eta ez zuten nahi nekazariek haietaz baliatzea haien lana egiteko, beraz haien hezkuntzaz arduratzea erabaki zuten.
1939ko apirilaren 21ean Moskun hil egiten zen.





PENTSAMENDU PEDAGOGIKOA
HEZKUNTZA IKUSPUNTUABere ikuspuntua Hezkuntza komunistaren aldekoa da, Marxismo Leninismoa-k soziopolitikoki proposatutako printzipioetan oinarritzen dena. Hezkuntza komunista edo sozialistaren printzipioek esplotazio kapitalistaren kuestionamenduan oinarritzen dira, ustiatutako gizarte-klasea egoera berri batera eraman eta dituen ahalmen potentzial guztiak (fisikoa, mental eta espiritualak) garatzeko aukeraazpimarratzen du.
Horretarako eskolako bizitza laneko bizitzarekin lotzen duen hezkuntza modeloa proposatzen du, aurrenekoak jakintza zientifikoa lan produktiboan txertatzea ahalbideratu dezakeela produkzioa ekintza kontziente bihurtuz. Horrela lanaren zatiketa soziala desagerrarazi daiteke lan intelektuala eta lan manuala bereizi gabe, eta bigarrenaren ustiaketa lehenengoak egin ez dezan.Gainera kultur hezkuntza edo espirituala, hezkuntza modelo Proletarioaren kultura unibertsalagatik aldatu beharraren alde agertzen zen.
Azken hau da egilearen helburu nagusia, bere langile-klasea ahaztu gabe hezkuntzak onura kolektiboa izatearen garrantzia, umeek indibidualki ikasitako jakintza eta balioak gizarte komunistarengan esleitu beharra. Interes pertsonalen gainetik sistemakinbertitutako denbora eta baliabideak gizarteari ordainetan eman beharra defendatzen du, bere pentsamendu komunista agerian utziz.

JARRERA PEDAGOGIKOA
Hezkuntza umearen beharrizanetara ezik kolektibitatearen ongizatera bideratu beharra azpimarratzen zuen, betiere gizartea edota Herriaren onerako. Hezkuntzak gizartearen legeen arauetara moldatzera behartzeko funtzioa betetzen du, eta hori...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Marxismo
  • Marxismo
  • marxismo
  • el marxismo
  • Marxismos
  • MARXISMO
  • Marxismo
  • Marxismo

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS