Platon

Páginas: 2 (332 palabras) Publicado: 22 de marzo de 2011
PLATON. Testuinguraketa
Platon Atenasen jaio zen K.a. V. mendean, familia noble batean. Bere mailako ohiko hezkuntza jaso zuen, baina Sokrates ezagutu zuenean, benetako jakinduriaren bidea beremaisuarekin aurkitu zuela uste izan zuen.
Atenasen demokrazia ezarri zen. Egoera horretan, hiritarrek jo lezaketen helbururik gorena politikan arrakasta lortzea zen. Hori dela eta, erretorika,entzuleak konbentzitzeko moduko argumentu sendoak plazaratzeko artea, guztiontzako ikaskizun bihurtu zen.
Sofistak, hau da, jakinduria-irakasleak, agertu ziren orduan erretorika eskolak ematera. Sofistakerlatibistak eta eszeptikoak ziren. Entzuleria edonola konbentzitzea garrantzitsuago bihurtu zen argudioetan egia bera erabiltzea baino. Demokrazia demagogia bihurtzen ari zen.
Senideen lanbidearenildotik, Platonek eginkizun politikoei eutsi beharko zien, baina demokrazia ezarri berri hartako auzitegiren batetik Sokratesen aurkako salaketa jarri eta heriotza zigorrera kondenatu zuten eta horrekPlaton erabat hunkituta utzi zuen.
Une horretatik aurrerantzean, politikan jarduteari gaitziritziko dio, eta demokrazia-sistema ustel hori garbitzeko, gizarte-antolakuntza perfektua asmatzeari ekinzion. Errepublika liburua da Platonen politikazko hausnarketak biltzen dituen testurik aipagarriena. Aristokrazia horren erronka estatuan zuzentasuna nagusitzea da eta hori lortzeko bidea agintariekprestakuntza aproposa, hezkuntza egokia, jasotzea izango da.
Platonek hainbat filosoforen eragina jaso zuen. Batetik, Parmenidesena. Honek gauzen gaineko ikuskera arrazionalari eutsi behar diogula dio,benetan badena, hau da, egonkorra eta ezagungarria dena da errealitate bakarra. Bestetik, Pitagorikoena. Hauen arabera, matematikaren printzipioak izakien printzipioak berak dira, zenbakiek eratzendute unibertsoaren izaera. Platonek ere matematikari oso garrantzi handia emango zion. Bestetik, Platon bat etorriko da pitagorikoekin arimaren hilezkortasuna eta transmigrazioarekin eta jakinduriaren...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Platon
  • Platon
  • Platon
  • Platon
  • Platon
  • Platon
  • Platon
  • platon

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS