Platon

Páginas: 11 (2562 palabras) Publicado: 28 de diciembre de 2011
PLATON
TESTUINGURUA:
Greziako filosofia ez zen Atenasen sortu, Asia Txikiko greziar kolonietan baizik Mileton, Efeson… eta beste zenbait hiritan oso egoera berezia sortu zen, munduari eta gizakiei behatzeko beste modu hura sortzeko. Garrantzi handiko portuak ziren hiri haietako gehienak eta ,beraz, ideiak trukatzeko toki bikainak. K.a. 600. Urte inguruan itsasoaren eta lehorraren muga horiborborrean zegoen. Hori baino lehentxeago, leku haietan, fenizierazko alfabetoaren berri jakin zuten greziarrek eta elezaharrak eta pentsamenduak gordetzeko aukera eman zien horrek.
Lehendabiziko pentsalariek mundu fisikoari edo naturari buruzko hainbat gai argitu nahi izan zituzten, antzinako mitoek ematen zituzten azalpenak ez zirelako aski haientzat. Behatutako natura horretan aurkitu nahi zutenmunduan diren gauza guztien iturburua edo funtsezko osagaia. Hainbat izan ziren lehen filosofo hauek, adibidez, Heraklitok gauzak etengabe ibilian dabiltzala zioen. Hori adierazteko irudirik ezagunena ibaiaren metafora da; “ibai berean sartuta ere, inoiz ez da ur berbera ibaian behera datorrena”. Parmenides beste pentsalari bat izan zen eta honek , ordea, izatea zerbait “sortu gabea, suntsiezina,osoa, higiezina eta amaigabea” bezala ikusten du.
Geroago, hitz egiteko eskubidea demokraziaren oinarria zen garaian kokatu behar dugu Sokrates. Honek plazetan denei eskaintzen zien irakaskuntza, sofisten espirituari jarraituz. Platonen esanetan, honek bereizi zuen gainerako sofistengandik: erlatibismoa gainditu eta nolabaiteko egia absolutua erdietsi nahi izatea. Sokratesen arabera, kontzeptuaaurkitzea du helburu zientziak, eta oinarria, galdera sokratikoa:zerbait zer de galdetzea. Honen metodoa ironian -norberaren ezjakintasuna onartuta soilik irits gaitezke ezagutzara- eta maieutikan -ironiaren prozesua osatzen du, arima edo adimenean lo zeuden ezaguerak iratzartzen baititu. Kontua ez da solaskideari ez dagozkion ezagutzak eskaintzea, dagoeneko badituen ezaguerak berarengan ernaraztebaizik-.
Periklesen garaian (478-432), sekulako garapen politikoa gertatu zen eta batera garapen kulturala ere bai. Garapen politikoari dagokionez, IV. eta V. mendeetako aldaketak itzelekoak izan ziren: demokraziak herritarrei asanbleetan parte hartzako aukera eman zien, ondorioz, erretorika eta oratoria oso sakon landu ziren. Sofistak, politikagintzan arrakasta izan nahi zuten gazteeilimurtzearen artea eta erretorika irakasten ateratzen zuten bizimodua, ezagunenak Protagoras eta Gorgias. Sokrates eta Platon hauen aurka zeuden, haien ustez sofisten erlatibismoa polisaren kalterako zelako eta haien saldukeria kritikatzen zuten (dirutza eskatzen zuten ematen zituzten eskolen truke) baita haien eszeptizismoa ere, eta orobat legea norberaren probetxurako erabil daitekeen zerbait delairiztea.
Platon K.a. 427. urtean jaio zen, Atenasen, aristokraten familia batean. Sokratesen heriotzak hunkiturik Atenasetik alde egin zuen. Sizilian ezagutu zituen pitagorikoak eta hainbat oztopo izan ostean Atenasera itzuli zen. Geroago Sirakusara itzuli zen eta Errepublikan azaldutako amets ideal hura egiaz gauzatzeko saioak ziren. 347. urtean hil zen Platon. Honen obrak lau garaitan banatzen dira:Gaztarokoak (Apologia), Siziliara lehengoz joan eta Akademia sortu zueneko garaikoak (Gorgias, Menon, Kratilo), Helduarokoak (Fedon, Oturuntza, Errepublika, Fedro) eta Azken urteetakoak (Parmenides, Timeo).

ERREALITATEAREN TEORIA: IDEIEN TEIORIA.
Ideia platonikoak:
Heraklitok irakatsitakoaren arabera, munduan etengabekoak dira higidura eta aldaketa, horrek zenbait arazo sortu dizkioPlatoni. Etengabe higitzen ari den ezertan pentsatzerik ez dagoenez, hala osatuta dagoen munduak ez dauka egiazko zientziaren aztergai izaterik. Zentzumenen irudi higikorrak ekartzen dizkigute mundutik, bai eta, itxuraz egonkorrak diruditen arren, aldatzen ari diren irudiak ere.
Zentzumenen mundu horretaz gain, unibertso ideal batek ere egon behar du: gauza errealetatik bereiz dagoen unibertso bat,...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Platon
  • Platon
  • Platon
  • Platon
  • Platon
  • Platon
  • Platon
  • platon

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS