Protestantismo

Páginas: 5 (1048 palabras) Publicado: 28 de mayo de 2012
Protestantismoa
Erreforma Protestantea Eliza Katolikoaren kontra XVI. mendean sortutako mugimendua izan zen.
Mendebaldeko Europan Elizan barneko jokaera korruptuek , barkamenen salketak batik bat, eta "dotrina faltsutzat" jotakoek kristau asko kezkatzen zituzten. Halaber, Elizako hierarkian, Erromako Paparengan ere, zegoen ustelkeria beste kezka nagusienetako bat zen.
Gauzakhorrela, 1517an, Martin Luther barkamenen sal-erosketen kontrako 95 tesiak argitaratu zituen. Elizako praktika hori gogor salatu zuen, baina ez zen bakarra izan. Garbitokia, Mariarenganako eraspena, santuen bitartekaritza, sakramentu gehienak edo Aita Santuaren aginpidea ere Luther-en kritiken jomugak izan ziren.

Protestantismoarekin sortu ziren eliz-ohitura nagusiak  luteranismoa,  kalbinismoa eta anabaptismoa izan ziren.Anglikanismoa Aita Santuaren aginpidearen kontra garatu ziren . Hala ere anglikanoek ez dute eure burua protestantetzat jotzen.
Eliza Katolikoan barnan, Erreforma Protestanteak Kontrarreforma ekarri zuen.
Kontrarreforma XVI. mendearen erdialdean Eliza Katolikoak garatutako barne erreforma mugimendua izan zen, Erreforma Protestanteri aurre egiteko nahian.
Sorrera:
Behe ErdiAroan, Mendebaldeko Europak oro har eta Eliza Katolikoak ere egoera gorabeheratsua bizi zuten. Printzeen arteko borrokak, nekazarien arteko matxinadak, eta apaizteriaren ustelkeriaren uste zabala arazo handiek ekarri zizkion elizari . Oxford Unibertsitateko John Wycliffek eta Pragako Unibertsitateko Jan Husek erlijioaren inguruko ideia berriak eta aurrekoarekiko apurtzaileak ekarri zituzten . Jan Hus erretahiltzera zigortuta eta Wycliffe heretikotzat jota, Elizaren eta Inperioaren arteko lotura tradizionala indartu nahi izan zen. Monasterioen gainbeheraren ostean, Behe Erdi Aroan erlijio-erreformeei eta oinarrizko baloreei buruzko eztabaida sakona hedatu zen Europan zehar. 
Humanismotik aurrera:
Pizkundean sortutako gizakiaren irudi berriak humanismoa bultzatu zuen. Honek, erlijioaren inguruanikuspuntu berriak ekarri zituen, baina humanisten erreformak ez zuen arrakastarik izan. Eztabaida honetan Erasmus, Martin Luther edo Zwingli agertu ziren, nork bere bideari ekinez. . Erasmus buru zutela, humanistek Elizaren barneko hainbat ustelkeria mota salatu zituzten. Erasmusek zioen erlijioa norberaren barneko debozio kontua zela, kanpora begira dauden erritual eta zeremoniaren ikurrak baino.Erreforma morala suspertuz eta zeremonia gutxietsiz Lutherri bidea zolatu zion Erasmusek. Humanismoaren antiklerikalismo intelektualak Lutherren gainean eragin handia izango zuen. Pentsalari berriak artalde eta artzainen arteko tartea gero eta zabalagoa zela konturatzen hasi ziren. Apaizteria, esaterako, ez zegoen beti ongi hezituta. Oso maiz, apaiz xeheek ez zekiten latinez, eta teologia-hezkuntzaez zeukaten eskura.
Luther
indulgentzien sal-erosketa kritikatu zuenean. Izan ere, haren ustez, horrek azaleko pietatea sortzen zuen, eta kristaua salbazioaren benetako iturritetatik aldentzen zuen.

Lutherren dotrina
Hasiera batean ez zuen dotrina berri eratzeko asmorik.Hala ere, Wittenbergeko katedralean iltzatutako tesietan bertan ere, errua Jainkoak berak bakarrik barkatu dezakelaargudiatzen zuen, eta, apaizaren absoluzioa erabilgarria izanda ere, ez zela ezinbestekoa. Orobat, hierarkiak ez zeukan garbitokiko zigorrik arintzeko eskumenik. Izan ere, Lutherrek gizakiaren eta Jainkoaren arteko elkarrizketa zuzena azpimarratzen zuen. Honela, lehendabiziz, eliza eta apaizteriaren bitartekari-papera ahultzen zen. Bataiatutako ororen apaiza izateko gaitasuna defendatu zuen.Bigarrenik, Biblia  edonork irakur eta interpreta zezakeen, eta ez bakarrik apaizek.
zwingli
Erroformaren bigarren bihotza Suitza izan zen. Bertara erreformaren ideia berriak Ulrich Zwinglik sartu zituen.  elizetako irudiak debekatu,zelibatoa bertan behera utzi, konbentuak itxi eta haien ondasunak laguntza publikorako eman, eta meza errito sinple batekin aldatu zuen.
Calvin
 Frantzian jaioa bazen...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Protestantismo
  • protestantismo
  • protestantismo
  • Protestantismo
  • PROTESTANTISMO
  • El Protestantismo
  • El protestantismo
  • Protestantismo

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS