Psikomotrizitatea

Páginas: 16 (3883 palabras) Publicado: 19 de julio de 2012
SARRERA:


Psikomotrizitatea Haur Hezkuntzan lantzea guztiz beharrezkoa da, frogatuta baitago garapen motorea, afektiboa eta intelektuala guztiz lotuta daudela batez ere lehen haurtzaroan. Psikomotrizitate kontzeptua oraindik eboluzionatzen ari da eta arlo ezberdinetako ekarpenei esker eraikitzen doa.
Haurraren hezkuntzaren lehen urteetan eta gutxi gora-behera zazpi urte bete arte, ulerdezakegu haurrak jasotzen duen hezkuntza guztia psikomotriza dela. Ezagutza guztia, ikaskuntza, haurraren eragina ingurunean, besteengan eta jasotzen dituen esperientziak ez direlako banatu daitezkeen arloak, baizik eta izaki bakar batek (HAURRAK) eragiten dituen akzio ezberdinak.



1 PSIKOMOTRIZITATEAREN DEFINIZIOA:



Psikomotrizitatea heziketaren filosofia bat da. Mugimenduaren bidezpertsonaren garapen fisiko, psikiko eta soziala ahalbidetzen, errazten eta suspertzen duen gaitasun gisa definitu ohi da.

Psikomotrozitateak gizakia bere osotasunean ulertzen du. Haurraren afektibitate, adimen eta mugimendu esparruak bateratuta ulertzen dituzte.


Jarduera psikikoa eta portaera motorearen artean lotura estua dago. Ondorioz, psikomotrizitatea ez da mugimendua bera soilikaztertzera mugatzen; ezaugarri psikikoak ere kontuan hartzen ditu. Psikomotrizitatea, azken batean, gizakiak gorputza komunikatzeko baliabie gisa erabiltzen du. Gorputzeko betebehar neuromotrizak eta psikikoak erabat elkarlotuta daude, haurraren hazkuntza eta garapena ulertzeko modua baldintzatzen du.


Bizi izandako esperientziek norberaren izaera eta nortasuna baldintzatzen dute. Hori dela eta,inguruarekiko harremana, parte hartzea, jarduera, ekintza ezinbesteko osagaiak izango dira heziketa antolaketa honetan.


Hezitzailearen eginkizuna hauxe da: haurraren izaera desberdin, helburu pedagogikoen aurrean ezarri; saiakera, esperimentazioa, proba, tanteoa eta bizipenaren bidez aurreratzeko aukera anitzak izan ditzan. Mugimendu aske eta ez zuzenduaz, bizipen eta barneraketaz, haurrarenahalmenak garatzen saiatuko dira (baita adimena ere).


Hala ere, definizio bat baino gehiago daude. Izan ere, L. Picq eta P. Vayer-en arabera “heziketa” – psikomotorra honako hau da: haurraren jokamoldea normalizatu edo hobetzeko helburuarekin gorputz heziketaren baliabideak erabiltzen dituen ekintza psikologikoa” da.





PSIKOMOTRIZITATEA GAUR EGUN:


Psikomotrizitatea, gaur egun,oso hedatua dagoen heziketa terapia metodoa da. Hau batez ere Euskal Autonomi Erkidegoan ematen da, Espainiar estatuan, oraindik ez dago horren zabaldua, baina ikastaroak psikomotrizista taldeak geroz eta gehiago izaten dabiltza. Psikomotrizitatea, uste bazen ere, ez da bakarrik terapia egiteko lan tresna bat. Arazoak, trastornoak...lantzeko bidea izateaz aparte, hezkuntza bera eta haurrareneboluzioa bideratzeko eta hezitzeko bidea ere jakin da.

Psikomotrizitatea, gorputzaren mugimenduan eta lengoaia adierazpenean oinarritzen da. Gorputz mugimendu horrekin, jauziak, itzulipurdiak, lasterketak egitearekin, haurrak eboluzionatu eta aurrepausuak emango ditu.
Eskoletan, psikomotrizitatea, hezitzeko modu bezala ikusten da, baina, psikomotrizitate saioetan, ikus edo eta antzeman daitezkeenarazoetaz ere jabetzen jakin behar dugu. Izan ere haurrak koltxonetetan duen jarrerarekin, gorputz adierazpenarekin, arazo, trastorno... askotaz jabetu gaitezkeelako.

Gaur egun, psikomotrizitate arlo honetan adituena, eta ikerketa gehien egin dituena, Bernard Aucouturier frantsesa da. Jakin, estatu Españolean, Madrilen adibidez, psikomotrizitateari buruzko hainbat ikastaro ematen dituelagizon honek. Aucouturier, psikomotrizitatearen aitatzat ezagutzen da.











ETORKIZUNERAKO PSIKOMOTRIZITATEAREN IKERKETA ILDOAK:

Ikerketa norabide batean baino gehiagotan doa. Batetik, praktika psikomotrizitateak haurrari buruzko ikerketa bat irekitzen da: zer den haurra. Beste modu batera esanda, haurraren garapen psikologikoaren ulermena gorputzaren eta...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Psikomotrizitatea

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS