1812Ko konstituzioa

Páginas: 4 (992 palabras) Publicado: 1 de junio de 2011
1812ko Konstituzioa
Selektibitaterako proposatutako 1go. testua

Aurrean dugun testua 1812ko Konstituzioko artikulu batzuk osatzen dute; Konstituzioa urte horretako martxoaren 19an Cádizenpromulgatu zen, Gorteetako diputatuek urtebetean landu ondoren. Lehen mailako agiri historiko-juridiko eta politikoa da (iturri zuzena eta oinarrizkoa), eta Espainiako Erregimen Zaharra abolitzeko prozesuaezagutzeko aukera ematen du, baita iraultza liberalaren garapena ezagutzeko aukera ere. Konstituzio guztien kasuan bezala, konstituzio biltzarreko indar politikoen eta ideologia nagusien artekoerlazioa adierazten du.

Azterketa

Testuan liberalismoaren oinarrizko printzipioak jasotzen dituzten artikulu batzuk biltzen dira:

1.artikuluan “Espainiako nazioa”-ren kontzeptua azaltzen da,biztanle ororen multzo bezala, bi hemisferiotako biztanleen artean diferentziarik egin gabe.

3. artikuluak subiranotasun nazionalaren ideia jasotzen du: subiranotasuna funtsean herriak du, aukeratutakoordezkarien bitartez.

8. artikuluak herritar guztiak zergak ordaintzera derrigortzen ditu, bakoitzak bere ondasunen arabera. Ondorioz, pribilegiodun taldeak ez du salbuespenik izango.

12.artikuluak estatu konfesionala finkatzen du “Espainiako erlijioa katoliko, apostoliko eta erromatarra da eta izango da, egiazko bakarra” onartuaz. Honako hau absolutistei egindako emakida da.

14.artikuluak estatuaren gobernu mota ezartzen du, “Espainiako gobernua monarkia moderatu heredagarria” izango da, hau da, ez absolutua. Konstituzioak Fernando VII onartzen du errege baimendu bakar bezala.

15,16 eta 17. artikuluetan botere banaketa finkatzen da: Botere legegilea (15. artikulua) Gorteak izango dute erregearekin batera; botere betearazlea erregeari egozten zaio (16.artikulua); eta boterejudiziala, 17. artikuluan jasotzen dena, auzitegi zibilei, zuzenbide estuaren oinarriak finkatuz, oinarri penalak bermatuaz.

Adierazpen-askatasuna 371. artikuluan ezartzen da.

Nazioaren ideiari...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • 1878Ko Konstituzioa
  • Cadizko konstituzioa
  • 1976Ko Konstituzioa
  • 1876Ko konstituzioa
  • Cadizko Konstituzioa
  • Cadiz Konstituzioa

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS