Antzinako Filosofia

Páginas: 7 (1575 palabras) Publicado: 3 de febrero de 2013
Antzinako filosofia
Sofistak
Eszeptizismo epistemologikoa, erlatibismo morala eta legeen konbentzionaltasuna
Antzinako Atenaseko demokraziak, hiritarrei asanbladetan hitz egiteko eskubidea aitortzen zien. Asanbladetan ondo eztabaidatzeko eta arrazoia izateko, ezinbestekoa zen hitzaren erabilera egoki eta limurtzailea izatea. Sofistak, atzerritik etorritako eta batzarretan hitz egitekoeskubiderik ez zuten pertsonak ziren, eta hauek hiritarrei elkarrizketa teknikaksaltzen zizkieten. Sofistek, arazo berriak kaleratu zituzten, filosofo zaharren hausnarketak atzean utziz, eta filosofia berezia zuten. Alde batetik, eszeptizismo epistemologikoaaldarrikatzen zuten, hau da, beraiek ziotenez, ez dago egi edo ongi absoluturik, eta gainera, existituko balitz ezingo genuke ezagutu. Bestalde,honekin lotuta, erlatibismo morala ere aldarrikatzen zuten, izan ere, beren ustez, objektu, gertakari eta egoera guztiak aldi baterako dira, eta ondorioz ez dago egi absoluturik, existitzen den oro erlatiboa baita. Honetaz gain, esan beharra dago legeen konbentzionaltasuna ere babesten zutela, beraientzat ez baitzeuden lege egoki edo okerrik, hau da, ez dago on edo txarrik, gizakiak egiten ditu legeeta gertakariak on edo txar. Beste modu batera esanda, sofistek beren argudioak beraiei komeni zitzaienean on gisa eta beste batzuetan txar gisa erabiltzen zituzten, oso modu erlatiboan. Esan beharra dago, Platon eta Sokrates erabat kontran zeudela sofistekin, eta hau beren ideia unibertsal eta on absolutuarekin antzeman daiteke.
Sokrates
Antierlatibismo morala, definizio unibertsalak, maieutikaeta intelektualismo morala
Sokrates sofisten pentsamenduaren kontra zegoen erabat, izan ere, hauek proposatutako erlatibismoaren kontra zegoen. Sokratesekantierlatibismo morala aldarrikatzen zuen, hau da, berak guztientzat baliagarria den araua proposatu zuen, nahiz eta hau utopia bat izan. Beraz, sofisten pentsaerari kontra egiteko, Sokratesek elkarrizketa bidezko argudiaketa etadefiniziounibertsalak proposatu zituen. Elkarrizketari dagokionez, filosofoak ironia eta maieutika erabiltzen zituen egia lortzeko; ironiaren bidez, hau da, ezjakinaren itxura eginez, solaskidea zalantzan jarri eta gezurraren aitorpena lortzen zuen, erantzun desegokiak baztertuz, eta maieutikaren bitartez, Sokratesek geure barnean dauden ezagutzak kanpora ateratzen laguntzen digu; izan ere, bere ustetan, ezagutzageure barneko edukiak kanporaraztean datza. Honetaz gain, Sokratesek, erlatibismoaren aurka definizio unibertsalak proposatuko ditu, hau da, Sokratesentzat benetakoongia existitzen zen, eta ezagutu egin behar zen, honek giza portaera baldintzatzen zuelako. Ongi edo egi hau norberak bere baitan aurkitu behar du, eta horretarako, gorago aztertutako ironia eta maieutika erabiltzen ditu.
PlatonDatu biografikoak eta testuinguru historikoa
Platon Atenasen jaio zen K.a. 427an, bertako familia noble batean. Esan beharra dago garai haietan, hainbat gerra zirela medio, Atenas beherakada sakon batean dagoela, eta demokratizazioprozesuan murgilduta dagoela. Esan bezala, Platon familiaaberatsekoa zenez, Platoni goi mailako familien heziera eman zitzaion, eta karrera militarraren oinarrizkohezkuntza jaso zuen. Beranduago, Sokrates ezagutu zuen, erretorika eta elkarrizketan oso trebea, eta bere ikasle egin zen. Horrela, Platonek Sokratesen jakinduria bereganatu zuen, baina geroago ordea, maisuari heriotza zigorra ezarri zitzaion atzerriko jainkoen aldeko sinesmena bultzatzeagatik, eta honek Platon asko hunkitu zuen. Horrela, Sokrates hil ostean, Platon Siziliarajoaten da, eta bertan Dionezagutu zuen. Hasieran adiskideak ziren arren, gero Dionek begitan hartu zuen eta salgai jarri zuen Platon, esklabo gisa, eta horrela, Platonen lagun batek erreskatea ordaindu eta Atenasera itzuli zen. Azkenik, hemenAkademia izeneko eskola bat sortu zuen, non matematika, astronomia eta zientziak erakusten ziren.
Ideien teoria
Ideien teoria Platonen filosofiaren ardatza da. Teoria honen bidez,...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Antzinako grezia
  • Antzinako Erregimenaren Krisia
  • filosofia filosofia
  • filosofia de la filosofia
  • Filosofia
  • ¿Que es la filosofía?
  • La filosofia
  • Filosofía

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS