Arqueologia

Solo disponible en BuenasTareas
  • Páginas : 23 (5630 palabras )
  • Descarga(s) : 0
  • Publicado : 21 de febrero de 2011
Leer documento completo
Vista previa del texto
1.GIZARTE ANDALUSIARRA

Arkeologia Andalusiari 80. hamarkadan eman zitzaion bultzada handiena, ordurarte batezere antikuarioen lana izan zela esan daiteke.

Erromatar garaian hirien inguruan jerarkizatuta antolatzen dira nekazal asentamenduak. V. mendean hirietan kontrakzio bat eman zen, baina ez zen VI. menderarte asentamenduen erromatar patroia gainbeheran hasi. V-VI. Mendeetan zeharsistematikoki zona altuak okupatzen hasten dira, eta lautadetako herrixkak aldatuz doaz ere. Ez da pentsatu behar ezegonkortasunagatik igotzen direla herriak, hauek zeramika inportatua jasotzen baitzuten merkatu konplexu batzuen bidez. Aldaketa Antzinate Berantiarrak ekarri zuen krisi agrario eta ekologikoagatik izan zen. Garai honetan hiriek ere irauten dute, aldatuz, baino paper garrantzitsua izanzuten inbasioararte..

VII. mende amaieran espazioaren antolamendu berriak ikus ditzazkegu, ez dute jerarkizazio espazialik, ezta lehen bezalako botere lokalik. Inbasioaren ondoren zeramikan aldaketak ematen dira, herrixken hierarkia sinpletu egiten da eta periferia okupatzen da. Produkzio industriala desagertu egiten da eta etxeko produkzio txikietara mugatzen da zeramika. Zeramika hau eskuzegindakoa izan ohi da, forma askokoa eta merkatu zirkuitu oso txikietan mugitzen da. 900. urte inguruan, I.go fitnarekin, lehenengo leku gotortuak azaltzen dira, garai kalifalean okupazio modeloa aldatu egiten baita, jerarkizazioa itzuli egiten delarik. Periferian ordurarteko herrixkak utzi egiten dira, nekazaritzarako egokiagoak diren lurretara jaisten direlarik. Lautadak okupatu egiten dira, alkerienbidez. Estatuaren presentzia handitu egiten da, gotorlekuen bidez eta hiriak indartuz.

Espazioaren berrantolaketa ematen den heinean zeramika forma berrien zirkulazioa hasten da (kalifatoen garaia), beiratua gisako teknikak erabiliz. Tudmirren ere (penintsularen hego-mendebaldea) emiral garaian herrialdeen hierarkiak zeramikaren trukaketa zirkuituak aldatu egiten dira.

X. mendean zeramikaprozesuak tailer gutxiagoetara mugatzen dira, teknika konplexuagoak sartuz. Hirien inguruko produkzio zentroak indartu egiten dira, batezere Murtzia hiriburuaren ingurua.

Hispaniara etorri ziren konkistatzaileak (711an) arabiarrak eta bereberrak ziren, azken hauek gehiago izan arren arabiarren menpe zeudelarik. Etorri zirenean toki batzuetan botere lokalek aparatu politiko bisigodoa barneratuzuten eta botere zentro batzuk mantendu zituzten IX. menderarte.

Esan liteke IX. menderako islamizazioa osoa zela baina halere, nahiz eta honek zekartzan printzipio berri guztiak onartu, errealitate soziala nahiko konplexua zen, hiru multzotan bana dezakegularik:
* Multzo islamikoa: estatu zentralizatu eta hegemoniko bat lortu nahi zuten
* Multzo tribala: Arabiar eta bereberrek osatzendute multzo hau, beraien autonomia mantendu nahi dute.
* Multzo hispaniko-bisigotikoa: Estatu hegemonikoaren kontra daude, talde honetako boteretsuek zona batzuetan feudalismoaren antza duten sistema bat lortu zuten zona batzuetan.

Ikus dezakegunez penintsularen zati honetan errealitate soziala oso konplexua da eta berdina gertatzen da zeramikarekin, ezaugarri orokorrak zonaka aldatzendirelarik. IX-X. mendeen artean I.go fitna dugu, emiratoan zehar etengabeko erreboltak egoten direlarik Omeyatarren aurka. Hau lehen aipatutako gizarte honen isla da. Omeyatarrak izan ziren garaile, lege erlijiosoak erabili zituztelarik beren boterea finkatzeko eta alternatibarik ez uzteko. Zeramikaren bidez egin dira saiakerak mosaiko bat dirudien lurralde honen islamizazio prozesua jarraitzeko.2.Produkzioa
* BUZTIN MOTA:

Zeramika sailkatzeko modu asko daude, orearen azterketa bat egin ondoren lau talde nagusi bereziko genituzke, beiratuak eta gune zehatz batean bakarrik agertzen direnak alde batean uzten baditugu.

* Ore I
Kolore zuri -hori edo laranja kutsua d. Normalean izaera porutsua eta malgua izaten du. Bertan botatzen diren desengrasanteak tamaina...
tracking img