Bbc Vs. Tve

Páginas: 11 (2699 palabras) Publicado: 28 de enero de 2013
British Broadcasting Corporation vs. Radio Televisión Española
Telebista egiteko bi eredu

Telebista Europan Bigarren Mundu Gerraren ondoren jaio zen. Urteetan zehar telebista publikoa dena eta ez denaren artean eztabaida sakona egon da. Funtsean, zortzi printzipio adosten dira kalitatezko telebista publiko bat nolakoa izan beharko lukeen definitzeko:

1. Biztanleria guztiarentzakoprogramazioa eskaintzea. Berdin da biztanleria non bizi den edota zein egoera ekonomikoa daukan.
2. Programazio eta programa-genero anitza, biztanleriaren gehiengora hurbiltzen saiatuz.
3. Minoriak errespetatzea gizarte-kohesioa hobetuz, eta haiendako edukiak eskaintzea.
4. Nazio identitatea islatzea. Kirol ekitaldiak ezinhobeak dira horretarako, herrialde bateko biztanleria guztiarieragiten baitiote.
5. Independentea izatea; ez egotea herrialdeko gobernuaren eta interes komertzialen menpe.
6. Baliabide publikoak erabil daitezke programazioa finantzatu edota diru-laguntzeko.
7. Edukien bikaintasuna bilatzea.
8. Audientzia-kopuruan soilik ez oinarritzea.

Oinarri hauek hartuta, telebista baten publikotasuna neurtzea erraza izango da. Hori da, hain zuzen, datozenlerroetan islatuko dena Britainia Handiko eta Espainiako telebista publikoak oinarritzat hartuta, alegia, BBC eta RTVE Korporazioak.

Hasteko, aipatu denez, audientzia anitzari zerbitzu publikoa eman behar zaio. Telebista publiko batek kohesio soziala bultzatu behar du, errealitatea osatzen duten iritzi ezberdinen eztabaidak sortuz. Gaur egungo medioen dibertsifikazioarekin, ezinezkoa daaudientzien bila bakarrik joatea, ikus-entzulearen ongizatea zenbateraino iristen den ikertu beharra dago. Eta horretan, teknologia berriek zeresanik badaukate.

Zer gertatu da baina, LTDa sartu zenetik BBC eta RTVEn? Telebista eskaintza handitu zen, noski, 2007-2008an “itzaltze analogikoa” eman zenean. Britainia Handiko eta Espainiako telebistek hori nabaritu zuten, beren audientziak nabarmenkijaitsi baitziren. TVEren kasuan jaitsiera nabarmenagoa izan zen, 10,6 eta BBCren kasuan, 7,6.

Hala ere, bi kateen audientzia kuota handitu egin da. Horregatik erran daiteke bakoitza bere herrialdean konpetentzia baino datu hobeagoak dituela. Audientzia kuota kontuan hartuta, zerbitzu publikoa ematen jarraitzen dutela erran dezakegu.

Telebista-kateek biztanleekiko duten konpromisoabaloratzeko ez da nahikoa audientzia datuak jakitea. Lehen adierazi den bezala, kateen atsegin maila oso garrantzitsua da hori baloratzeko. TVE zein BBCk etengabe balorazio ikerketak egiten dituzte, ikus-entzuleen atsegintasuna neurtzeko. RTVEk bi indize egiten ditu urtean: bata kate guztietako onarpen maila neurtzeko, eta bertzea, informatiboek duten intereserako. Hemen datuak ez dira hain orekatuak.Honakoak izan ziren 2010. urtean Geca indizeak neurtu zituen atsegintasun mailak Espainian:

Antena 3 | 6,63 |
TVE1 | 6,59 |
Cuatro | 6,54 |
La Sexta | 6,46 |
Telecinco | 6,33 |

Ikusten denez, TVE ez dago espero zitekeen bezain ongi baloratua. Are gehiago, kate pribatu bat, Antena 3, bere aurretik dago. Bertzalde, BBCk publikoaren artean atsegin maila handiagoa dauka. 1999. urteanegindako ikerketa batek honako datuak ondorioztatu zituen ikuslearen atsegintasun mailari buruz galdetzerakoan:

Emandako erantzunak ikusita, britainiarren %70 gustora dago BBC kateak eskaintzen dion zerbitzuarekin. %15ak baino ez zuen telebista atsegin. Hemen bi telebisten arteko aldea ikusten da. Nahiz eta datu ez oso zehatzak izan, BBCren ikusleek atsegintasun maila altuagoa dute TVEkoak baino.Datu hauek 1999. urtekoak diren arren, oso zaila da gaur egungo datuetara heltzea. Horretarako, BARB audientzia institutuaren partaide izan behar baita.

Hiritarren esku-hartzea publikotasunaren bertze oinarrietako bat da. Zenbat eta partizipazio handiagorako aukera izan, ikusleen iritzia gehiago hartuko da kontuan. BBCren kasuan, 2007an milioi bat kexu eta iradokizun tramitatu ziren....
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Bbc Vs. Tve
  • LA1 VS BBC
  • Tve histry
  • Bbc jon
  • Análisis de la bbc
  • CASO DE LA BBC
  • Caso bbc
  • tvea sinaloa y analisis

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS