Bigarren Gerra Karlista

Páginas: 9 (2166 palabras) Publicado: 20 de junio de 2012
BIGARREN GERRA KARLISTARAKO BIDEAN

Sarrera
1876ko uztailaren 21ean, karlistek Bigarren Gerra Karlista galtzearen ondorioz Canovas del Castillok abolitu zituen arte, Euskal Herriak beti izan ditu bere ohiturak mantendu eta legez berezi egiten zuten foruak. Baina zer dira foruak eta zergatik kendu zituen honek?
Besterik gabe bigarren gerra karlistari buruzko lan bat egitea baino, gerradeitaile anitzekin azaldu eta irudikatu baino, askos interesgarriagoa iruditu zait gerrate horretara nola heldu ziren eta euskaldunak bere eskubideak galtzeko prozesua ikuspegi orokor batetik aztertzea. Faktore garrantzitsuenak banan banan izendatuz eta azalduz, gertaeran protagonista direnak eta baita eragin zutenak ere. Pare bat kontzepturen inguruan sankontzetik, Foruak eta Karlismoa bide,karlismoaren edo 1. Gerra Karlistaren iturria, 1. Gerrate Karlista bera eta 2. Gerra karlista gertaerak azalduko ditut, gerora geratu zitzaizkigun kontzertu ekonomikoak izendatuz eta, azkenik, istorio guzti honetan nolabaiteko garrantzia izan zuten pertsonaiak aipatuko ditut labur, banan banan bere arpegiekin gera gaitezan.

FORUAK
Forua idatziz biltzen eta finkatzen den usadita edo ohitura da eta legebalioa ematen zaion arau bihurtzen da, ordura arte baliagarria izan delako. Beraz, gizarteak une historiko batean dituen berezitasunei erantzuten die foruak. Sistema dinamikoa da: Gaztelan hainbat lurralde izan ziren forudunak baina Berrien Berriko dekretuaren bidez Aragoiko koroako lurralde denen foruak kendu ziren Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroarenak salbu.
Foruen funtzionamendurakooinarria Batzar Nagusiak ziren eta udalerri bakoitzak aukeratutako ordezkari batez zeuden osatuak. XIV.mendearen hasieran sortuak, hamaika egunez niltzen ziren batzar hauek eta Gipuzkoan hainbat herritan egiten ziren arren, Araba eta Bizkaian mugiezinak ziren. Araban urtean bitan batzen ziren, maiatzean lur zabalean eta azaroan Gasteizen; Bizkaian bi urtetik behin biltzen ziren Gernikan erregearenordezkari korrejiforea buru, baina Durangaldea eta Enkartazioak ez zeuden joatera behartuta; Gipuzkoan ere korrejidorea izaten zuten buru baine XV. Mendetik aurrera behin bakarrik biltzen ziren.
Bere betebehar nagusia legeak egitea bazen ere, gero Koroak onartu beharrekoak, Aldundiaren ekintzak eta akordioak epaitu, bere kideak aukeratu eta probintziako administrazio antolakuntzan eta berriuksketanere parte hartzen zuten bertan. Beraz, Aldundien zeregina Batzar Nagusietan onartutako legeak betetzea zen. Foruek emaniko berezitasunen artean Pase Forala aurkitzen dugu, zeinak Erregeak ezarritako legeak onartu edo ukatzeko aukera ematen zien euskaldunei, legea foruekin bat etortzen zenaren arabera. Bat etorriz gero, zera esaten zion aholkulariak Aldundiari: “bat dator eta bete daiteke” eta batetortzen ez bazen berriz, “ez dator bat, beraz, esana onartzen da baina ez da betetzen”. Honek agerian uzten du euskaldunek foruetaz baliatuz zuten askatasuna Koroarekiko. Hala eta guztiz ere, hor zegoen Korrejidorea, Erregearen edo kasu batzuetan Jauntxoren baten ordezkaria, zeinbait egoera zuzentzeko eta konpontzeko, beraz hor egoten zen Korrjidorea Batzarretako lekuko baten modura Koroarenaurkako legerik egin ez zezaten kontrolatzeko. Beste edozein lurraldek bezala Koroari zergak ordaindu beharrean, forudun Bizkaia, Araba eta Gipuzkoak donatiboa, hautazko diru kopuru bat, ematen zieten erregeei.
Pribilegio asko dira galtzen uzteko, eta agian borroka bidez defendatzea merezi zuten.

KARLISMOAREN ITURRIA
Napoleonek Carlos IV.a tronutik bota eta bere anaia Jose Bonaparte Espainiakoburu izendatu zuten. 1813an frantsesak Espainiatik botatzea lortu zuten eta 1814ko maiatzaren 4ean monarkia absolutua berrezartzen zuen dekretu bat atera zuen Fernando VII.ak Carlosen semeak, Cadizeko gorteetako zeregin denak (1812ko konstituzioa barne) ezeztatuz. Esan bezala, absolutismoa imposatu zuen, liberalen aurkako jazarpenekin. Batik bat erregealdiko azkenengo zatian, non elementu liberal...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • gerras
  • gerra
  • Gerra
  • Gerra
  • Gerra
  • Gerra
  • gerra
  • gerra

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS