Euskal Eskola Inklusiboa Garatzeko Ekintza Plana

Páginas: 11 (2662 palabras) Publicado: 17 de junio de 2012
Euskal eskola inklusiboa garatzeko ekintza plana

Ekintza plan hau, 2009-2010 ikasturte akademikotik 2015-2016 ikastutera arte indarrean egoteko egin zen. Denbora tarte hori amaitzean eta planaren ebaluazioa egin ondoren, planaren berrazterketa bat egin beharko da. Ekintza plan hau, guztira hamar helburu ditu:

1. Pertsona bakoitzaren gaitasunen garapena eta ikasle guztien eskola-arrakastaardatz izango dituen euskal hezkuntza-sistema bat bultzatzea: Hezkuntza sistema inklusibo hau pertsona

2. Kurrikulumaren garapena ikastetxe eta ikasgeletan, ikasle guztien gaitasunak sustatzean eta ikasle bakoitzaren eskola-arrakastan oinarritzea.

3. Hezkuntza-prozesuan ematen diren trantsizio desberdinak, guztien
arrakastarako aukerak eskainiko dituen hezkuntza-ikuspuntu inklusibo etasozial batetik gara daitezen sustatzea.

4. Eskoletan, herzkuntza arrakastatsu eta inklusiboaren aldeko proiektu berriztatzaileak sustatzea.

5. Hezkuntza-sistemako maila desberdinen antolamendua bultzatzea, laguntzak artikulatuz, ikasleentzako arrakastatsua eta inklusiboa den hezkuntza sistema bat eraikitzeko

6. Familiak eta komunitateak hezkuntza inklusiboan parte hartzeasustatzea.

7. Laguntza-premiei erantzuteko arloan, ikerketa eta ebaluazio pedagogikoa sustatzea.

8. Irakasleen gaitasun profesionalak, prestakuntza eta garapen profesionala
aktibatzea, guztien arrakastara zuzenduriko eskola inklusiboaren lehentasun bezala.

9. Politika eta praktika inklusiboen garapena kudeatzea.

10. Hezkuntza-premia berrietara egokituko diren baliabide egokiakerabiltzea,euskal hezkuntza-sistemaren ikuspuntu inklusibotik.




.



1.Pertsona bakoitzaren gaitasunen garapena eta ikasle guztien eskola-arrakasta ardatz izango dituen euskal hezkuntza-sistema bat bultzatzea.

Hezkuntza-sistema inklusibo baten abiapuntua, arreta-gunetzat pertsona bakoitzaren gaitasunen garapenean arreta jartzean eta pertsona horri gizarteratzea helburua duen bidean laguntzeandatza. Eskola-etapan zehar, heldu-bizitza ahalik eta independente eta
autonomoena egiteko prestatu eta bizitza osoan zehar ikasten jarraitzeko trebetasun eta
gaitasunak edukitzeko aukera eskaini behar zaio pertsonari.

Ikuspuntu pertsonalizatu horren ondorioz, hezkuntzan esku-hartzen duten eragile guztien elkarlana behar ezinbestekoa da hezkuntza-praktikak hobetu ahal izateko.Horretarako, argi izan behar da erantzuna ikasle guztien gaitasun, interes eta beharretara moldatzea lehentasunezkoa dela.

Indibidualizazio-printzipioa gako garrantzitsu bat da eta ikaslea erdigunean jartzean datza,banakako moduan. Ikasle guztientzat leku izango diren eta beren desberdintasunak errespetatuko dituzten sistemak, gelak, sortzean datza .Hori egin ahal izango da eragile guztiekkonpromiso bat hartzen badute eta bazterketa eta bereizketa aldenduz, inklusioa sustatuko duen ereduan sinesten badute.

HELMUGAK

1.1.-Ekintza Plana indarrean dagoen bitartean, banakako hezkuntza-eredu eraginkorrak
identifikatzea, gure hezkuntza-sistemara egokitzea, eskola-taldeetan era
kontrolatuan proban jartzea proposatzea eta emaitzak zabaltzea.

1.2.- Plan hau ezartzeko muga hirugarren urteaizatea; akademia-arautegiak malgutzeko
lege-aukerak aztertzea, ikasle bakoitzaren behar eta bereganatze-erritmoen arabera,
oinarrizko gaitasunen garapenean aurrera pausoak eman ahal izateko.

1.3.-Plan hau ezartzen denetik bigarren eta hirugarren urtean, gaitasun handiko ikasleentzat
programa pertsonalizatuak eguneratu eta ezartzea. Horrela, beren garapen pertsonal eta sozialean aurrerapausoak emango dituzte bere gizarteratze prozesurako funtsezkoak diren aldeak galdu gabe.

1.4.-Bigarren urtean zehar, programak ebaluatzea eta hirugarrenetik aurrera,
ikasteko zailtasunak dituzten ikasleentzat programa pertsonalizatu berriak
ezartzea, beraien aukerak indartuz banakako eta taldeko laguntza-neurrien bidez, testuinguru inklusiboetan.






2.Kurrikulumaren garapena...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Eskola Porrota
  • Teo eskolan
  • Euskal Encounter
  • Euskal Hitzez
  • Euskal
  • Euskal musika tresna herrikoiak
  • Euskal Herria En El Antiguo Régimen
  • Euskal estatutuari buruzko legea

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS