Extremoduro

Páginas: 14 (3422 palabras) Publicado: 14 de marzo de 2013
GASTEIZKO HIRIBILDUA
2013/02/28



Lan honen helburua Gasteizko hiribilduaren jatorriari buruzko zehaztapenak eman eta Berpizkundean zehar jasandako eraldaketa aztertzea da. Horretarako, hiribilduaren ezaugarriak aztertuko ditugu eta Gasteizko kasuarekin kontrastatu. La Casa del Cordón izeneko eraikinaren azterketa historiko-artistikoa ere egingo dugu.
Lan hau egiteko, hiru iturri motaerabili ditugu. Lehenik, Gasteizi buruzko liburuak, bigarrenik, artearen historiari buruzko liburuak eta azkenik, Gasteizko ibilbidea egiteko erabilitako Gasteizko Turismo Bulegoko foiletoak.
Lana antolatzeko, bost galdera erantzungo ditugu, ondorengoak direlarik:

1. Zergatik dute Erdi Aroko hiribilduek dute forma? Zertarako balio dute kantoiek? 3. or.
2. Zeintzuk dira Berpizkunde garaikoeraikinak? Zeintzuk dira beren ezaugarriak? 4. or.
3. Nola aldatu zen hiria XVI. mendetik aurrera? Norantz? 6. or.
4. Zer ezberdintasun daude ahaldunen eta nekazari-artisauen etxeen artean? 7. or.
5. Zenbat eliza egon ziren Gasteizen XVII. mendean? 8. or.

1. ZERGATIK DUTE ERDI AROKO HIRIBILDUEK DUTEN FORMA? ZERTARAKO BALIO DUTE KANTOIEK?
Lehenik eta behin, jakin behar dugu, Erdi Arokohiribilduen forma zein den, gero formaren arrazoia hobeki ulertzeko.
Jakin beharrekoa da, 1140 eta 1383. urteen bitartean 69 hiribildu sortu zirela Bizkaiak, Arabak eta Gipuzkoak gaur egun osatzen duten Erkidegoaren lurraldean eta gune eta egitura sozial, ekonomiko eta juridiko berri horrek oso aldaketa handiak eragingo zituela, besteak beste, inguruko nekazari-guneetan, landa espazioarenantolatzaile-eginkizuna ere bereganatu zutelako. Hirietan jarduera ekonomiko nagusiak merkataritza eta eskulangintza izan ziren, eta landa hiriak elikagaiez hornitzeaz arduratu ziren.
Kontuan izan behar dugu, Erdi Aroa oso garai gatazkatsua izan zela, oro har. Horregatik, garaian sortzen joango ziren hiribilduetan, defentsa berauen eraikuntzan oso eragile garrantzitsua izango zen. Gogoan izan behar ditugu,besteak beste, Bando Gerrak. Hauek zirela eta, kokagune estrategikoetan sortu ziren hiribilduak: leku garaiagoetan, ikuspegi ona izateko, baita segurtasun neurriak zirela eta, errazagoa zelako halako lekuak babestea. Hortaz, orografiak, hiribilduaren oinplanoa asko baldintzatu zuen. Muinoetan ez ezik, irletan ere kokatzen ziren.
Beste ezaugarri bat, ibaiekiko gertutasuna izango litzateke, baitasare komertzialak oso urrun ez egotea ere. Azken finean, ulertu behar dugu, hiribilduak oso gune dinamikoak izango zirela eta hiritarren (eta abereen) beharrei erantzuteko ezinbestekoak izango zirela, ura eta merkatua. Gainera, ibaiei dagokionez, etsaientzako oztopo bat ziren, baita uharteen kasuan ere.
Hiribilduaren beste elementu ezinbestekoa harresia izan zen. Harresiak irregularrak ziren, etaez zuten hauetan edertasuna bilatzen, baizik eta lehen aipatu bezala, segurtasuna. Honetarako, hainbat aldeko harresiak eraikitzen zituzten. Nolanahi ere, handitasunaren adierazpena ere, kontuan hartzeko arrazoia izan zen; eduki sinboliko handia zela eta, kontserbatu eta zainduak izan ziren denbora luzez, euren funtzio defentsiboa galdu ondoren ere. Izan ere, harresiek, errealitate juridikoezberdinen mugak zehazten zituzten.
Oro har, Erdi Aroko hiribilduak, hiruzpalau kale nagusi oinarri hartuta eraikitzen ziren. Kale Nagusi hauen perpendikularrean ordea, estuagoak izan ohi ziren kale kantoiak eraiki ohi ziren hiritarren hirirako sarrera-irteerak erraztu eta hiri barruko komunikazioa samurtzeko helburuarekin. Izan ere, kantoiak kale nagusi luzeak elkarlotzen zituzten espazio estuagoakziren, berauek ere, etxez inguratua egon ohi zirenak. Bestalde, oinarrizko funtzioa ez izan arren, kontuan hartu beharra dago hondakin organikoa etxeetatik etxearen atzeko sarrerak eman ohi zuen kale estuagoetara botatzen zirela, (ez kale nagusietara) bertatik urez kantoietara eta jarraian, kale nagusitik itsasadarretara eramanez. Honez, gain, suteak ekiditeko ere erabilgarriak izango ziren,...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Extremoduro Biografia
  • Monografia Extremoduro
  • Extremoduro
  • Extremoduro
  • extremoduro
  • Extremoduro historia
  • Extremoduro y sociedad
  • La Ley Innata-Extremoduro

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS