Gabriel Aresti

Páginas: 5 (1088 palabras) Publicado: 9 de enero de 2013
Hainbat artikulu prentsan argitaratu zituen, bereziki Zeruko Argia eta Anaitasuna aldizkarietan:

 Harri eta Herri, Zarautz, Itxaropena, 1964.
 Euskal elerti 69, Donostia, Lur, 1969.
 Batasunaren kutxa, Donostia, Lur, 1970.
 Cuarenta poemas, Madril, Helios, 1970. Barruan Nire aitaren etxea defendituko dut, poema ospetsua dago.
 Harrizko Herri Hau, Donostia, Lur, 1970.
 Kaniko etaBeltxitina, Donostia, Lur, 1971.
 Lau teatro arestiar, Donostia, Lur, 1973.
 Hiztegi tipia, Donostia, Lur, 1973.
 Aurtengo zenbait berri, Donostia, Lur, 1973.
 Obra guztiak, Donostia, Kriselu, 1976.
 Lehen poesiak, Susa, 1986
 Euskal harria, Susa, 1986
 Azken poesia, Susa, 1986 (Poesia argitaragabea)
 Narratiba, Susa, 1986
 Antzerkia, Susa, 1986
 Itzulpenak 1, Susa, 1986
Itzulpenak 2, Susa, 1986
 Artikuluak. Hitzaldiak. Gutunak. , Susa, 1986


Bere lanen artean, abestien letrentzat esaldi esanguratsuak idatzi zituen, gehienak Oskorri musika-taldearentzat. Talde horrek disko bat atera zuen Gabriel Arestiren omenez, idazlearen poema famatuez osatuta eta horietako asko herri-kantu bihurtu dira:
 Gora ta gora beti.
 Egun da Santimamiña.
 Furra furra.
 SanSimon eta San Juda, Xabier Letek kantatua.




Hau da gure Bilbotarrak idatzitako poema bat: Maldan behera 1960ko Euskera aldizkarian argitaru zuen bere lanik biribilena. Harekin Euskaltzaindiaren Loramendi saria irabazi zuen 1959an. ia 2000 bertso ditu, bi zatitan banaturik: orotara, 222 ahapaldi.
Supergizonaren irudia hartzen du, eta esanahi-sare bat eraikitzen du gailurretikmodernitatearen infernuetarako jaitsiera irudikatuz. Zibilizazioaren historia ere ageri da. Gabriel Arestik bidearen metaforan oinarrituta egitura sortzen du, hondamendiaren mundu bat sortuz.
MALDAN BEHERA
1. UNTERGANG

Egun honetan nire gogoak
utzi nai baitu mendia,
MALDAN BEHERA DOA AGURO
NIRE GORPUTZ BILUZIA.

Honera etorri baino leen ongi
ezautu nuen herria;
txiki-denporan eduki nuen
han enebizitegia.
Ama maiteak emaro niri
ematen zidan ditia:
MALDAN BEHERA DOA AGURO
NIRE GORPUTZ BILUZIA.

Honera ekarri nuen handikan
nire tristura haundia,
gizon doilorrek egin zidaten
bidegabe itsusia.
Orain zikina, zitala banaiz
orduan nintzen garbia:
MALDAN BEHERA DOA AGURO
NIRE GORPUTZ BILUZIA.
Mendi gailurrak ikusi zidan
arduraz penitentzia,
haranerantza ibiliteko
eman zidanlizentzia;
hari entzunik dirudit orain
hegaztina kantaria:
MALDAN BEHERA DOA AGURO
NIRE GORPUTZ BILUZIA.





2. HARIZTIA

Orain hemen nago, eremu latz honetan.
Nire gurariak galdurik, lur hauetan
arbola adar-gabeen parea naiz orain.
Landare zekenak baitaduzka eremuak,
erratzak harean, haitzetan kalamuak,
nire arima dago mirari batenzain.

Eztago zeruan egun hodei batere.
Denpora sikuak garantzen ditu bere
ordu miragarriak sekula batean.
Zerura begira egoten naiz luzaro,
izarren esnetik edaten dut oparo,
baina egarri bizia daukat bihotzean.

Azken eremuon natzalako atinik,
hezur-lekuetan eztaukat zer-eginik,
ta iruten dut astiro itogin sikua,
nundik egunotan doakidan bihotza,
entzun eztelako ur lasterrarenhotsa,
apur bat busti dezan lurreko kolkua.
Eztut gaur ezer jan: eztut horren beharrik;
eta gau osoan egondu naiz itzarrik,
kandeletan ikusiz eulien hegalak.
Barauetan eztut oinazerik aurkitu,
bakarrik egoteko asmotxo makalak,
eta lo-galeak benedikatu ditu.

Gainerakoa da alperrikako gauza:
Hermita eroria, hobietako lauza
eta maitalearen gorputz usteldua;
ezpaitzekidaten benetanerantzuten,
mugitu ezineko itxura hartu zuten
herio geldiaren mustur zimeldua.

Gauerdi batekin agertu zen arraina,
zilarrezko ezkatak eta buztan apaina:
Eznuen konprenitu nundik etorri zen.
Goizaldean, noski, paratu zen marean,
ta gero sartu zen jarri nion sarean,
iheri neuganantza ahalik lasterren.





Bere aginekin eman zidan dolore,
kolore denetan: gorri, beilegi, more,
ikusten...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Aresti
  • Aresti
  • gabriela
  • Gabriela
  • Gabriel
  • Gabriela
  • gabriel
  • gabriel

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS