Genero Estereotipos

Páginas: 40 (9962 palabras) Publicado: 29 de octubre de 2012
PSIKOLOGIA

Hizkuntzaren erabilera
genero-estereotipoak
iraunarazteko tresna gisa:
hizkuntzaren abstrakzioaren
ondorioak
Garbiñe Ortiz Anzola, Jose F. Valencia Garate eta Lorena Gil de Montes Etxaide
EHUko irakasleak
Talde arteko hizkuntza-soslaia izeneko ikerketa-lerroak egiaztatu
duenez, hizkuntzaren erabilera estrategikoa estereotipoak eta aurreiritziak
igortzeko eta mantentzekobidea da. Hemen aurkezten diren bi ikerketek
genero-estereotipoak iraunarazteko hizkuntzaren erabilerak —hizkuntzaren
abstrakzio mailak— duen zeresana aztertzea zuten helburu. Lehenengo ikerketan, genero-estereotipoak manipulatzeko hitz gakoak (generoa, nortasunezaugarria) aurkeztu ziren. Bigarren ikerketan, etxeko eta laneko testuinguruetako genero-rolak irudikatzen zituzten binetak manipulatuziren. Emaitzen
arabera, estereotipoarekin bat egiten zuten egoerak estereotipoaren aurka
egiten zutenak baino abstraktuago deskribatu ziren, eta emakumeen eta
gizonen arteko egiturazko harreman mota hizkuntzaren erabilerarako elementu adierazgarria izan zen. Hizkuntzaren erabilerak genero-estereotipoak
berresteko eta iraunarazteko tresna gisa dituen ondorioak eztabaidatzen dira,
emakumeen etagizonen arteko desberdintasun sozialari so eginez.

Research on linguistic intergroup bias indicates that strategic language use serves
the maintenance of stereotypes and prejudice. In order to examine the role that language
use plays —linguistic abstraction— on the persistence of gender stereotypes two studies
were conducted. In the first study, gender-stereotypes were manipulated bypresenting
gender-stereotype keyword combinations (gender- personality trait). In the second study,
pictures representing gender-roles at home and work contexts were manipulated. The
results showed that stereotype congruent information was described more abstractly than
stereotype incongruent information, being the kind of structural relation between men and
women a meaningful element in languageuse. On the basis of these results, the
implications that language use has on the confirmation and maintenance of gender
stereotypes are discussed, considering social inequality between women and men.

UZTARO, 59 - 2006, 63 - 88

63

1. Sarrera
Generoaren arazoaz hitz egitea emakumeen eta gizonen artean dagoen desberdintasun sozialari begiratzea da; hau da, erabakiak hartzeko guneekonomiko,
politiko eta sozialetan irauten duten botere-desberdintasunak aintzat hartzea.
Desberdintasuna justifikatzeko elementuen artean, estereotipoek rol garrantzitsua
jokatzen dute. Izan ere, estereotipoen eskutik generoa kausa bihurtzen da.
Emakumeak emakume direlako eta gizonak gizon direlako azaltzen da batzuen eta
besteen egoera.
Genero-estereotipoei buruzko ikerkuntzak bide luzea egin duelaesan daiteke
(berrikuspenerako ikus Deaux, 1999; Deaux eta LaFrance, 1998). Genero-estereotipoak emakumeek eta gizonek dituzten ezaugarriei buruzko uste multzoak dira
eta lau osagarri dituzte, elkarren artean bereiziak baina elkarri lotuak: nortasunbereizgarriak, rol-portaerak, lanbideak eta itxura fisikoa (Deaux eta Lewis, 1984).
Jendeak gizonezko eta emakumezkoen inguruan dituen usteak osoagerikoak
dira gizartean, egonkorrak eta eraginkorrak (Deaux eta Kite, 1993). Estereotipoen
izaera barreiatu eta egonkor hori, hein zabal batean, automatikoki prozesatuak
izatetik eratortzen dela argudiatu da eta kontzientzia maila esplizituan bainoago
inplizituan aritzen dira (Fiske, 1998).
Halere, oraindik ere, galdera bat erantzuteke dago generoaren eremuan:
zergatik mantentzen da egonkorhainbat estereotipo, emakumeekikoak esaterako,
beste talde batzuekiko estereotipoak aldatuz joan direlarik? Hainbat autore saiatu
da arazo hau azaltzen, estereotipoen eta aurreiritziaren oinarrian dauden
egiturazko aldagaiak kontuan hartuz eta estereotipoek betetzen dituzten funtzio
sozialei helduz (Glick eta Fiske, 1996, 1999). Erantzuna erraza ez dela onartuta,
estereotipoak irauteko eta...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Estereotipo De Genero
  • Estereotipos De Género.
  • Estereotipos de genero
  • estereotipos de género
  • estereotipos de genero
  • Generos Y Estereotipos
  • Estereotipos De Género
  • estereotipos de genero

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS