Hello

Páginas: 13 (3209 palabras) Publicado: 4 de noviembre de 2012
ESPERIMENTALISMOA LITERATURAN: ELEBERRIA
Errealitate ilunari gero eta garrantzi gehiago ematen zitzaion. Nobela mota berriak egin ziren: izen zehatz gabeko pertsonaiekin, bukaeratik hasitako eleberriak, argumentu zehatzik gabekoak…
XX. mendearen lehenengo erdia:
ELEBERRI FRANTSESAK:
Marcel Proust (“Denbora galduaren bila”) Nobelagintza modernoaren garapenean lagundu zuen, Mallarmé zuenirakasle. Paris dekadentea islatu zuen “plazerrak eta egunak” nobelan. Berak zioen bizitzan merezi zuen bakarra artea zela. Ama hiltzean idatzi zuen bere obra hoberena “Denbora galduaren bila” 7 alekoa, argitaratzeko arazoak egon ziren eta bera hil ondoren argitaratu ziren azken 3ak, lehenengo pertsonan idatziak daude eta bere burua Marcel izendatu zuen, nobela hau amaieratik hasten da.INGALATERRAKO NOBELADINTZA: MODERNISMOA
Victoria erreginaren erregealdiak utzitako arrastoak ohituran… notatzen dira, iraultza honi “Modernism” deitu zitzaion.
Jamen Joyce Nobela modernoaren berritzaile nagusienetarikoa da. Familia burgesekoa zen, eskola katolikoan ikasi zuen eta geroago arazo ekonomikoak izan zituen. Jesuitek beregan eragina izan zuten, erlijio katolikoaren hierarkia eta gehiegizkoeragina kritikatu zuen. Bere obrak argitaratzeko arazoak izan zituen. “Dublindarrak” idatzi zuen: 15 ipuin, tonu ezkorrez, kontakizun bakoitza hurrengoaren oinarri da, kargo sinbolikoa daramaten ipuinek eta orden kronologikoan doaz (haurtzaroa, gaztaroa eta helduko historiak), gizarte indargabetua salatzen du eta iritzi moralak irakurleengan uzten ditu. “Artistaren gaztaroko portreta” eleberriautobiografikoa ere idatzi zuen, 3. pertsonan. Bere nobela ezagunena berriz “Ulyses” da, 2 atal dauzka eta kaleratuak zentsuratuak izan ziren, odisearen bertsio modernoa eta parodia da, egun bateko kontakizunak azaltzen ditu, pertsonai nagusian Stephen Dedalus eta Leopold Bloom dira eta irakurketa pausatua eskatzen du, nobela honetan ere juzgu moralak irakurleengan uzten ditu, nobelan gizon modernoaren,anti-heroiaren epopeia nobelatua eskaintzen zuen.
Virginia Woolf Aita aristokratiko intelektuala zuen eta ama margolari baten mussa, ezkontzerakoan argitaratu zuen haren lehenengo nobela eta geroago argitaletxe bat sortu zuen. Bere eleberriek pertsonaien barne munduan mugitzen gaituzte eta subjetibotasun andia agertzen da. “Joaneko bidaia”, “gaua eta eguna”, “orlando” “Mis Dalloway” (3. pertsonan,pertsonaian bizitza eta oroimenak azaltzen ditu eta flash backak daude) eta “Farorantz” (protagonistaren bakarrizketa da eta denboran jauziak daude) idatzi zituen.
ALEMANERAZKO ELEBERRIGINTZAREN BERRITZAILEAK:
Franz Kafka: Judu eta txekiarra zen baina obra Alemanez egin zuen, zuzenbidea ikasi zuen, Felice Bauer oso garrantzitsua izan zen bere obran: 350gutun eta 150postal idatzi zituen.Nobeletan gertakari zentzugabeak eta absurdoak kontatzen zituen, honi egoera kafkiarra deitu zitzaion. Bere nobelen irakurketa erraza da, estilo sinplea du, apaindura gabekoa. XIX mendeko eleberri errealistan oinarritzen da bere obra eta gizon garaikidearen beldurra, larritasuna eta ezinegona adierazten zituen bertan eta mundu absurdoa islatzen zuen sufrimenduz eta bakardadez betea. Bere eleberrinagusiak “isuraldaketa” eta “prozesua” dira.
Thomas Mann nobel saria lortu zuen bere bizitza eta artelanekiko hausnarketarekin. Eleberri intelektualaren ordezkaria izan zen, idazle eta pentsalariei buruzko saiakerak egin zituen. Mendebaldeko kultura burgesaren eta balioen ganberaren azterketa zorrotza egin zuen eta espresionismoaren eraginak zeuzkan. Bere nobeletako bat da “Buddenbrook”, hemen fin desiecle estetika dekadentea agertu zen.
XX mendearen 2.erdia
Garan honetan ere esperimentazioa da garrantzitsuena, Frantzian Nouveau roman (nobela berria) sortu zen. Bai idazle eta irakurleengan mundua ez zen arrazionala ez absurdoa, gauzak besterik gabe gertatzen dira. Munduan egoteko modua iradoki nahi da nobeletan.
Boris Vian eragin surrealista zuen, esperimentatzeko joera ere.
Raymond...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Hello
  • Hello
  • Hello
  • Hello
  • HELLEN
  • Hello
  • hello
  • hello?

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS