Hezkuntza Komunitatea

Páginas: 5 (1030 palabras) Publicado: 15 de abril de 2012
HEZKUNTZA KOMUNITATEA
SARRERA
Gure Amets ikastetxean irakasle asko bildu dira hezkuntza komunitatea nola ulertu eta nola ikusten duten eztabaidatzeko. Honen inguruan egindako ekarpenak ugariak izan dira eta oso ezberdin interpretatuak bata bestearekiko. Hala ere, ondorio berera iristea lortu dute.
Lehenik, egokitutako egoera azalduko dugu, zer nolako ondorioak atera dituzten ikusteko.Ondoren, egoera hau sakonki aztertzen saiatuko gara, hau da, egoeraren diagnostikoa egingo dugu. Hortaz, gure interpretazioak eta hausnarketak egingo ditugu kasua barrutik aztertzeko. Lehen fasearen amaieran, hipotesiak formulatuko ditugu, gero, ikerketarekin hastean, hipotesi horiek frogatu ahal izateko.
Proiektu batean lanean jarduteko funtsezkoa da planifikazio edo antolakuntza egoki bat izatea,horregatik, gelan egin dugun lehen lana funtzioak banatzea izan da batzordeetan. Batzorde bakoitzetik talde eragile bat atera da bere zeregina eta erantzukizuna izango delarik proiektua aurrera ateratzea. Nahiz eta denon lana izan, talde eragileak badu nolabaiteko aparteko funtzio berezi bat. Hortaz esan dezakegu, oso garrantzitsua dela batzordeko kideek laguntza eskaintzea.
Badakigun arren, ezdugula denbora larregi, daukagun denbora ongi aprobetxatzen saiatuko gara.
Materia honetan, gauza asko ikasi ditugu eta horien artean bat hezkuntza komunitatea izan da. Beraz, ezinbestekoa guztiontzako eskola baten alde lan egiteko. Hezkuntza komunitatea, hitzak berak esaten duen bezala, eskolak komunitate zentzua izatea da, non komunitateko kide guztiek hartzen duten parte(irakasleek,ikasleek, langileek, gurasoek eta beste zenbait gizarteko eragileek). Beste modu batean esanda, hezkuntza komunitatea prozesu bat dela esan daiteke, eskola eta hezkuntza sistema hobe baten alde, bertako partaide guztiek beraien amets, ideia, pentsamendu, proposamen … azaleratzeko aukera eta eskubidea dutelarik.
Hezkuntza komunitatea lantzeko guri Lekeitio herri eskolako kasua egokitu zitzaigun etabertan argi ikusten da guztiak gustura senti daitezen zer nolako garrantzia duen guztien partaidetzak eta beraien egindako ekarpenak(muralak, pankartak, eskutitzak, mezuak … )
Egoera aztertzen hasi aurretik, egoera nondik nora doan azalduko dugu. Ikastetxe honetan irakasleentzat oso garrantzitsua da gurasoekin elkartzea euren seme alaben ibilbidea nondik nora doan azaltzeko. Gutxienez urtean hirualdiz elkartzen saiatzen dira. Gainera kasu esanguratsu bat gertatzen da ikastetxe barruan, ikastetxeak harrera pisutako bi ikasle ditu eta zailtasunak dituzte hauen jarraipena egunean eramateko. Izan ere, eskolaz kanpoko erakundeekin orain arte ez dute inolako harremanik izan eta horregatik pentsatu dute eskola hezkuntza komunitate bat izatea ezinbestekoa dela. Ikastetxe honetako irakasle batekentzunda dauka beste ikastetxe batzuetan gurasoak klasetan sartzen direla eta irakasleei laguntzen dietela baina irakasle honek ez du hori posible ikusten bere ikastetxean.
________________________________________________________________
DIAGNOSTIKOA
Ikusita hezkuntza komunitatearen inguruan egin dituzten ekarpenak zeintzuk diren, gure zeregina irakasle horiek honen inguruan hartzen dutenikuspuntua aztertzea da guk nola interpretatzen dugun esanez.
Irakasle baten pentsamenduaren arabera, Hezkuntza komunitate bat aurrera atera dadin beharrezkoa da gutxienez urtean hirutan gurasoekin bilerak izatea. Ikasitakoarekin alderatuz, esan behar da komunitate zentzuan irakasleen inplikazioa ezinbestekoa dela eta ikaslearengan izan behar duen ardura nahitaezkoa dela. Hala ere, komunitate bateraikitzearen bidean, irakasleen esku bakarrik ezin da ardura hori utzi, horregatik, gurasoen inplikazioa eskola barruan oso garrantzitsua ikusten da. Aipatu behar da, ikasleen jarraipena segi dezaten gurasoek ere, funtsezkoa dela honelako batzarrak edo bilerak egitea, eskolaren metodologia, zer landuko duten ikasturtean zehar, zer material beharko duten … zehaztea kurtso hasierako bileretan....
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Frantziako Hezkuntza Sistema
  • Hezkuntza bereziaren oinarri pedagogikoak
  • Hezkuntza proiektua
  • Espazioa Hezkuntzan
  • Hezkuntza alorrean ditudan kezkak eta hauen konponbideak
  • Hezkuntza garapena historian
  • Ijitoak eta hezkuntza
  • Espainiako Hezkuntza Sistema

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS