Hezkuntza garapena historian

Solo disponible en BuenasTareas
  • Páginas : 19 (4623 palabras )
  • Descarga(s) : 0
  • Publicado : 8 de diciembre de 2010
Leer documento completo
Vista previa del texto
|
Sarrera……………………………………………………………………………………….2. orr
Mesopotamia………………………………………………………………………………....3. orr
* Erlijioa eta Zientziak………………………………………………………………3/4 orr
* Antolamendu social eta politiko…………………………………………………..4/5 orr
* Idazkeraren hasiera……………………………………………………………….5/6 orr
* Mitoak………………………………………………………………………….……6 orr
Egipto
* Sinismenak, idazkera etazientziak………………………………………….7 orr
* Antolamendu social eta politiko…………………………………………...8/9 orr
* Egiptoar emakumea………………………………………………………….9 orr
* Sinismenak eta erritoak……………………………………………………10 orr
Grezia
* Greziako polis-ak: Atenas………………………………………………….11 0rr
* Kultura……………………………………………………………………..11 orr
* Gizartea…………………………………………………………………….12 orr
* Hezkuntza……………………………………………………….13/14/15/16 orr
* Sinismenak etaerritoak……………………………………………………17 orr
Erroma……………………………………………………………………………...18 orr
* Klase banaketa………………………………………………………….18/19 orr
* Familia antolakuntza………………………………………………………19 orr
* Heziketa………………………………………………………………...19/20 orr
* Erlijioa…………………………………………………………………..20/21 orr
* Sinismenak……………………………………………………………….....21 orr
Ondorioak……………………………………………………………………….....22 orrBibliografia………………………………………………………………………………….23 orr

Historian zehar, hamaika kultura desberdin egon dira; bakoitzak bere ezaugarri konkretuekin. Baina guztiak helburu bera dute, denboran dirautea; horri lortzeko hezkuntzaz baliatzen dira. Beraz, hezkuntza gizartearen araberakoa da eta gizartea aldatzeko edo dagoen bezala mantentzeko erabil daiteke.
Hezkuntza gizarte primitiboetan hasi zen XIX. Mendearen bukaerararte. Gizarte primitiboen barruan, adierasgarria izan zenirakas-funtzioa Mesopotamian, Egipton, Grezian eta Erroman. Beraz hauek izango dira aztertuko ditugun zibilizazioak.

MESOPOTAMIA
Gaur egun Irak dagoen tokian, bada bi ibairen igarobide den lautada zabal bat, Tigris eta Eufrates ibaien artean. Horixe da Mesopotamia deitu zuten lurraldea, eta izenak "ibaien arteko" lurraldea dela adierazten du. Ezagutzen den lehen kultura hantxe garatu zen.Duela 8.000 urte inguru, giza taldeak ibaien ertzetako lurrak lantzen hasi ziren. Uholdeei irtenbidea emateko, garai hartako biztanleek dike eta ubideen bidez uhaldiak kontrolatzen ikasi zuten; era horretara ibai ertzetatik urrunago zeuden lurrak ureztatzeko erabili ahal izan zuten ura.
Denborak aurrera egin ahala, inguru horretan hainbat herri sortu zen. Ezagutzen ditugun lehenak sumertarrak etaakadiarrak izan ziren. Lehenengoak hegoaldean bizi ziren eta iparralderago bigarrenak. Hiri-estatuetan bizi ziren eta horietako bakoitzak biztanleak elikatzeko behar hainbat lur zituen; beren burua gobernatzen zuten, hau da, independenteak ziren. Eta gainerako hirietatik edo herri nomadetatik babesteko harresi handiak egin zituzten herritarrek.

Erlijioa eta zientziak
Mesopotamiarrak politeistakziren, hau da, jainko askorengan sinesten zuten. Jainkoei tenpluetan sakrifizio ugari eskaintzen zizkieten janarien bidez.
Apaizak jainkoak gurtzeaz arduratzen ziren eta herriarentzako babesa eta laguntza eskatzen zieten. Jai erlijiosoak antolatzen zituzten; nekazariek egindako eskaintzak bildu eta administratzeaz ere arduratzen ziren. Horri esker, aberastu egin ziren eta gizartean botere handiaizatera iritsi ziren.
Mesopotamiarrak jainkoak haserretuko ziren beldur ziren eta deabruei eta espiritu gaiztoei ere beldur handia zieten. Horregatik, hondamendiak eta zoritxarrak baztertzeko, nahitaezkoa zen horiek pozik edukitzen ahalegintzea. Magian eta igarpenetan ere sinesten zuten.
Gizarte horretan izugarrizko garapena izan zuten matematikek (angeluak neurtzeko modua, luzera, azalera,bolumen eta pisu-unitateak, “pi” zenbakia…), natur zientziek (animalien sailkapena, mineralen eta landareen propietateen azterketa…), medikuntzak (gaixotasunen azterketa eta kirurgiaren garapena…) eta astronomiak (planeten eta izarren aurkikuntza, Ilargian oinarritutako egutegiak antolatzea). Gainera, gurpila asmatu...
tracking img