Ijitoak eta hezkuntza

Solo disponible en BuenasTareas
  • Páginas : 2 (379 palabras )
  • Descarga(s) : 0
  • Publicado : 20 de noviembre de 2011
Leer documento completo
Vista previa del texto
IJITOAK ETA HEZKUNTZA

Ijitoak eskolara joaten direnean ez dira beste ikasleen egoera berdinean sentitzen, gehienetan, baztertuak sentitzen dira, aurreiritzi eta egoera sozio ekonomiko eskasarenondorioz. Egoera hau, ez da aldatzen ikasle hauek eskolatik ateratzen direnean eta eragin larriak dakartza, adibidez: eskola-porrota eta askotan, eskola uztea titulu akademikorik lortu gabe.

Hauhobetzeko, alde batetik, irakasleen prestakuntza ona izatea beharrezkoa da. Izan ere, irakasleek eskolako lana, denbora, metodologia... aukeratu behar dute, eta baita oinarrizko arau batzuk. Horrezgain, irakaslearen jarrera, komunikatzeko moduak edo baloratzekoak, bere ikasleentzat eredugarriak dira, hau da, irakasleak eredu dira ikasle nahiz gurasoentzat eta haien esku dago bizikidetza etakulturartekotasuna bideratzea.
Irakasleek beraien kultura ez denaren berri edukitzea oinarrizkoa da ere, ijitoen ikuspegia zein den jakiteko eta haienganako tratua hobetzeko.

Bestalde, Ijitoeneskolatzean eragin positiboa handiagoa izan dadin, familiekiko
harremanak ere garrantzia du. Hemen ere, irakasleek eskuartu beharra dute, ikasleen gurasoei informazioa eskeiniz edo aholkuak emanez;adibidez; ijitoen kuturaren ekarpenen berri eman, komunikazio gaitasuna egokia izan behar dela aholkatu... Hala ere, eskolak eginkizun funtsezkoena duela deritzot, bera baita gure gizarteak ijitoekiko dituenestereotipo eta aurreiritziak ezabatu ditzazkeena. Beraz, beharrezkoa iruditzen zait eskoletan ijitoen kulturari buruz oinarrizko-oinarrizkoena irakastea. Modu honetan, ijitoak eskolako kide sentitu,eskola guztientzat dela konturatuko dira eta bertan beraien kultura harro adierazteko aukera izango dute, baztertuak edo burla objektua sentitu gabe. Gainera, beste ikasleek benetan ezagutuko dituzteikaskide ijitoak eta horrek estereotipoak desagertaraziko ditu eta kultur ezberdinen arteko bizikidetza hobetu egingo da.

Ijitoen familiei dagokienez, interesa agertzen dute bere seme-alabak...
tracking img