Metodo tradicional, comunicativo y directo

Páginas: 6 (1308 palabras) Publicado: 30 de noviembre de 2011
METODO TRADIZIONALA
Metodo tradizionala, metodo gramatikal bezala hartzen da, bere ardatza gramatika bera baita. Hala ere, ezin dugu esan metodo tradizionala eredu gramatikal hau jarraitu duen bakarra izan denik askoz gehiago egon baitira historian zehar. Metodo tradizionala honako ezaugarriak biltzen ditu:
* Curriculumaren prestakuntza gramatika ardatz gisa kontuan harturik.
* Helburuorokor nagusia “gramatika normatiboa” deiturikoa barneratzea izango da.
* Hiztegi zerrendak memorizatu.
* Itzulpen zuzena eta alderantzizkoa.
* Ama hizkuntza(*) eskoletan erabiltzea.
(*) Ama hizkuntzaz hitz egiten ari garenean, pertsona bakoitzak jaiotzetik erabiltzen duen hizkuntzari erreparatzen diogu. Etxe bakoitzean hizkuntza bat besteen aldean hobesten da normalki eta gurasoekbere seme-alabei hizkuntza horretan hitz egiten diote, hizkuntza hau seme-alabentzat “ama hizkuntza” bihurtuz. Metodo tradizional honetan, ama hizkuntza ikasteko oinarria da. Gaur egun ez bezala, lehen, hizkuntza bakarrari ematen zitzaion garrantzia besteak alde batera utzita.
Aurreko ezaugarriak guztiak adierazgarriak dira metodologia hau erabiltzerakoan, baina irakasle bakoitzak desberdinerabiltzen ditu beste metodologi batzuen laguntzaz. Bestetik, gramatika beste metodo batzuetan aurkitu dezakegu ere, hala nola, metodo zuzenean edota metodo komunikatiboan. Horregatik da hain zaila gaur egun metodo puru bat aurkitzea.
Zailtasun horiek kontuan hartuta metodo tradizionala beste metodoengandik bereizten duena bere “nukleoa” eta ezaugarri bereizgarriak (Aurretik jada esandakoak) izangodira. Ezaugarri horien babesketan irakaskuntzak rol garrantzia izan du, pedagogoek isomorfismoa deituriko fenomenoarengatik.
Isomorfismoa deituriko irakasteko teknika hau oinarri nagusi bat dauka: irakasleak euren ikasle garaian irakatsiak izan ziren moduan irakasten dute lan egiterakoan. Jada esan dugunez isomorfismo honek metodo tradizionala urteetan zehar irautea ekarri zuen.
Latina eta bestehizkuntza klasikoen irakaskuntzak ezinbesteko eragina izan du metodo tradizional honen iraupenari begira. Izan ere, jendeak latina erabiltzeari uko egin zionean hitz egiterakoan, hau hizkuntza literario bilakatu zen, gehienbat idazkien bidez irakatsitakoa. Eta aldi berean, hizkuntza horren erabilera eza ahozkoan, aldaketarik ez jasotzea eragin zuen. Batez ere esandako azken honegatik, latinairakasterakoan metodo tradizionala erabiltzea egokia zen.
Baina denbora aurrera joan ahala herriko hizkuntzen zabalkuntza (Etengabe aldatzen ari zirenak eguneroko bizitzan komunikatzeko erabiltzen zirelako), irakaskuntzan erabilitako metodologiak aldatzea eskatzen zuten. Eta aldaketa jarrai horiei erreparatzen zion metodo kobertsazionala agertu zen orduan. Metodo honen helburua hizkuntza ikasteko eraberri bat sortzea da. Horretarako printzipio nagusi bat hartu beharko da kontuan: ikasleek bakarrik ikasi nahi duten hizkuntzan hitz egingo dute irakaslearekin. Lehenengoz esaldi sinpleak esaten ikasiko dute beste pertsonekin komunikatzeko, eta, geroago hizkuntza horren menderatze oso bat izateko. Nahiko harrigarria da hain ezberdinak ziren bi metodo hauek elkarrekin bizi izana baina pixkanakaikusi ahal izan da metodo tradizionala alde batera utzi dela ia erabat eta gaur egunean oraindik ere konbertsazionalaren arrastoak geratzen direla.
Urteak aurrera joan ziren eta, herriko hizkuntzen garapen handia zela eta, metodologia tradizionala ere aldaketak sartzera behartuta egon zen, betiere aldaketa horiek irakaskuntzaren alde praktikoago baterantz (Gramatikari aurretik emandako garrantziukiezina kenduz) bideraturik zeudela.
Metodoaren eboluzioari erreparatuz gero, konturatu egingo gara, aldaketak nabariak direla. XVI. mendean, metodo tradizionala gramatika deskribatzaileko eskuliburuetan oinarritzen zen. XVII. mendean, eskuliburu horiek ahozko testuak eta gaika antolaturiko hiztegiak zituzten eranskinekin publikatzen ziren. Baina XVIII. mendea izango da berrikuntza nabarienak...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Metodo Comunicativo
  • Metodo comunicativo
  • Metodo Tradicional
  • Metodo Comunicativo
  • Método Tradicional
  • Métodos Tradicionales
  • Método tradicional
  • El método directo

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS