Nikomakorentzako Etika

Páginas: 6 (1350 palabras) Publicado: 2 de mayo de 2012
NIKOMAKORENTZAKO ETIKA: LABURPENA ETA KRITIKA
ZORIONTASUNARI BURUZ

Aristotelesek uste zuen bizitzaren helburua zoriontasuna dela. Zoriontasuna “ongi gorena” bezala definitzen du. “Ongi gorena” terminoak ongi ez gorenak onartzen ditu, baina denak dira “ongi gorenerako” bidea. Eta Aristotelesentzat hau arrazoimenaren erabilera da, bizitza bertutetsu eta justua eramateko. Zoriontasunaristotelikoa zerbait perfektua da, bere horretan nahikoa. Helburua bera da, eta bere burua justifikatzen duena. Baina ez da momentuko gauza. Bizitza osoan zehar era bertutetsu batean jokatu behar izan dugu, justizia aplikatuz, lagunak egin eta mantenduz, erdibidea aukeratuz, zoriontasuna dastatu ahal izateko.

Gizonen ekintzak hausnartuak edo aurrepentsatuak izan direla mantentzen du, etabertute mota asko daudenez, ekintza hauek bertute onenerantz egon behar dute zuzenduak, eta hori bizitza osoan zehar. Gizonaren bertute propio bakarra arrazoimena da, eta arrazoimenaren erabilera bertutetsua izango da bizitza perfektua edo zoriontsua.




POLITIKARI BURUZ

Aristotelesentzat politika zientzia gorena da. Berak ulertuta politika gizarte guztiaren ongizatea eta bertuteabilatzen dituena da, eta beste zientziez baliatzen da honetarako. Gizarteari forma emanez hauei ongia transmititzea bilatuko du, eta horregatik beste zientzien helburua konpartitzen duela esan daiteke. Gizakia animali politikoa da; plano txikian, familia erlazioetan, plano ertainean, herrian edo auzoan, eta plano zabalean polis edo gizarte osoan. Politikaren aztergaia ongia nola zabaldu gizarteanzehar izango da, gizartea zoriontsu izan dadin.

Ez da gazteentzako jarduera egokia, gehiegikerian erortzen direlako erraztasunez, eta ez direlako prudentzia (phronesis) izeneko bertutearen jabe oraindik, ezta (Aristotelesen ikuspegitik) emakumeentzako edo klase guztietako jendearentzako ere.

Etikarekin erlazionatutako zientzia da, baina ezberdinak dira; politikak gizarte osoarenongirantz begiratzen badu, etikak maila indibidual baterantz begiratuko du. Eta ongi jokatzea bertutetsuki jokatzea izango da. Gogoratu prudentzia dela bertuterik garrantzitsuena.

BERTUTEARI BURUZ

Bertuteetan garrantzitsuena, ekintza posiblearen erdibidea bilatzea da. Hau izango da etikaren aplikazio nagusia (dianoetikarekin alderatuta). Eta ez da formula matematiko bat, edozein kasutanaplikatu daitekeena, baizik eta testuinguruaren arabera eta bakarki epaitu behar da egoera bakoitza. Bertute etiko hauek ohituraz eta erabileraz jasotzen dira. Justizia edo moderazioa ditugu adibide.




Bertute etikoek gure alde irrazionala menderatzen dutenak dira. Bertute dianoetikoek aldiz gure arrazoimena etikaren zerbitzura jartzen dute. Bertute dianoetikoak teorikoak (gauza baten ingurukoegia ala faltsutasuna frogatu nahi izatea, ekintzarekin zerikusirik izan gabe) ala praktikoak (ekintza baten inguruko aurre hausnarketa eta egiten dugun aukera barnean hartzen dutenak) izan daitezke. Haien helburua egia da, desio onenaren menpe (zoriontasunarena). Bertute dianoetiko nagusiak jakinduria eta prudentzia izango dira.

Bertutea ez da kasuala edo naturala. Gizakiak bertuteakbereganatu eta aplikatu behar ditu. Horretarako du animaliengandik ezberdintzen duen arrazoimena, eta zoriontsu izateko gaitasuna. Gogoratu “animali soziala”ren deskripzioa; Aristotelesentzat gizakiaren “eginbehar” nagusia politika da (honek ez du ukatu nahi bakoitzak gaitasun ezberdinak dituela behar ezberdinen aurrean baliagarriak direnak edo eginbehar ezberdinak ditugunik), edo guztien ongiabilatzea. Horretarako arrazoimena du tresna beharrezkoa. Eta bertutea borondatearen bidez gauzatzen dugu.

ADISKIDETASUNARI BURUZ

Jarraian adiskidetasunari buruz hitz egiten du Aristotelesek. Laburbilduz, adiskidetasuna zoriontsu izateko bertute garrantzitsu bat dela adierazten du. Izan ere, lagunik ez duenari buruz inork ez luke zoriontsua dela esango. Baina badaude adiskidetasun mota...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Etika
  • Etika
  • Etika
  • Etika
  • Etik
  • Etika
  • etik
  • etika

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS