Plan Estrategikoa

Páginas: 83 (20664 palabras) Publicado: 17 de octubre de 2012
ZTF-FCT Plan2005-10 eusk

8/6/2005

12:28

Pgina 1

PLAN ESTRATÉGIKOA 2005-2010
ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA FAKULTATEA FACULTAD DE CIENCIA Y TECNOLOGÍA UPV /EHU

ZTF-FCT Plan2005-10 eusk

8/6/2005

12:28

Pgina 2

AURKIBIDEA
PLAN ESTRATEGIKOA 2005-2010
ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA FAKULTATEA FACULTAD DE CIENCIA Y TECNOLOGÍA UPV /EHU

ZTF-FCT Plan2005-10 eusk

8/6/2005

12:28Pgina 3

1. PLAN ESTRATEGIKOAREN AURKEZPENA 2. PLAN ESTRATEGIKOAREN METODOLOGIA ETA FASEAK 3. ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA FAKULTATEA 4. DIAGNOSTIKO HAUSNARKETA: ARDATZ ESTRATEGIKOEN ANALISIA 5. HELBURUAK, HOBEKUNTZA ILDOAK ETA JARRAIPEN ADIERAZLEAK 6. KONKLUSOIAK ERANSKINAK I. Plan Estrategikoa prestatzen parte hartu duten lankideen zerrenda II. Lan talde bakoitzak ardatz estrategikobakoitzarentzako iradoki dituen hobekuntza ekintzen katalogoa

4 or. 10 or. 18 or. 30 or. 78 or. 90 or. 92 or.

ZTF-FCT Plan2005-10 eusk

8/6/2005

12:28

Pgina 4

>>> 1. PLAN ESTRATEGIKOAREN AURKEZPENA
Plan Estrategiko hau hausnarketa prozesu baten emaitza da, hain zuzen ere Zientzia eta Teknologia Fakultateko gobernu taldeak bere bigarren agintaldiaren hasieratik gidatu duen hausnarketaprozesuaren emaitza, eta prozesu horretan ehun pertsona baino gehiagok hartu dute parte. Plan Estrategikoa, egia esan, ez da ezustean prestatu; aitzitik, bizitzako beste arloetan gertatzen den moduan, behar nabari bati erantzuteko egin da, fakultate bateko kudeaketa arruntak berezkoak dituen zereginetatik harantzago joan eta etorkizuna planifikatzeko zeregin kolektibo erakargarrian sartzeko. XXI.mendearen hasieran gutxi dira aurrez diagnostiko estrategiko bat egin gabe lehiakorrak izateko eta kalitatezko zerbitzuak emateko asmoa duten erakundeak; horrelako diagnostikoek norberaren ingurunean arrakastaz kokatzeko gakoez jabetzen laguntzen dute.

>> Zer dela-eta Plan Estrategiko bat?
- Etorkizunerantz nola zabaldu aldez aurretik pentsatzeko. Azken urteotan plan estrategiko unibertsitarioeneklosio bat ezagutzen ari gara, baina plan horiek ez dira prestatzen moda bati jarraitzeko, baizik eta komunitate unibertsitarioko sektore handi batek duen hobetu nahi bat adierazten dute; eredu unibertsitario berri batera joan beharra dagoela sinetsita dago sektore hori. Azken boladan, asko dira diotenak autosufizientzia unibertsitarioaren dogma apurtu egin dela. Eta, ezbairik gabe, fakultate barruanigartzen da gehien eskaintza akademikoaren, gaur egun ezagutza ekoizteko eta transmititzeko dagoen beharraren, eta gizartearen eskariaren artean dagoen desoreka. Errealitate hori eratu duten faktoreak asko eta konplexuak dira. Gizarte globalizatu batean gaude, non informazioa abiadura beldurgarrian sortzen eta transmititzen den. Teknologia berriei esker, ezagutza arduraz gordetzen zuten garaibateko horma zaharrak lausotu egin dira. Errealitate horren aurrean unibertsitatearen eginkizun sozial ordezkaezin bat agertzen da: ezagutza kudeatzea, aintzat hartuz erakunde mota guztien artean dagoen interdependentzia eta lehia.

4

ZTF-FCT Plan2005-10 eusk

8/6/2005

12:28

Pgina 5

- Alde batetik, gure testuingurua baliabideengatik dagoen gero eta lehia handiagoagatik bereizten daeta, bestetik, aldaketa demografikoek, goi mailako hezkuntzaren espazioaren internazionalizazioak eta lege esparru berriek unibertsitatea behartzen dute aldaketara egokitzeko eta garapen ekonomiko eta sozialerako konpromiso berriak hartzeko gai izatera. Arrazoi nagusi horiengatik hartu du bere gain Zientzia eta Teknologia Fakultateak planifikazio estrategikoko prozesu bat egiteko erronka; prozesuairekia, argia eta parte hartzekoa izateaz gain, gure inguruneko ikasleen, irakasleen, ikertzaileen eta zerbitzu eta administrazioko pertsonalaren beharrei erantzuteko antolatua egongo da. - Hobetu egin nahi dugu, irakaskuntzan, ikerketan eta zerbitzuetan kalitaterik handiena lortzeko. Plana barnealdera eta kanpoaldera asko zabaltzen den prozesu bat da, Fakultatea zientziaren eta kulturaren...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Planos
  • Plan
  • Plan
  • Plano
  • Plan
  • Plan
  • Plan
  • Planes

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS