Sagarrondoko andre maria parrokia

Páginas: 2 (310 palabras) Publicado: 17 de febrero de 2011
Sarrera:

Azterketa honi ekiteko, dudarik gabe garrantzitsuena den eraikinari erreparatuko diogu, hau da, Sagarrondoko Andre Maria parrokiari, ongi merezia baitu monumentu nazional kategoria jasoizana. Eraikin horren elementuak XV. mendetik XVIII. mende artekoak dira eta ondoz ondoko hiru estilo artistiko erakusten ditu (gotikoa, errenazentista eta barrokoa), eraikin guztiari aberastasunhandia ematen diotena, bai arkeologiaren aldetik, bai itxuraren aldetik. Azterketa historikoan ikusitakoak adierazten duenez, parrokia bera 1474tik 1549ra bitartean eraiki zen, eta azken urte horretankontsakratu zen. Geroago, oinarrizko eraikin hori aberastu egin zen estilo berri bati, errenazentistari, dagozkion elementu berri batzuk jasoz, 1566. inguruan egindako ate nagusia, eliza barruko erretaulaeta, batez ere, itxura guztien arabera XVII. Mende hasierakoa den sakristia. Bestalde, barroko betean altxa zen Francisco de Ibero-k XVII. mende erdialdean diseinatutako kanpandorre liraina, etagarai berekoak dira eliza barruko erretaula txiki gehienak.

(Testuinguru historikoa)

XVI. mendearen erdialdera arte Hondarribia, Bidasoako eta Oiartzungo bailararekin batera, Baionako elizabarrutiaren menpe zegoen. Egoera horren baitan, Hondarribia ez zen eliza horretako parrokia soila, izan ere, inguruko herriak barne hartzen zituen artzapez barruti bateko buru zen.

Kokapen geografikoaParrokiaren azterketa zehatzari ekiteko, lehenik, hura hiriaren testuinguruan kokatzen saiatuko gara. Jakina denez, eliza bi kale hauen artean dago: kale nagusia –hara ematen du sarrera nagusiak- etabadiara daraman malda –hiriaren ekialdeko muga zena-; halaber, azken alde horretan dago elizaren burualdea. Hasieratik argi zegoen horiek mugatzen zutela elizaren luzera, horiek gainditzeko oso langarestiak egin beharko bailirateke.

Kokapenari erreparatuz, Erdi Aroko hiriaren defentsa egiturako osagarri bat izan zitekeela esan dezakegu. Arrazoizkoa da pentsatzea XVI. eta XVII. mendeetan...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • André-marie ampère
  • André Marie Ampere
  • andre marie ampere
  • André Marie Ampère
  • 9 Andre Marie Ampere
  • Andre marie ampere
  • André Marie Ampère
  • Charles andre joseph marie de gaulle

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS