Test

Páginas: 22 (5458 palabras) Publicado: 17 de mayo de 2012
GINEKOLOGIA AZTERKETA – TEST
Bular minbiziaren faktore pronostikoen artean, zein da garrantzitsuena aipatutakoen artean:
a) Mota histologikoa.
b) Hartzaile hormonalak.
c) Besapeko ganglioen afektazioa.
d) Minbiziaren neurria.
e) Emakumearen adina.

Dismenorrea primarioari buruz, EZ DA EGIA:
a) Obulazio gertatzen ziklotan gertatzen da.
b) Prostaglandinak zer ikusiadute fisiopatologian.
c) Endometriosis kasuetan dismenorrea primarioa izan daiteke.
d) Umontziko giharraren uzkurdurek sortarazten dute dismenorrea primarioa.
e) Sintomak ez dira agertzen lehen ziklotan.

Raloxifeno-ri buruz, zuk badakizu:
a) Hezurretan eragin estrogenikoa du.
b) Kolesterol metabolismoan eragin estrogenikoa du.
c) Endometrioan estrogeno-antagonistaportaera du.
d) a eta c dira egiak
e) Denak dira egiak

Prolaktinaren jariapena eta eragina aztertzerakoan, zer da BENETAKO esaldia:
a) Orokorrean, jariapen modulatzaile negatiboak positiboak baino garrantzitsuagoak dira.
b) Dopamina da modulatzaile positiboenartean garrantzitsuena.
c) TRH modulatzaile positiboa da.
d) a eta c dira egiak
e) Denak dira egiak

SIL (squamousintraepithelial lesion) da:
a) Definizio histologikoa da.
b) Definizio zitologikoa da.
c) Definizio histologikoa eta zitologikoa da.
d) Ez dakigu zer dan.
e) Ez du zerbixarekin zerikusirik.

Gernu-ihesaren larritasuna neurtzeko, metodorik baliagarriena zera da:
a) Anamnesis
b) Azterketa fisikoa
c) Azterketa urodinamikoa
d) Irudi teknikak
e) ZistoskopiaZerbixeko minbizi ezkatatsua diagnostikatu dugu biopsia bat eginez. Minbizia zerbixetik parametriora heldu da (pelbiseko hezurrik ukitu gabe). Ze estadiotan gaude:
a) Ia
b) Ib
c) IIa
d) IIb
e) IIIa

Gernu-ihesaren mota jakiteko, metodorik baliagarriena zera da:
a) Anamnesis
b) Azterketa fisikoa
c) Azterketa urodinamikoa
d) Irudi teknikak
e) ZistoskopiaZein, menopausiari dagokionez, da ordezko-hormona terapia maizen eragiten duen konplikazioa?
a) Biriketako tronboenbolismoa
b) Hipogluzemia
c) Metrorragia
d) Hirsutismoa
e) Barizeak

Antisorkuntz metodoen eraginkortasuna neurtzerakoan, zein da BENETAKO esaldia:
a) Metodoen eraginkortasuna handiagoa da emakume gazteengan.
b) Pearl indizeak hileroko eraginkortasunaneurtzen du.
c) Eraginkortasun teorikoa eta benetakoa beti antzekoak dira.
d) Bizitza taulekin, hilero diren haurdunaldiak metodo bat erabiliz neurtzen dira.
e) Esaldi guztiak faltsuak dira.

EGIA da:
a) Aldizkako abstinentzia antisorkuntz metodo naturalen artean sailkatzen da.
b) Ahozko antisorgailuen eraginkortasun benetakoa teorikoa baino handiagoa da.
c) Minipirulak hezimetodoen artean sailkatzen dira.
d) Kondoien erabileraren eraginkortasuna diafragma gehi espermizidaren erabileraren antzekoa da.
e) DIUk IHESaren transmisioa ekiditen du.

Gernu-ihesari buruz ari garenean, zein da BENETAKO esaldia:
a) Premiazko gernu-ihesa sarriagoa da ahalegin-ostekoa baino.
b) Ahalegin-osteko gernu-ihesa izan ezkero, nikturia ezaugarri garrantzitsua da
c)Erdiketek zer ikusi handia dute premiazko gernu-ihesarekin
d) Premiazko gernu-ihes kasuetan maskuriaren presioa baxuegia da
e) Esaldi guztiak faltsuak dira

Zein da esaldi FALTSUA:
a) Ahalegin osteko gernu-ihesa zahartzaroan sarriago diagnostikatzen da.
b) Premiazko gernu-ihes kasuetan, eztul osteko ihesa berehalakoa da.
c) Ahalegin osteko ihesaren tratamendua kirurgikoaizaten da gehienetan.
d) Bonney testa positiboa da ahalegin osteko gernu-ihes kasuetan.
e) Tratamendu osteko emaitzak hobeak dira teknika egokia erabili ezkero.

Antisorgailu eta edoskitzeari buruz, EGIA da:
a) Estrogeno gehi gestageno pirulak kontraindikatuta daude edoskitzerakoan.
b) Estrogenoen eragin kaltegarria jaioberriengan azalduta dago dagoeneko.
c) Edoskitzerakoan,...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Test
  • Test
  • Test
  • Test
  • Test
  • test
  • test
  • Test

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS