I Mundu Gerra (Dbh 4. Maila)

Páginas: 14 (3280 palabras) Publicado: 10 de marzo de 2013
Lehen Mundu Gerra 1914an hasi eta 1919. urtean amaitu zen gatazka militarrari deritzogu; bost kontinenteetan eragina izan zuena. Gerrarako arrazoiak ugari izan ziren, guztiak egoera gatazkatsuak sortzea eragin zutenak.
Alde batetik arrazoi ekonomikoak zeuden. Potentzia industrial berriak eratu ziren: Estatu Batuak eta Japonia, momentu horretan jada zeudenetara gehitu zirenak (Britainia H. ,Alemania, Frantzia). Haien artean konpetentzia handia zegoen; eta Alemania guztien gainetik jarri zen berek modernitatea zela eta; eta honen ondorioz bigarren industria iraultza etorri zen, energia iturri berriak ekarri zituenak (petrolioa, elektrizitatea) eta baita produkzio sektore berriak (kimikoa, siderurgikoa, etab.) Eta aurrerakuntza hauei lotuta karrera armamentistikoa edo bake armatua emanzen. Garai horretan herrialdeak gerrarako prestatu ziren eta haien gobernatzeko era aldatu zuten, produkzioa gerrarako hornikuntzara bideratuz.
Beste alde batetik, herrialdeek haien koloniak zabaltzeko zituzten grinak zeuden. Momenturaino Britainia Handiak eta Frantziak munduaren parte handi bat haien artean banatuta zeukaten, baina ekonomian eman zen aldaketaren ondorioz Alemania kolonizaziorakooso indartsua bilakatu zen; eta aurretik aipatutako Britainia Handia eta Frantzia horren beldur ziren, baita sortutako potentzia berriek (Japon eta Estatu Batuak)zeuzkaten plan inperialen beldur. Horien adibide dira Marokon eman ziren gatazkak Alemania bertako lurraldeak bereganatzen saiatu zenean. Baina ez hori bakarrik; Balkanetan ere beste krisi bat egon zen, diplomatikoa. Inperio turkiarradesegin zenean lurralde batzuk aske gelditu ziren; baina beste estatu asko beraien lurraldeekin anexionatu nahi zituzten, eta honek sentimendu nazionalistak esnatu zituen jaioberri ziren lur aske horietan. Bosnia eta Hertzegovina Austria – Hungariaren administrazioaren azpian gelditu zen, eta Serbiari hau ez zitzaion ondo iruditu; izan ere berak bazeukan bere plana: Serbia Handia eratzea eta lurhoriek bere estatuari anexionatzea, eta gatazka hauek Balkanetako bi gerrak ekarri zituzten, lehenengoa Balkanetako ligak (Serbia, Bulgaria, Grezia eta Montenegro, Errusiak lagunduta) Austriaren eta Turkiaren kontra egin zuen, eta bigarrenean Bulgariak bere aliatuei eraso zien Turkiak utzi zituen lurrak berarekin anexionatzeko helburua zuelako.
1872tik 1890era Bismarckek Alemaniako kanpo politikabideratzeko zuen modua estatua babestekoa eta ez hainbeste Europan gorentasuna izatearena zen, potentzien arteko oreka mantentzeko. Gainera Frantziaren isolamendua lortu nahi zuen, izan ere etsaiak ziren nagusiki Marokon izan zuen istiluagatik, eta baita betidanik Alsazia eta Lorena eskuratzeko izan zuten grinagatik. Baina Bismarck erretiratu zenean Gilen II jarri zen Alemaniako kanpo politikakontrolatzen, eta kantzilerrarena aldatu zuen: Europan nagusi izaten saiatu zen, gainontzeko estatuen gainetik egoten. Adibidez: Britainia Handiak itsasoan zuen nagusitasunaren aurka gerrarako flota indartsu bat sortu zuen. Honen aurrean gainontzeko potentziak paktuak eta aliantzak egiten hasi ziren, gerra gertatzekotan bando berean lan egiteko eta haien artean laguntzeko sortutakoak eta aurretik haienartean izandako gorrotoak ahazten zituztenak, askotan (Britainia Handiaren eta Frantziaren kasua, adibidez)
Bi bando edo bloke nagusiak Aliantza Hirukoitza eta Entente Hirukoitza izan ziren. Lehenengoa Bismarckek bultzatu zuen, eta Alemaniak, Austria – Hungariak eta Italiak osatzen zuen; hala ere azkeneko honek ez zituen konpromisoak bete, eta gerra hasieran neutral bezala jokatu zuen arren,gero beste aldera pasatu zen. Gatazka aurrera zihoala Turkia eta Bulgaria talde honetara gehitu ziren. Beste bandoa, Entente Hirukoitza edo “aliatuak”, Frantziak, Britainia Handiak eta Errusiak osatzen zuen; hala ere gero Serbia, Belgika (Alemaniak eraso zuelarik), Japonia, Italia, Errumania, Portugal, Estatu Batuak, Grezia, Txina eta estatu latinoamerikar batzuk gehitu zitzaizkion.
Honen ostean,...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Lehen Mundu Gerra
  • Gerra De 4
  • test diez negritos dbh 4
  • Lehen Mundu Gerra
  • La tecnologia del i phone 4
  • Apuntamentos 4 ESO I
  • SILABO DE CALCULO I 4
  • Matemáticas 4 Bloque I

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS