Ekintza Moralaren Oinarriak

Páginas: 8 (1882 palabras) Publicado: 15 de abril de 2011
6. UNITATEA

Ekintza moralaren oinarriak: askatasuna eta erantzukizuna

Esan ohi da gizakiok erabat osatu gabe jaiotzen garela, eta horregatik, bizitzan zehar gure izaera, eraiki behar dugu. Eraikitze honek erabakiak hartzea eskatzen du. Nahi dugun bizimodua hauta dezakegu, beraz, gizaki askeak garelako.

Ez dugu nahikoa hautatzeko aukera horrekin; egindako aukerak zergatik egin ditugunerantzun behar dugula sentitzen dugu.
Horretan datza izaki moralduna izateak.

Morala gizakiok dugun berezko alderdia da.

1. Gizakia, izaki moralduna

1. Moralak nahitaez

Gizakia, izatez, izaki morala da. Gizakiok dugun berezko alderdi hori ez da aukerakoa, berezkoa baizik. Izan ere, gainerako animaliek ez dute.

Gizakiok izaera jakinbatekin jaiotzen gara: naturak eta gizarteak emandakoa, baina ez behin betikoa.

Bukatu gabe gatoz mundura, eta gure izaera geuk bukatu behar dugu. Horretarako bideak aukeratu behar ditugu, eta aukeratutakoa justifikatu behar dugula sentitzen dugu.
Horrexegatik gara izaki moralak.

2. Kontzientzia morala

Jokatzea eta zuzenjokatzea ez da gauza bera. Gizakiok printzipio batzuk ditugu. Zer dagoen ondo eta zer ez bereizteko erabiltzen ditugun printzipioez jabetzeko gaitasuna da kontzientzia morala.

Gizakiok printzipio orokor batzuk ditugu, eta bizitza jardutea denez, horiek guztiak praktikara nora eraman jakin behar dugu.

Kontzientzia moralaren zeregina printzipio orokor horiek bizitzangauzatzea, hau da, printzipio praktiko bihurtzea da, eta honek autokritika egiten du.

Kontzientziak esandakoari kasu egin diogun ala ez badakigu. Beraz, erantzuleak izateko lehenengo baldintza bete da.

Horregatik, kontzientzia moralik ez duena ez da ekintzaren erantzulea (moralaren ikuspuntutik).

11. Askatasuna eta determinismoa

Ekintzarenerantzuleak izateko bigarren baldintza askatasuna da; behin helburua ezarriz gero, nork bere egiteak menperatu eta zuzentzeko ahalmena.

Askatasunean, nahimena eta adimena sartzen dira: adimenak nahimenaren bidez, aurretik ezagututakoa aukeratuko du, baina horretarako, aurretik gogoeta egin behar du abantaila eta desabantailak konparatu ondoren erabaki bat hartzeko.

2.1. Barne- eta kanpo-askatasunaBarne askatasuna da norbaitek hautatzeko gaitasuna izatea adimenak aztertuta, inoren eta ezeren eraginik eta eragozpenik gabe. Agian, norbaitek kanpotik esandako aginduei jarraitzen diegu, eta horrelakoetan barne-askatasunik ez dagoela esan daiteke.

Kanpo askatasunaz hitz egitean, askatasun publikoaz hitz egiten dugu, hara eta hona joan eta etortzeko aukerak izateaz.

Diktaduretan bihauek mugatu egiten dira, eta baita adimenarekin lotura duen askatasuna ere.
Beraz, barne-askatasuna ukatzen da jendearen hautatzeko aukerak,eragozpenik gabekoak izan beharrean, bideratu egiten direnean.

Pentsa daiteke biak loturik doazela, baina ez da hala, inolaz ere.

2.2. Determinismoak

Historian zehar, hainbat teoriak askatasuna ukatu dute, baina kontuan izan behar da inolakomugarik egongo ez balitz, askatasun kontzeptua existitu ere ez zela egingo.

Honako pentsamendu-joera hauek determinismoa baieztatzen dute:

• Determinismo kosmologikoa: patua

Estoikoen ustez, badago unibertsoa zuzentzen duen Lege Unibertsal bat (logosa), eta dena behar bezala gertatzen da, lege horrek (patuak) zuzentzen baitu.

Gizakiak ezin du ezer egin patuaaldatzeko, eta, beraz, alferrikakoa da gertatzen zaigunagatik asaldatzea. Mundua ez dago menperatzerik, eta haren esanetara gaude.

Beraz, kanpoko munduari begira, ez dago askatasunik.

• Determinismo teologikoa

Jainkoa orojakilea da, dena daki, eta gizakiok ezin dugu ezer egin horren kontra. Hori posiblea balitz, jainkoa bera baino boteretsuagoak izango ginateke,...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Psicologia de la educación: sarrera eta oinarriak
  • Euskal Eskola Inklusiboa Garatzeko Ekintza Plana

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS