Tartamudos

Páginas: 25 (6219 palabras) Publicado: 17 de octubre de 2012
_________________HITZ-TOTELTASUNA______________________


1.- SARRERA___________________________________________2___

2.- EZAUGARRI DIAGNOSTIKOAK______________________4___

3.- AZPIMOTAK________________________________________7___

4.- PREBALENTZIA___________________________________ _9___

5.- ETIOLOGIA_________________________________________12___

6.-PRONOSTIKOA___________________________________ __17___

7.- DIAGNOSTIKO DIFERENTZIALA____________________ 20___

8.- KOMORBILITATEA________________________________ 21___

9.- TRATAMENDUA____________________________________25___

10.- HITZ TOTELTASUNA ESKOLAN 30___

11.- ONDORIOAK 34___

12.-BIBLIOGRAFIA____________________________________ 37___













1.- SARRERA_________________________________________________


Toteltasuna mintzairan ematen den trastornorik ezagunena dela esan daiteke. Sekuentzia linguistikoaren hitz jario, erritmo eta denboraren alterazioan datza. Beste era batera esanda, hitzak ondo ahoskatzeko zailtasuna da; baita hitzak etetea eta silabakerrepikatzea ere.

Hitz jarioaren alterazioaren ondoriozko fenomenoak honakoak dira:

- Soinu eta silaben errepikapena.
- Soinuen luzapena.
- Interjekzioak.
- Hitz zatituak edo hitzak etetea.
- Blokeo ixilak.
- Hitzen ordezkapenak zailtasunak sahiesteko.
- Hitz monosilabikoen errepikapena.

Alterazio hauei ere hainbat keinu ezberdin egiteko joeragehitzen zaie, hau da, begiak mugimendu azkarrez isten dituzte, ezpainek dar dar egiten dute edota masailezurra mugitzen zaie.

Hainbat egoeratan, hau da, jende aurrean hitz egiterakoan edo telefonoz hitz egitean, toteltasuna areagotzeko joera izaten dute. Bestalde, beste egoera batzuetan, abestean edota bakarrik hitz egitean, gutxitu egiten zaie.

Toteltasuna disfemia bezala ere ezagutzen da.Baina guztiz ezberdindu behar da disfonia (ahotsaren trastornoa) edota hizkuntzaren desordenetik (hizketa irregular eta azkarra).

Haurtzaroan batez ere 2 eta 5 urte bitartean ematen da, hau da, hizkuntza garatzen den etapan. Momentu honetan haurrek hitz egiteko gaitasunean etenak izaten dituzte, hau da, hitz egitean, ixilik geratzeko joera izaten dute edota hitzak errepikatzeko joera.Alterazio honi ezin zaio hitz toteltasuna deitu, azken finean, denborarekin aldaketak gertatu daitezkelako. Denbora pasatzean alterazio hau oraindik ematen bada, hizkuntzan alterazioa ematen dela esango dugu.

Egoera hau gehien bat 6-7 urte bitartean nabaritzen da, lehen hezkuntzan hastean, alegia, non garai hau, estresarekin erlazionatzen den. Beranduago, 8-10 urterekin, zaila da hitztoteltasuna ematea.

Hainbat definizio ezberdin eman dira honen inguruan:

Pedro Rodriguez-en arabera:


Pertsonaren mintzairaren jarioan emandako etena da, honekin baten tentsio muskularra, beldurra eta estresa agertu ohi dira. Hauek hainbat faktore biologiko, psikologiko eta sozialen islada dira.


Ezaugarri biologiko horiek esan bezala ERANTZUN jakin bat izaten dute hitz egiterakoorduan, baina ezaugarri horien ingurua baldintzatu eta eragiten ditu. Izan ere, hitzen bidezko espresioaren inguruan interlokutoreak edota hizlariak berak egiten dituen ebaluazio negatiboak zerikusi handia dute.


Wingatek honako dio:


“Toteltasuna, mintzairaren jariokortasun arrunta oztopatzen duen etena da, eta inboluntarioak, entzungarriak... dira. Etenaldi horietan, hitzaren elementutxikiak edota soinuak errepikatu edota luzatzen dira.


Etenaldi hauek askotan ematen dira eta baita nabaritu ere, gainera kontrolatzeko zailak izan ohi dira. Batzuetan gehituriko ekintzak ere gertatzen dira, egitura korporalarekin zerikusia dutenak edota hizkuntzaren ahoskera estereotipatuekin zerikusia dutenak. Gertaera hauek, askotan, mintzaira esfortzuarekin erlazionatuta dagoenaren...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Estos documentos también te pueden resultar útiles

  • Famosos Tartamudos
  • Mujeres que tartamudean
  • orador tartamudo
  • Como ayudar a un niño tartamudo
  • Famosos Tartamudos
  • tipos de tartamudes
  • eliminar la tartamudes
  • Luis El Tartamudo

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS