Trantzizioa

Páginas: 6 (1382 palabras) Publicado: 15 de marzo de 2013
12. GAIA. TRANTSIZIOA (1975-1982): 1978ko KONSTITUZIOA ETA 1979ko GERNIKAKO ESTATUTUA

ESPAINIAKO GIZARTEA 1975ean
ADOLFO SUÁREZen GOBERNUA : 1976 (uztaila)- 1981 ( urtarrila)
Suárez-en lehenengo gobernua 1976 (uztaila)-77 (ekaina)
Suárez-en bigarren gobernua: 1977 (uztaila) - 79 (apirila)
Suárez-en hirugarren gobernua : 1979 (apirila) - 1981 ( urtarrila)
CALVO SOTELOrenGOBERNUA: 1981 ( 0tsaila)- 1982 ( urria)
LEHENENGO GOBERNU SOZIALISTA : Felipe González, 1982- 1986
GERNIKAKO ESTATUTUA: Onartzeko prozesua
Gernikako Estatutua (1979-12-18)

Sarrera: trantsizioa erregimen politikoaren aldaketa izan zen, diktaduratik demokraziara. Ez zen egun batetik bestera gertatu: 1975an hasi, Franko hil zenean, eta 7 urte iraun zuen.

ESPAINIAKOGIZARTEA 1975ean : indar politiko eta sozialak
Hauxe dugu Franko hil eta gero, Espainian zegoen giro sozio-politikoa, hau da, zein zen indar politiko edo sozial bakoitzaren jokabidea:
- Armadaren eta erregimenaren inmobilisten jokabidea oso itxia zen, edozein erreformaren aurkakoa
- Eliza eta erregimenaren aperturisten jarrera malguagoa izan zen eta erreforma batzuk egin behar zirela onartzenzuten.
- Herria erradikalizatu egin zen erreformen geldotasunagatik gizarte-gatazka ugari sortuz eskubide sindikal, politiko, amnistia, autonomia….ren alde. ( 1975ko azken hilabetean eta 1976ko lehenengo 3 hilabeteetan 17.371 greba zenbatu ziren ) . Gobernuaren erantzuna: errepresioa, oraindik bilerak eta manifestazioak egiteko eskubideak arautu gabe zeudelako. Aipatzekoa da Gasteizko 5hildakoak, 1976an martxoaren 3an.
- Oposizio politikoa-k Platajunta ( Koordinazio Demokratikoa izenekoa ere ) aliantzan bildurikoa, alderdi eta sindikatuak legalizatzea, hauteskunde libreak deitzea, askatasuna eta amnistia politikoa eskatzen zituen.

Testuinguru honetan, Franco hil eta 2 egun geroago, Gorteek Juan Carlos Ia Estatu-buru izendatu zuten eta honek Arias Navarro gobernuburu mantenduzuen, diktadorearen jarratzaile leialak ez asaldatzeko. Dimisioa aurkeztu zuen 1976an (uztaila) aldaketa demokratikorik egin nahi ez zituelako.

ADOLFO SUÁREZen GOBERNUA : 1976 (uztaila)- 1981 ( urtarrila)
Erregeak Adolfo Suárez izendatu zuen gobernuburu. Eskuinekoek ez zuten gustoko gaztea eta aperturista izateagatik, eta oposizioa ez zen fidatzen goi kargu falangista izan zelako,Mugimenduaren idazkari ohia. Hiru aldiz izan zen gobernu-buru.

Suárez-en lehenengo gobernua: 1976 (uztaila)-77 (ekaina)
Lehen unetik hasi zen aldaketa demokratikoekin:
- amnistia politikoa eman zuen. (hasieran partziala, 400 euskal presoak izatetik 150 izatera –hauek, odol delituak zituztenak; gero amnistia oso zabala, expatriazioak odol-delituak zutenentzat).
- Erreforma Politikarako Legea emanzuen (1976ko abuztuan) demokraziaren bideko urratsik garrantzitsuena orduko sistema politikoa aldatzeko eta hauteskundeak arautzeko. Herriak
erreferendum-ean (abendua) onartua. (Espainiarren %77ak parte hartu zuen eta hauetatik % 94,2k bere baietza eman zuen)
-Alderdi politikoak eta sindikatuak legeztatu eta eskubide sindikalak onartu zituen
- TOP indargabetu zuen.
- EEEn sartzeko eskabideaegin zuen (1985an, eskubide osoko kidea, Felipe Gonzálezen gobernuan)
- Gorte Konstituziogileetarako hauteskundeak deitu zituen, (1977ko ekainerako)

Hala ere, guztiak ez zeuden erreforma hauen alde eta ekintza terroristak ugaritzen ziren. Alde batetik, muturreko eskuinekoenak; aipatzekoa "Atochako hilketak" (Comisiones Obreras-eko 5 abokatu laboralista hil zituzten Madrilgo Atocha kalean zutenbulegoan) . Estatu-kolpeari buruzko xurrumurruak entzuten ziren ere. Beste aldetik, ETA eta GRAPO-ren atentatuak ugariak izan ziren.


1977ko (ekaineko) hauteskundeetan 21 urtetik gorako bizilagunek bozkatu zuten eta parte hartzea oso altua izan zen (% 79a). Espainolek aukeratzen zituzten euren ordezkariak Gorte Konstituziogileetarako; lehenengo hauteskunde demokratikoak ziren 1936az...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS