Aibalalalallalaa

Páginas: 8 (1862 palabras) Publicado: 16 de enero de 2012
Bizitza eta giro politiko, ekonomiko eta soziala

Lehen idazki eta obrak

Eragina

Sariak

Bizitza eta giroa

Gaur egun adin ezberdinetako euskal irakurleen artean oso estimatua den idazlea 1958ko apirilaren 13an jaio zen Iurretan. Haurtzaroaren zati handi bat, aitzitik, Durangon bizi izan zuen, bere herritik gertu.

Egokitu zitzaion garaiak markatuta utzizuen; haurtzaroan zein gaztaroan bizi izan zituen egoerak erabakigarriak izan ziren, bai bizimoduan, bai eta idazketan ere.

Urte horietan Durangoko kaleetan gazteleraz egiten zen eta Sarrionandia, etxean euskara entzunagatik, lagunekin erdaraz aritzen zen, lehenagotik zetorren ustea beregan ere zabaldua baitzen: euskara baserriarekin edo abertzaletasunarekin lotua zegoen. Horrek, ordea, ez zuenlasai utzi iurretarra, aitona-amonekin hitz egiteko izandako zailtasunak oraindik ere gogoan ditu, haiek euskara hutsean aritzen baitziren eta, ordurako, Sarrionandiak euskara ahaztua bide baitzuen (Etxeberria, 2002: 277-79).

Ekonomia arloan, esan beharra dago estatu mailan Petroleoaren krisia eman zela 70eko hamarkadan, Franko diktatorearen heriotzak ere markatuta. Horrela egoeraekonomiko zail bat planteatu zen espainiar estatuan. 80ko hamarkadan iada Espainaren gorakada ekonomikoa hasi zen, 2008 ko krisira arte iraun duena.

Frankismoak markatu zuen garaia, bai politikoki, bai ekonomikoki, bai sozialki. Frankoren heriotzak hainbat aldaketa ekarri zituen politikan: Nafarroako Foru Hobekuntza, Espainako konsituzioa, EAE estatutua.... Geroago 1982an Tejerok estatu kolpea emanzuen. 1985ean Espaina Europar Batasunean sartu zen.

Egoera zail honetan Sarrionandiak bere bizitza baldintzatuko zuen erabakia hartu eta hemeretzi urte zituela ETAn sartzea deliberatu zuen, zeren, haren aburuz, “borroka armatuan parte hartzeko erabakia (…) errepresioaren kontra ekiteko modua [bait]zen batez ere” (ib. 300). Hiru urte beranduago, ordea, preso hartu zuten, hogeita zazpiurteko kartzela-zigorra ezarri zioten. 1985eko uztailaren 7an, baina, Martuteneko kartzelatik ihes egin zuen Iñaki Pikabearekin batera, Imanol Larzabal musikariaren bozgorailuetan ezkutatuta. Gertakari hori, jakina, ez zen oharkabean pasa eta Kortatu taldeak “Sarri, Sarri” kanta ezaguna sortzeaz gain, bere obren harreran ere eragina izan duela esan liteke. Ordutik hona iheslari bizimodua du, egun berekondenak preskribatu duen arren. Ildo horretan, Azkorbebeitiak dio “urteekin misterio-halo batez inguraturiko idazlearen irudia gorpuztuz joan dela(rik) eta sendotuz, urruntasunaren gainetik, berarekiko lotura afektiboa” handituz (1997: 9). Joseba Gabilondoren arabera, ordea, gertakari horren ondorioz, Sarrionandiaren maila literarioa ez da behar bezala balioetsi, eta sistema politiko ofizialakbazterrean utzi duen moduan, kanon literariotik ere at geratu da idazlea, “ekonomikoki eta kulturalki arrakastatsu izan” arren (1993: 36).

Gazte garaian, Sarrionandiaren inguruan ez zegoen irakurketa ohiturari,k eta bera izan zen, hamalau edo hamabost urte zituela, etxea liburuz hornitzen hasi zena. Gazte-gaztetatik filosofia maite zuen, eta erosi zuen lehenengo liburuetako bat HerbertMarcuserena izan zen, Hegelen filosofiari buruzko saioa. Literaturari dagokionez, aldiz, Nabokov izan zen irakurri zuen aurrenetakoa. Euskal literaturara Orixe eta Gabriel Arestiren bidez gerturatu zen; azken horren lan elebiduna hagitz iraultzailea iruditu eta izugarri gustatu zitzaion. Badira gogoko zituen beste bi euskal idazle ere, batetik Yon Etxaide, batez ere Joanak joan eleberria berezia eginzitzaiolako; eta bestetik, Jon Mirande, perfekzio formalagatik zein garaiko euskal gizarteko baloreen aurka altxatzeagatik. Horiez gain, 70eko hamarkadan oso ezagunak egin ziren Saizarbitoriaren 100 metro, IzagirrerenZergatik bai, Atxagaren Ziutateaz eta Etiopia lanek ere izan zuten eragina Sarrionandiarengan (Etxeberria, 2000: 278, 280, 289, 292, 293).

Euskal Filologiako ikasketak Deustuko...
Leer documento completo

Regístrate para leer el documento completo.

Conviértase en miembro formal de Buenas Tareas

INSCRÍBETE - ES GRATIS